Mostrando entradas con la etiqueta LASTERKETAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LASTERKETAK. Mostrar todas las entradas

domingo, 12 de julio de 2015

EHUNMILAK 2015

Ehunmilak  eta G2Hak disfrutatu ondoren era birtualean disfrutatzeko aukera hemen duzue. Bideoekin arazoak ditudala eta montajerik egin gabe batzuk zuzenean igotzen dizkizuet.










domingo, 26 de octubre de 2014

TRANSVULCANIA 2015

TRANSVULCANIA 2015
Aunque todavia falta mucho tiempo para acabar el año y para pensar objetivos del 2015 hay que ir mirando un poquito las cositas y pensando un poco y viendo que las inscripciones van a toda caña he decidido apuntarme esta semana a la Transvulcania y dejar en mas de una cabeza un poco de ambiente  para darle vueltas y tomar decisiones .
ONAK IZAN

lunes, 24 de marzo de 2014

Debut

Bueno, creo que ya iba siendo hora de escribir en el blog y que mejor manera que hacerlo para contaros mi experiencia en mi debut en la media maratón (Azkoitia-Azpeitia).

Antes de empezar quería agradecer a todos los componentes de KKT el haberme acogido en este magnifico grupo.
La verdad es que por horarios coincido mas con el equipo de las cuatro pero seguro que poco a poco voy coincidiendo con todos los demás.

No era mi intención apuntarme a esta carrera pero pensé  que me podía venir bien de cara a Mendaro.
Después de pedir consejo a unos y otros decidí intentar terminar en 1h30min aunque no lo tenia muy claro.
Los primeros kilómetros intente coger mi ritmo y lo fui consiguiendo pero hasta el km
7.5 que me junte a un grupo no empecé a disfrutar. Del 8 al 16 iba con muy buenas sensaciones haciendo varios kilómetros por debajo de la media pensada.
En el 16 de repente mis gemelos se revelaron y de repente dijeron basta por lo que desde aquí a meta sufriendo para no perder mucho tiempo y al final me salió un tiempo de 1h30min29seg.
Objetivo cumplido y contento de este tiempo en mi debut en esta distancia.

Gracias de nuevo a todos y esta semana nos vemos en Orio.




