miércoles, 24 de octubre de 2018

Hiru Haundiak 2018

Ze bizkor pasatzen dan denbora!!! Gogoan daukat oraindik zozketan dortsala suertatu zitzaidanean!!!, urduritasuna, zirrara eta poza... Bai, zelako poza!! Etxera iritxi, Maiderri esan eta egunak eta asteak kontatzen hasi entrenamenduak prestatzeko. Ba pasatu dira kontatutako egun, aste eta hilabete guztiak. Jakingo dezuenez, aste bukaera hontan izan da 3haundiak froga. Gaur, horren kronikarekin nator ohiturarik ez galtzeko.
Froga ostiral- larunbat gauean hasten zen,  beraz ostiralean lasai-lasai hartzeko eguna. Gauza guztiak kontrolpean; goizean paseotxo bat, taldekideekin kafetxo bat, bazkaldu.... egon ezina.Siesta egin nahi eta ezin,  jajajajaja. Azkenean beti bezela, froga hasteko irrikitan eta orduak motel-motel. Zazpiretan geunden Urkizun hitzartuta: Rafa, Jesus, David eta ni. Altsasun, Igorrekin. Igor jaso eta 15 minututan Araian ginen. Kotxea aparkatu, plaza bilatu, dortsalak jaso eta Landarako motxila kamiora. Eta gu, afaltzera. Afaldu eta hitzeginda geneukan, ahalik eta azkarren Murgia aldera joatea,  antolakuntzak jarritako autobusetan eta horrela egin genuen. Murgiara iritxi anaia Mikel, Maider eta Teresekin elkartu, azken barreak, txisteak eta poliki-poliki tentsioa nabaritzen hasi ginenean ,irteera puntura joan eta aurrean kokatu ginen. Han geundela, Santi eta Iosu-rekin topo egin eta betiko gauzak: nola zaude, ze intentzio, eguraldia,...bla bla bla bla. 00:00 eta martxan ginen iada.... Irteeran ondo atera ginen, kontrolpean eta azkar atera gabe. Jendetza bide bazterretan, ikusgarria zen, gorputzeko zirrarak, emozioak, ezagunen animoak eta berriro ere familiaren animoak eta Gorbea aldera.

Bide hontan Jesus, Igor eta ni gindoazen eta Rafa eta David ez genituen ikusten, ez dakit zer gertatu zen baino hori izan zen bukatu arteko leloa. Gorbeara martxa politean joan ginen eta hemen izan zen zerua ikusi genuen azken momentua. Gorbeako puntan ilargia ikusi, behe-lainotan murgildu eta pelikuletako baso eta landetan ibiliko bagina pasa genituen orduak. Hirurok elkarrekin gindoazen eta martxa politean, kilometroak jaten eta konturatzerako,  Ubidera iritxi ginen txaranga  eta jendetza artean. Boteilak bete eta martxa, Otxandion geneukan hurrengoko jo-puntua.

Lainoak behe-behean jarraitzen zuten eta argi  mantendu behar ginen markajea jarraitzeko, markaje ikusgarria, zorionak antolakuntzari. Etapaz etapa moztu genuen lasterketa eta dena ondo ateratzen ari zitzaigun .Talde polita osatu genuen hirurok, oso ondo konpondu ginen hasieratik eta Ontxandiora ere iritxi ginen; Mikel, Maider eta Teresekin hitzegin, guztia ondo ziola esan, barrura sartu,  jan eta berriro familiari kasu egin ondoren, martxa Urkiola aldera.

Urkiolan, David H.-kin elkartu ginen, Alias Alberto. Rafak makilen bat apurtu zuela komentatu eta berari itxoin ari zela esan zigun.Guk boteilak bete eta martxa Anboto aldera.

Honek bai sortzen zidala errespetu punto bat, gaba ikusita buelta asko ematen ari nintzen nola ote zegoen,  bai igoera eta batez ere jeitsiera. Pronostiko guztiak bete ziren, bai goraka eta batez ere beheraka, lasai-lasai hartu eta nahi baino denbora gehiago galdu genuen Anboton.Baina pozik, minik hartu gabe eta pauso onean jarraitu genuelako. Hurrengo  etapa Landa.

Orixol eta Jarindo tartean, zer kontatu hauei biei buruz, nundik hasi: biak inoiz igo gabeko tontor ederrak eta gogorrak, guztiz desberdinak. Askok diote lasterketa Landan hasten dela baina gauzak ondo egin behar dira  lasterketa hor hasteko. 40/50 km-tako tarta horretan, erlojua gelditzen dala dirudi. Nola pasatzen den denbora eta ze distantzi gutxi aurretzen dezun. Gauza da indartsu igo genituela bi lepo hauek eta iada, nabaritzen genuen eguna argitzera zioala eta Landatik gertu ginela. Bertan zeuden Iñaki, Imanol, Leire, Nagore, Terese, Maider1, Mikel eta Maider2.... Zelako emozioa... Benetan ezin dezue idearik ere egin zer sentitzen den momentu horietan. Danak agurtu eta anoa barrura.Hor ere aurpegi ezaguna: Aitzol. Eskerrik asko atentzio eta mimoengaitik,  eskeinitako guztiarengaitik. Erropaz aldatu goitik behera, zerbait jan eta kanpora guztiekin berba egitera. Denei ondo nengoela esan... Txiste batzuk, hirurok berriz elkartu eta hemendik aurrera lau izango ginen abentura eder hontan.

