martes, 23 de octubre de 2018

HIRU HAUNDIAK

Ze bizkor pasatzen dan denbora!!! Gogoan daukat oraindik zozketan dorsala tokatu zitzaidanean!!!, urduritazuna zirrara eta poza... Bai zelako poza!! Etxera iritxi Maiderri kontatu eta egunak eta asteak kontatzen hasi entrenamenduak prestatzeko. Ba pasatu dira kontatutako egun, aste eta ilabete guztiak. Jakingo dezutenez aste bukaera ontan izan bait da 3haundiak froga. Gaur horren kronikarekin nator tradizioa ez galtzeko. Badakizuenez froga ostiraletik zapaturako gabean hasten da beraz ostiralean lasai lasai hartzeko eguna. Gauzaguztiak kontrolpean, goizean paseotxo bat taldekideekin kafetxo bat bazkaldu egon ezina siesta egin nahi eta ezin.... Jajajajaja.... Azkenean beti bezela froga hasteko irrikitan eta orduak mote motel. Zazpiretan geunden urkizun geldituta Rafa, Jesus, David eta ni eta altsasun geunden geldituta Igorrekin. Igor jaso eta 15 minututan araian ginen. Kotxea aparkatu, plaza bilatu dorsalak jaso eta landarako motxila kamiora eta gu afaltzera. Afaldu eta berba eginda geneukan ahalik eta lenuen juatea murgiara, antolakuntzak ipinitako autobusetan eta horrela egin genduen. Murgiara iritxi Mikel Maider eta Teresekin elkartu.. Azken barreak eta txisteak eta ia poliki poliki tensioa nabaritzen hasi zenean irteera lekura juan eta aurrean kolokatu ginen. Irteeran geundela Santi eta Iosu rekin topo egin eta betiko gauzak... Zelan zatoz.. Ze denbora.. Ia eguraldia bla bla bla bla. 00:00 eta martxan geunden ia.... Irteeran ondo atera ginen kontrolatzen eta azkar atera gabe, jendetza bide bazterrean ikusgarria zen, gorputzeko zirrarak, emozioak, esagunen animoak eta berriro ere familian animoak eta gorbearuntz. Bide ontan Jesus, Igor eta ni geuden eta Rafa eta David ez genituen ikusten, ez dakit zer gertatu zen baino hori izan zen bukatu arteko leloa. Gorbeara martxa politean juan ginen eta hemen izan zen zerua ikusi gendun azken momentua, gorbeako puntan ilargia ikusi eta ia behelainotan murgildu eta pelikuletako baso eta landetan ibiliko bagina pasa genituen orduak. Hirurok elkarrekin gindoazen eta martxa politkan km jaten eta ia Ubidera iritxi ginen txaranga  eta jendetza artean. Boteilak bete eta martxa, Otxandion geneukan urrengoko anoa. Lainoak behe behean jarraitzen zuen eta atento mantendu behar ginen markajea jarraitzeko, markaje ikusgarria, txapo antolakuntzari. Etapaka moztu genduen lasterketa eta dena ondo ateratzen zijoan, talde polita atera zan hirurok oso ondo konpondu ginen hasieratik eta Ontxandiara eltzean Mikel Maider eta Teresekin hitz egin dana ondo doala esan barrura juan jan eta berrirp kaso egin eta martxa urkiola aldera. Urkialan Dabid H kin elkartu ginen, alias Alberto eta Rafak makilen bat apurtu zuela komentatu eta bere zain gelditzen zela esan zigun guk boteilak bete eta martxa anboto aldera...... Honek bai zortzen zuela errezpeto punto bat nere buruan, gaba ikusita buelta asko ematen hari nintzan nola egongo zen bai igoera eta batez ere jeitsiera. Pronostiko guztiak bete ziren, bai goraka eta batez ere beheraka lasai lasai hartu eta nahi baino denbora gehiago galdu genuen anboton, baino pozik minik hartu gabe eta pauso onean jarraitu genuelako. Urrengoko etapa landara.... Orixol eta jarindo tartean, zer kontatu hauei biei buruz, nundik hasi....biak zekula igo gabeko tontorrak ederrak eta gogorrak biak eta guztiz desberdinak. Askok diote lasterketa landan hasten dela baino ondo egin behar dira gauzak lasterketa landan hasteko. 40 eta 50 km denbora gelditzen dala dirudi....edo nola pasatzen den denbora eta ze gutxi mugitzen zaren. Gauza da fuerte igo genituela bi lepo hauek eta ia nabaritzen genduen eguna argitzera zioala eta landatik gertu ginela. Bertan zeuden Iñaki, Imanol, Leire, Nagore, Terese, Maider1, Mikel eta Maider2.... Zelako emozioa... Benetan ezin dezute imajinatu zer zentitzen dan momentu horietan... Danak agurtu eta ano barrura... Hor ere aurpegi esaguna... Aitzol, eskerrikasko atentzio eta mimo guztiz egindako gauzen gatik. Aldatu goitik behera zeoze jan eta kanpora denekin berba egitera. Danei ondo nagoela esan... Txiste batzuk, hirurok elkartu eta emendik aurrera lau izango ginen abentura eder ontan. Landatik eta Araiara Imanol etorri zen gurekin... Tramo hau ederki esagutzen nuen ze ia eginda naukan pare bat aldeiz eta trampa guztiak buruan neuzkan. Belainoarekin jarraitzen genduen eta "molino" famosoak ikusi ere ez ziren egiten... Goizeko freskuran eta belaino artean aurrera... Azkeneko eolikoan eguzki izpi bat ikusi genduen eta eguraldiak hobetzera egin zuen... Urbiara iritxi baino lehen ia zerua urdin zegoen eta ia bai argi ikusi nuela lasterketari irabazi niola. Urbiara eltzen Ivan eta familia agurtu, pixkatxo baten gelditu berba egin eta martxa. Aizkorri gelditzen zen eta jeitxiera. Argi neukan indarrekin iritxi behar nintzala gora azken txanpa ondo ateratzeko eta horrela izan zen... Bakoitzak bere ritmoa ipini eta bere erara igo genduen. Goian laurok elkartu, no la geunden baloratu eta konklusioa dana eman behar zela beruntz izan zen. Esan eta egin, laurok oiuka hasi ginen tensioa ateratzeko eta lau basurde besela bajatu gendun Araiako kaleetara. Azken 50 metroak unkigarriak izan ziren. 3 rok besarkatuta zartu bai ginen 101km elkarrekin egin da gero. Zelako esperentzia eraman naizen. Txalogarria!!
Igor, Jesus... Eskerrik asko Imanol baita zuri ere. Eta batez ere familiari zuek bai meritua.... Osaba txoro onen atzetik ibiltzea gaba eta egun osoa... Eskerrak nola eman ere ez dakit... Eta azkenekoz etxeko biei.... Zuen laguntzarik gabe hau ezinezkoa izango zalako. Urteko balentzerako Ivan oindiok besteren bat falta da eta or egingo det. Jajajajajajaj
Eskerrik asko 8 ilabete auetan momentu txikiren bat konpartitu degun guztioi, ederra izan da prestakuntza eta gauzak ondo egin diran segurantza daukat ze gorputzak zoragarri erantzun du. Gaur eliptikaren gainean izerdi ederra bota bait det taldeko estatutuak idazten jarraitzen duen batekin!!!!!! Berak esan duen moduan" carrera para ponerte el mono de trabajo"
HAN HEI!!!!!
FALTA PILA BAT EGONGO DIRA ETA BARKATU ALDEZ AURRETIK