lunes, 22 de julio de 2013

EHUNMILAK


Azkenik heldu da urteko zitarik garrantzitsuena: EHUN MILAK. Orain arte entrenamenduak  ondo eginda eta sentsazio onak, ikutu batzuk hanketan baina ez dago aitzakiarik.
Aurreko astean ongi deskantsatuta eta aurrez beharreko guztia prestatuta, ezer ahaztu gabe.
Eguna helduta Beasainerako bidea hasten dugu eta Urkizuko autobús geltokian saltsatxoa sortzen dugu. Geltokioa autokarabanarekin okupatuta PESAko bi autobús, nerbioak tenplatzeko bozinazoak eta aurpegi txarrak, egoki hasi dugu eguna.
Beasainera heldu eta dortsalak hartzera, Igor hasi da karreran, dortsala lortzen bost minutu atera dizkit. Gero bazkaltzera eta siesta (edo sauna). Bostetarako denok prest,   familia argazkia ateratzeko. Azken kafea hartu, camel backa izotzez bete eta irteerara. Sortea opa Natxo, Iñaki, Igor eta Iosuri eta irteera.
Beasainen zehar jendearen txaloekin martxa bizian abiatzen gara lehen aldapetara. Nerbioak alde batera bota eta ekin diogu lehen igoerari. Pultsometroak 155 markatzen du, azkarregi, beroa, urduritasuna. Lehen aldapa igo ondoren zati laua eta beruntzazkoa dator, bertan trotatzen baina nahiko ixilik goaz.
Lehenenego anoa puntoa Mandubia, mokadutxoa hartu eta aurrera, Iosuk aurpegi urduria du eta lehen antiinflamatorioa barneratzen du, seinale txarra. Izazpiko aldapa datorkigu, eta beti bezala, aldapan gora jendea aurreratzen. Beruntza Iosuk ezin trotatu eta hankako mina, behingoz, erabaki zuzena hartzen du: Zumarragan erretiratzea. Xuabe-xuabe aurrera goaz, Igor gogotsu somatzen dut eta aurrera bidaltzen dut. Lehenengoz ez du nahi,  ni animatzea nahi du erritmora  Joan gaitezen: beruntza trotatzen. Aurrera joateko esaten diot berriro ez dakidalako zeintzuk izango diren nire asmoak. Erabaki zuzena hartzen du eta aurrera doa. Bitartean Iosu eta biok lasai-lasai Zumarragara goaz. Ondo jan eta berriro nota emanten muxuka agurtuz (ematen ditugun ikuskizunekin ez dakit hurrengoan izena emateko aukera izango dugun).
Irimon gora beste lasterketa bat hasten dut, nire pausoa nire sentsazioak. Gustoko erritmoa hartu, eta beti bezala goruntza gustora, Irimora heldu eta frontala piztu. Hementxe dugu gaua ea motz ala luze suertatzen den. Poliki-poliki Gorlara heldu eta Pol-Poleko antenaruntza. Oraindikan erritmo goxoa eta trotatzeko gogoa. Irukurutzetara heltzen Amurrioko lagun zaharra, Borja, harrapatzen dut.  Azkaratera heldu baino lehenago, soziedade baten parean trikitrixa jotzen ari dira eta flana eta ur freskoa eskeintzen, horiek bai sasoia! Halako gauzak ikustearren  bakarrik izango balitz ere, mereziko luke ehun milak egitea.
Azkaratera heldu eta “un incondicional”, Eneko “MAHOIAK”, hantxe zai. Halakoak ere, poz galanta ematen dute. Urnobitza pasa eta Madarixara, trotatzeko gogoak jeisten ari dira. Berriro Eneko bertan, eskerrik asko! Xoxotera Borjakin abiatzen nahiz, elementu ederra, isiltzen ez den horietakoa! Eta benetan ezkertzen da, askotan hitz egiteko gogorik ez duzu eta aldamenean poza ata alaitasuna dariola norbait badaramazu bidea motzagoa suertatzen da. Eskerrak Azpeitirako harrizko jeitsiera lehorra zegoela, neke erdia Azpeitira heltzeko.
Gaua aurrera doa eta ez da izan gau txarra. Azpeitiko igoera datorkigu, igoera ederra, bukaera gabeko igoera. Gainditu dugu eta Zelatun aldera goaz, eguna argitzen ari da baina nekea handitzen. Aurten ez zait hain gogorra iruditu Gazumeko tartea baina gogobabetuta sentitzen naiz. Zelatunen ez naiz denbora larregi gelditzen  bestela giharrak erdoilduta gelditzeko aukera. Ernioko mendikatea pasatu eta Tolosarako jeitsiera. Trotatzeko gogo gutxi, buruari buelta larregi, jarraitu ez jarraitu. Bueno erabakia dutxatu eta jan ondoren hartuko dut, gorputza garbi eta sabela ase.