Landatik eta Araiara, Imanol etorri zen gurekin.Zati hau ederki ezagutzen nuen, pare bat aldiz egina bait nuen eta tranpa guztiak buruan neuzkan. Behe-lainoarekin jarraitzen genuen eta "molino" ospetsuak ikusi ere ez ziren egiten... Goizeko freskuran eta behe-laino artean aurrera.Azkeneko eolikoan eguzki izpi bat ikusi genuen eta eguraldiak hobetzera egin zuen.Urbiara iritxi baino lehen zerua urdin zegoen eta orduantxe bai, argi ikusi nuela lasterketari irabazi niola. Urbiara iristen, Ivan eta familia agurtu, pixkatxo baten gelditu berba egin eta martxa.

Aizkorri gelditzen zen eta jeitxiera. Argi neukan indarrakin iritxi behar nuela gora, azken txanpa ondo ateratzeko eta horrela izan zen. Bakoitzak bere erritmoa jarri eta bakoitzak, bere erara igo zuen. Goian laurok elkartu, nola geunden baloratu eta erabakia, beheruntz dena eman behar zela izan zen. Esan eta egin, laurok oihuka hasi ginen tentsioa kanporatzeko eta lau basurde bagina jeitxi ginen Araiako kaleetara. Azken 50 metroak hunkigarriak izan ziren.Hirurok besarkatuta sartu bait ginen, 101km elkarrekin egin ondoren. Nolako  esperentzia izan den.Txalogarria!! 
Igor, Jesus eskerrik asko. Imanol, baita zuri ere. Eta batez ere familiari zuek bai meritua, osaba zoro honen atzetik ibiltzea gaba osoa eta hurrengo eguna. Eskerrak nola eman ere, ez dakit.Eta azkenik, etxeko biei; zuen laguntzarik gabe hau ezinezkoa izango litzatekeelako. Urteko balentzerako, Ivan oraindik besteren bat falta zaiy, ondoren egingo det  Jajajajajajaj
Eskerrik asko 8 hilabete hauetan momentu txikiren bat bizi izan degun guztioi, ederra izan da prestakuntza. Gauzak ondo egin ditudanaren segurantza daukat,  gorputzak zoragarri erantzun bait dit. Gaur eliptikaren gainean izerdi ederra bota bait det taldeko estatutuak idazten jarraitzen duen batekin!!!!!! Berak esan duen bezela "carrera para ponerte el mono de trabajo"
HAN HEI!!!!! 

10 IRUZKIN · COMENTARIO:

Ivan Arriola dijo...

Zorixonak Iker!! Benetan be urte guztiko planifikazio eta konstantzia bikaina. Argi dago benetan nahi izanezkoro zerbait, KKTkoek duten kasta-biotipoarekin (bakoitza bere nibelean), aurrrean jartzen diren erronkei irrifarre eta esfortzua bat eginda aurre egiteko gertu gaudela.
Segi horrela

Iker Iriondo dijo...

Eskerrik asko

Unknown dijo...

Zorionak Iker!!!Benetan abentura paregabea pasa genuen,ederra izan da preztakuntzaren ostean,helburua lortu ahal izatea eta ohore Handiak izan da niretzat hori bizi izatea.Orain hurrengoan erronken pentsatzen hazi beharko Gara,bainan momentos, disfrutatu egindakoarekin!!

IGOR AZURMENDI dijo...

Zorionak Iker!! Eta baita zuen helburuak lortu dituzuen Jesus, Rafa, David eta Igor Atxa!! Hilabeteetako lanak bere frutiuak eman ditu. Badakizu, segi lanean orain arte bezala eta hurrengo erronketan pentsatzen hasi...baina ez ahaztu garrantzitsuena...ZORIONTSU izatea!! Helburua garrantzitsua da, baina egindako bideaz gozatzea garrantzitsuagoa!! Negu honetan ere kilometro batzuk konpartitzea tokatuko zaigulakoan nago ;) ;)

Iker Iriondo dijo...

Ziur egon km pila konpartituko degula zoriontasunaren bila... Eskerrik asko denoi!!! Badaukat ia erronka batzuk buruan!!!! Jjjjjjjj

Borja dijo...

Mundiala iker! Lanakin eta aktitudearekin dena posible da. Jarraitxu zoriontxua izaten. Nere admirazio osoa dakazu. Mila ezker kronikagatik. Besarkada bat

Iker Iriondo dijo...

Eskerrik asko danori!
Borja ia laister gabizen mendian bueltaka... Besarkada bat poloniara

Javi Aldai dijo...

Mila esker kronikagatikan eta pasatu arazi zeniguten egun ederragatik!!
Egin duzuena-duzuna handia da!! Pentsatu, planifikatu eta ekin, eta guztia bikain. Jarraitu bide horretatitik eta mendian elnar gaitezela!!!!

Iker Iriondo dijo...

Aupa Javi!! Eskerrik asko tokatzen zaitena gaitik. Badakizu baietz bidelagun aparta izango zara otsailean💪💪

Natxo Garay dijo...

Nik jarritako komentarioa desagertu, ezabatu edo ein dala ... magia informatika!? Beraz oian ez naiz gehiegi luzatuko errepikatzen aurreko eta guztiona, (edo agian bai :P baina geitzen naiz txapela kentzera eta zorionak ematera! Earra ein dozuna eta merezita etxera eramaten dozun doaina: hilabetetan egindako lanaren emaitza eta lasterketa mitika baten goraipen itzela! Zorionaaaak!!
Eta nola ez, mila miloi esker guztioi eskeinitako kronika eder hori egiteagatik!