lunes, 8 de octubre de 2018

3 haundiak gero eta gertuago

http://cadenaser.com/emisora/2018/10/08/radio_eibar/1538991610_980921.html

Urduritazuna gero eta haundiagoa!!!!
Irratiko elkarrizketa lagatzen dizuet entzun ez duenarentzat!!!
💪💪💪💪Taldeko 3 juan gara irratita Rafa eta ni parte artzera goaz eta Javik bere esperentziak konatzera!! Ederki pasa degu irratian. Lasterketa eta gero 2garren partea. 11 egun eta🚀🚀🚀

miércoles, 26 de septiembre de 2018

Bocineros deiadar extreme 45km

Berandu baino banoa kronikarekin.... Badakizue urteko erronka urrian dala eta prestakuntzarekin nola noan ikusteko aurten bi frogetara apuntatu nintzela. Herradurakoa..... Kronika idatzita eta hau.
Gogoekin nenbilen lasterketa hau egiteko eta udarako lanak bide onetik zoazen ikusteko. Ederki lan egin degu Debaldean uda pasatzen degunok.....Igor-Imanol-Aitzol eta Paul eta Xabin Debarrak ere. Igorrek hasi zuen aste bukaera ostiraleko ultran parte hartzen eta nola!!!! 💪💪ZORIONAK!!!! Eta berakin berba in da gero eta ibilbideari buruz galderatxo batzuk egin da gero, iritxi zan eguna. Aitzol jaso eta juan ginan Gernikaruntz, iritxi eta 200km lasterketako partaide bat metara irizten ikusi ere, gure dorsalak jaso eta frontoiruntz, aldatu eta karrera aurreko ritual guztia💩💩egin ondoren pixka bat berotu eta hasierako korroruntz.... Kontrola pasatu eta dana prest. Lasterketako lenengo 2 km neutralizatuak izan ziren eta Gernikako zuhaitzen tartetik danok pasa ondoren ia bakoitzak ahal zuen onduen egitera. Bero handia tokatu zitzaigun lasterketa egunian eta gauzak ondo egin behar zirela bein eta berriz errepikatzen nion buruari.... Eta lenengo 20kmtan bi aldiz galdu nintzan bat nere erruz eta bestea antolakuntzaren erruz.... Ojo ez da kritika bat, hori beranduago dator beti ere konstruktibo moduan eta errezpetu guztiz!!!!!! Bigarren bidegurutzean erabaki nuen hobe zala bakarrik eta atentoago juatea ez berdina pasatzeko eta erabaki ona izan zen. Hortik aurrera ederki gozatu nuen karreran, indartsu eta atzetik aurrera egindako karrera. Aspaldi horrelako sentzazioak euki gabe. Konklusioa udari etekin ederra atera diodala. Orain lanean jarraitu behar buru belarri ze hau idazten nagoen bitartean 25 egun bakarrik falta direla urteko objetiborako burutik ezin kendu nabil!!!! Onak izan eta mendian elkartzen gara!!!
Kritika moduan.... Markajea tramo batzuetan nahiko justotxo eta tartekatu euki genuen.. Eta anoetan gauza ugari bota nituen faltan baino batez ere sobran zegoena kokakola 0 0 eta tiburoi gominolak!!!!!! Momentu horietan kokakola nahi duenak azukrea behar duelako da eta kafeinaren txispa!!!!!!!
Onak izan eta urrirate!!!!!