Lasai eta denbora hartuz dutxa hartu, arropak jantzi eta arroz platerkara jan eta erabaki: hemen bukatzen dut! Nekatuta nago (78 kilometrok nekatzen dutena), 26 ordu falta zaizkit, eguraldi beroa, arratsaldeko lauetan Txindokin gora  kaxkarra kiskaldu, belaunetan tendinitis apurra, orkatila ikututa,…. aitzakiak!!  Ehun miletara joan ezkero hau eta askoz gehiago pasatu behar da. Guztiz konbentzitua egon behar da aurrera jarraitzeko indar apur bat gelditzen zaizun bitartean. Buruak kale egin zidan, gorputzak gehiago ahal zuen baina buruz makal nengoen. Tolosan helmugara begiratu beharrean Jazkuera (hurrengo kontrol gunea) begiratu behar nuen,  askoz ere helburu xumeagoa zen eta lortzeko errezagoa baina ez nuen irakurketa egokia egin eta buruak kale egin zidan (arrazoia eman beharko diet Igor eta Iosuri konpetitiboa ez naizela esaten dutenean).
Erabakia hartu ondoren Beasainera bueltatu eta nire lagun Borjarekin (bera ere erretiratu egin zen) Batzokian  eta Gohierriko Bi Handiko  lehenak heltzen ziren bitartean  gosari eder bat gozatu genuen.
Geroago Natxokin eta Santikin elkartu eta autokarabanaren toldopean ordurarte gertatututakoari errepasoa eman genion.
Arratsaldeko 3etan eta Ana etorri ondoren Lizarrustira abiatu ginen Igor animatzera. Ikututa heldu zen baina atsedentxo eta arnasa hartu ondoren Etxegaratera abiatu zen Edu eta bere beste lagun batekin ( zein  garrantzitsua den ondo lagunduta joatea).
Konturatu orduko Etxegaratera heldu da Igor, aurpegi hobeagoarekin eta beste alaitasun batekin. Eskuan ditu Ehunmilak! Orain Santi prestatu da azken kilometroak berakin egiteko, hórrela kilometroak motzagoak suertatzen dira.
Otzaurten humoreko eta txiste kontari pasatzen da Igor, seinale ona!
Goizeko 2.30etan telefonoak sutan hasten dira, Igor Mutiloara heldu da, pare bat ordu barru helmugan izango da. KKTko sarean martxan hasten da eta merezi duen bezalako harrrera egiteko prestatzen gara.  Helmugan, goizeko bostetan, inor ez, beste partehartzaileen bi neska lagun eta  KKTekoak 10 lagun, hau da KKT!!! Txalo, besarkada eta denon pozaren artean (eta batzuen inbidi puntu batekin) gure Igor 35 ordutan helmura heltzen da.
ZORIONAK IGOR !!!
Kronika egin ondoren hainbat zoriondu nahi nituzke:
Iosu:  lehena erretiratzen, baina jarraitzeko inork baino ahalegin gehiago egin zuena eta erretiratzeak  ziatikak baino sufrimendu gehiago eragin ziolako.
Natxo:  55 kilometro egin ondoren erabaki zuzena hartu zuelako, denboraldi bikaina burutu duelako eta azken ordurarte “al pie del  cañón” egon zelako.
Iñaki: Natxori eman zion laguntzagatik eta lasterketa osoa bikain burutu zuelako (laga zioten arte).
Igor: Dena esanda dago.
Juanra, Raul, Asier: Ez genuen beraien berri handirik izan baina hirurak Gohierriko Bi Handiak poltsikora.
Beste batzuei nire eskerrik beroenak:
Santi: Beti dispuestu, lasterketa hasieran, erdian, ibilbidean laguntzeko,…. Eta hori egin ondoren  “esto es KKT” esatearren.
Edu eta Jose Mari: Nire lagunei laguntzen dionak niri laguntzen didate.
Igorren laguna: Ez dakit nola duen izena  baina KKTekoa  bihurtu behar dugu.
Orbaiz, Marta, Ana, Maika, Malen,...:  Egun guztian adi eta edozertarako prest egon zaretelako.
KKTeko beste guztiak: dakidalako bakoitzak bere neurrian hor (whatsapp, internet,…) egon zaretelako.
Benetan hunkigarria izan zen Igorren helmugaratzea, baina hain hunkigarria eta harrotasunez betetzen nauena goizeko bostetan gure taldekide bat harreratzeko hamar  pertsona zai egotea  da. KKT dixit.
Han IE!!!  Txintxuak izan!.

