miércoles, 26 de septiembre de 2018

Bocineros deiadar extreme 45km

Berandu baino banoa kronikarekin.... Badakizue urteko erronka urrian dala eta prestakuntzarekin nola noan ikusteko aurten bi frogetara apuntatu nintzela. Herradurakoa..... Kronika idatzita eta hau.
Gogoekin nenbilen lasterketa hau egiteko eta udarako lanak bide onetik zoazen ikusteko. Ederki lan egin degu Debaldean uda pasatzen degunok.....Igor-Imanol-Aitzol eta Paul eta Xabin Debarrak ere. Igorrek hasi zuen aste bukaera ostiraleko ultran parte hartzen eta nola!!!! 💪💪ZORIONAK!!!! Eta berakin berba in da gero eta ibilbideari buruz galderatxo batzuk egin da gero, iritxi zan eguna. Aitzol jaso eta juan ginan Gernikaruntz, iritxi eta 200km lasterketako partaide bat metara irizten ikusi ere, gure dorsalak jaso eta frontoiruntz, aldatu eta karrera aurreko ritual guztia💩💩egin ondoren pixka bat berotu eta hasierako korroruntz.... Kontrola pasatu eta dana prest. Lasterketako lenengo 2 km neutralizatuak izan ziren eta Gernikako zuhaitzen tartetik danok pasa ondoren ia bakoitzak ahal zuen onduen egitera. Bero handia tokatu zitzaigun lasterketa egunian eta gauzak ondo egin behar zirela bein eta berriz errepikatzen nion buruari.... Eta lenengo 20kmtan bi aldiz galdu nintzan bat nere erruz eta bestea antolakuntzaren erruz.... Ojo ez da kritika bat, hori beranduago dator beti ere konstruktibo moduan eta errezpetu guztiz!!!!!! Bigarren bidegurutzean erabaki nuen hobe zala bakarrik eta atentoago juatea ez berdina pasatzeko eta erabaki ona izan zen. Hortik aurrera ederki gozatu nuen karreran, indartsu eta atzetik aurrera egindako karrera. Aspaldi horrelako sentzazioak euki gabe. Konklusioa udari etekin ederra atera diodala. Orain lanean jarraitu behar buru belarri ze hau idazten nagoen bitartean 25 egun bakarrik falta direla urteko objetiborako burutik ezin kendu nabil!!!! Onak izan eta mendian elkartzen gara!!!
Kritika moduan.... Markajea tramo batzuetan nahiko justotxo eta tartekatu euki genuen.. Eta anoetan gauza ugari bota nituen faltan baino batez ere sobran zegoena kokakola 0 0 eta tiburoi gominolak!!!!!! Momentu horietan kokakola nahi duenak azukrea behar duelako da eta kafeinaren txispa!!!!!!!
Onak izan eta urrirate!!!!!

domingo, 9 de septiembre de 2018

BUFF EPIC TRAIL AIGÜESTORTES

Nahiz eta pare bat hilabete pasatu, oraindik Boi bailaran pasatutako egunak eta egindako lasterketaren zapore ona ez dudala galdu esan daiteke. Denboraldiko lehen parteari amaiera emateko 65 km eta 5.500+ko Buff Epic Trail lasterketa aukeratu nuen/genuen (Markiñe eta Guereñu ere animatu ziren), eta esperotako bidetik joan zen (batzuentzat behintzat bai, aupa Golden Team!!!); ibilbide polita baian gogorra, zati teknikoekin. Eta hori gutxi ez balitz, eguzkiak eta beroak ere epikoagoa izaten lagundu zuen. Etxekolanak ondo eginda joan nintzen/ginen, baina zori txarrez Iñakik ezin izan zuen lasterketa amaitu (El Golden Team no falla!!!;)). Iñaki, algun año volveremos...(Yo tengo pendiente la Runela). Ez noa gehiago luzatzera, ea zuek ere bertan bizitako snetzazioak bizitzeko aukera duzuen... Gozatu!!!


1. BIDEOA: lehen 15km-ak, Refugi de Montanyeta (Iñaki erretiratu zen tokia)



2. BIDEOA: Refugi de Montanyeta (15. km) Boi Taüll-era (48. km)


3. BIDEOA: Boi Taüll (48. km) Barruera (65. km)