domingo, 9 de septiembre de 2018

BUFF EPIC TRAIL AIGÜESTORTES

Nahiz eta pare bat hilabete pasatu, oraindik Boi bailaran pasatutako egunak eta egindako lasterketaren zapore ona ez dudala galdu esan daiteke. Denboraldiko lehen parteari amaiera emateko 65 km eta 5.500+ko Buff Epic Trail lasterketa aukeratu nuen/genuen (Markiñe eta Guereñu ere animatu ziren), eta esperotako bidetik joan zen (batzuentzat behintzat bai, aupa Golden Team!!!); ibilbide polita baian gogorra, zati teknikoekin. Eta hori gutxi ez balitz, eguzkiak eta beroak ere epikoagoa izaten lagundu zuen. Etxekolanak ondo eginda joan nintzen/ginen, baina zori txarrez Iñakik ezin izan zuen lasterketa amaitu (El Golden Team no falla!!!;)). Iñaki, algun año volveremos...(Yo tengo pendiente la Runela). Ez noa gehiago luzatzera, ea zuek ere bertan bizitako snetzazioak bizitzeko aukera duzuen... Gozatu!!!


1. BIDEOA: lehen 15km-ak, Refugi de Montanyeta (Iñaki erretiratu zen tokia)



2. BIDEOA: Refugi de Montanyeta (15. km) Boi Taüll-era (48. km)


3. BIDEOA: Boi Taüll (48. km) Barruera (65. km)

sábado, 14 de julio de 2018

ZIRKUITURA BUELTA!!!

Zirkuitura buelta!!!
Gaur esan dezaket bueltan ikusten dudala nere burua!
Zelako eguna gaurko! Denbora luze bat eta gera dorsal bat ipintzeak nolako urduritazuna eta zirrara sentitzen dugun barrualdean guztiz ahastuta neukan.
Erronka Herradura de Campoo ko maratoia. Denboratxo bat da lasterketa honekin bueltatuko nintzala nekiena eta nahiko gogor edo aleman nenbilen prestatzen. Urteko erronka urruti dago oraindik eta bide berdinetik jarraitzea espero det, baino hauek beste kontu batzuk dira. Gaur gaurkoak!!!
Atzotikjuan ginen Celada de los Calderones alderuntz, bertan Imanolen furgonetan lo egin eta gaur despertadore guztiak 6 retarako  ipinita(alperrik) zipitzik ere ez degu lorik egin. Begia zabaltzen nuen bakoitzean Aitzolek zabalik zituen eta aldrebes.......goizeko lauretan Jesus ekin ere wasapeatu genduen ia zer gertatu zen ehunmilen lasterketan, or ere kkt partaideak kaña ematen bait zebiltzan. No hay dos sin tres Jesus. Jr muy fresco vas a llegar a octubre!! Eta gaur goizean iritxi da momentua, bakoitzak bere preparatibo guztiak atentzioz eta ganoraz prestatu eta irteerara. San ferminetan  nola gauden goizeko 8tan zuziri batekin eman diogu aziera eta momentu ortatik buru belarri gaurko desafioarekin. Kontu guztiak eterata...ze denbora egin(gutxi gora behera)zer jan zer edan dana kontrolpean.....baino mendiak laister ipintzen dizu zure tokian. Lasterketa oso gogorra tramo tekniko ugari, jetsiera gogorrak eta 11 tontor 2000 metrotik gora. Jipoi ederra gorputzari eta lekzio ona buruari. Burruka itzela gaur nere buruarekin euki dudana.....azkenean beste bat sakura eta bukaeran zorpresa eta guzti.....eskerrikasko
Orain gorputza rekuperatu eta gogor lanean jarraitzea besterik ez dago
Onak izan eta 31 an Deban ikusten gera
Rafa idolo......zuk dituzu potruak......pero lo q pasa en la herradura se queda en la herradura!!