jueves, 11 de octubre de 2012

COMO SI FUERA LA PRIMERA


Aunque no fuera 'el día', por fin volví a ponerme un dorsal el sábado en Zumaia. Sufrí y disfrute como si fuera la primera.
Después de los 88 de la G2H no había vuelto a las carreras (miento, estuve en los 8km nocturnos de elgoibar, pero como fué tan rápida no me acordaba ;)
El caso es que a pesar de lo que diga Kolonbiano no os recomiendo sobrehidratación vespertina ni vigilias nocturnas antes de una prueba, o al menos si no eres de la altiplanicie. Igual fué la elección de caldos riojanos, las frituras y el enebro de los gintonics para aguantar la gaupasa, pero puedo aseguraros que si no hubiera sido por el lazarillo 'ligamentos' igual no acabo la carrera. Y es que es la segunda Zakila que monsieurlopez me lleva de la mano, asi que, mersiboku-tedebo2.
No tengo gran cosa que contar, salida muy rápida, las piernas dicen que sí pero la patata que no, subiendo iraeta a casi 6min/km taupadak a 168-170, así que si kiero acabar hay que bajar ritmo. Y poco más, pero como ya me llamó la atención erremerua por no escribir cronica de las vivencias en ehunmilak-la-corta (y no le falta razón), pues esta vez no debería faltar.
Si entonces no escribí nada a pesar de haber sido mi primera ultra en la cartuchera y de la infinidad de sensaciones que viví dentro y fuera de la carrera, fué porque llegue a pensar que mi momento, sino irrelevante, si debía dejar paso al gran triunfo de todo un equipo que había hecho posible una pequeña hazaña. Y cuando digo todo un equipo no me refiero sólamente a los 3 campeones en el podium de las ehm sino a todos los del grupo, del cual me siento orullosamente partícipe, que esta consiguiendo que dia a día vivamos como nuestras las carreras y las victorias de nuestros colegas de penurias. Y es que esto viene a cuenta porque el sábado se repitó el ambiente, unos corriendo, otros animando, otros haciendo ambas cosas y creo que todos sientiendonos un poco parte de un todo KKT, por eso mi cronica del sabado se puede resumir en eso: una más y como si fuera la primera!

paralodemasmastercard

sábado, 2 de junio de 2012

HIRU HAUNDIAK







Para los campeones del KKT que han dejado el pabellon muy alto y animos para todos . Enhorabuena y saludos .

miércoles, 21 de septiembre de 2011

MEDINAKO MARATOIA

Asteburu bikaina igaro dugu Burgoseko Medina de Pomar herrian. Eibarko kuadrila ederra elkartu ginen "txopera" ondoko parkinean, lasterketaren irteera puntutik 200 metrora. Hantxe montatu genuen gure "kanpo basea", furgoneta eta autokarabanekin.Medinan irailaren erdialdean familia guztiak gozatzeko lasterketa antolatzen da eta eibartar batzuentzat urteroko hitzordua bihurtzen ari da. Larunbat arratsaldean haurrentzako lasterketak, korrika eta bizikletan, eta bukatzen dutenean opariak nagusiei bezala, kamiseta eta merienda.

Igandean berriz BTT, korrika eta martxa lasterketak daude. BTTen 60km edo maratoia egiteko aukera dago eta oinez edo korrika maratoia edo maratoi erdia. Gurekin joandako lagun batzuk BTTeko 60koa eta beste batzuk maratoia egin zuten. KKTekoei dagokigunez, igandean goizean goiz hasi zen mugimendua. Goizeko 7etan Cumbres eta Vademecum maratoi erdiko ibilbidea zapaltzera irten ziren, batez ere 11etan irten behar ziren beraien emazteek bidea ongi markatuta eta garbituta aurkituko zutela ziurtatzera. 9:10ean bueltan ziren, dena perfekto zegoela esanez!!
9:30etan Remerua, Azpiri eta Mikelenaren txanda izan zen, maratoi erdian parte hartu genuen. Eta azkenik, 11etan Cris eta Ali irten ziren, maratoi erdiko martxa egitera. Hurrengo urtean ea martoi erdia korrika egitera animatzen diren!! Eta beste neskak behintzat maratoi erdia oinez egitera!! Hitza eman zenuten!!


Remerua, Azpiri eta Mikelena irteera baino minutu batzuk lehenago.

Mikelena alabarekin helmugako zuzengunean ea atzekoa non dagoen kontrolatzen!! Azpiri "sobrauta" heldu zen!!
Remerua azkenengo kurban, ia-ia derrapatzen!!
Eta ume guztiak nere zain helmugararte laguntzeko prest!!
Zenbat "fan" !!

Eta azkenean sailkapenak eta denborak:
GIZONEZKO SENIORRAK:
3. Edu de Miguel "Mikelena" 1:31:35
9. Jose Mari Bernedo "Azpiri" 1:37:43
25. Igor Azurmendi "Remerua" 1:50:37

Bokatxanklakoek ere bere ordezkariak izan zituzten VETERANO I mailan:
6. Iosu lahidalga "Txino" 1:46:59
29. Enrike Acuña "Acu" 2:06:11

SAILKAPENA OSOA
Mikelena podiumean!! Zorionak txapeldun eta animo Donostiko maratoirako!!

sábado, 23 de julio de 2011

EHUN MILLAK


Prestaketak burutu ondoren eta materiala eta motxilak hiru egun lehenago (GURUaren eta REMERUAren aginduak jarraituz) prestatuak izanda heldu da eguna. Dortsala hartu, pasta jan, lo kuluxka egin, REMERUAren azken aholku eta urduritasunak jasan eta pozik eta gogotsu irteerara.
BEASAIN-MANDUBIA: Hasi dugu lasterketa, itxura emateko herrian zehar korrika, baina lehen aldapak hasi orduko lasaitu gara. Edu Uribekin topo egiten dut, lasai-lasai doaz, ekipoan. Azkenetarikoa gelditu naiz. Inguru hauetan ikusle eta animazio handia dago.
MANDUBIA-ZUMARRAGA: Bidea goxoa eta nahiko laua Izazpeko azken maldaraino. Bertan Asier aurkitzen dut. Poliki-poliki jendea aurreratzen hasten naiz, batez ere aldapan gora. Izazpitik Zumarragaraino bide oso ona eta goxoa. Trostan Asier eta biok kontrol gunera heltzen gara, ondo elikatu eta hidratatu, txiste pare bat bota eta aurrera, Irimo aldera.
ZUMARRAGA-GORLA: Irimoko igoera potentea pauso ederrean. Bastoiak erabiltzen hasten naiz eta frontala pizteko garaia. Lehenengo nekatuak ikusten dira, Izazpin korrika zihoaztenak. Irimotik Gorlara bide laua eta erreza da, baina hara hor bide normaletikan joan beharrean tontortxo guztietatikan eramaten gaituzte.
GORLA-AZKARATE: Nire terrenoa. Lastima gauez pasatzen dugula eta ezin gozatu hango arizti eta pagadiak. Irukurutzetako jeitsiera labain-labana dago eta mantso-mantso jeisten dut. Zemento bidea hartzen dugunean Asierrek tximista bat bezela aurreratzen nau. Azkaraten trikitilariak eta Harkaitz eskialaria speaker bezala.
AZKARATE-AZPEITIA: Goxo jarraitzen dugu eta Xoxoteraino, lasai eta alai jarraitzen dut. Lehenengo jetsiera teknikoa datorkigu, Erlotik Azpeitira harlauzez eta harriz betetako bidea. Xuabe-xuabe eta arriskurik hartu gabe control puntura heldu gara. Bertan gu bezala gaupasa egiten zegoen hirukote batek harreratu gaitu. Beraiek, beste hidratazio mota bat erabiltzen zuten esna mantentzeko. Frogako 1/3 eginda.
AZPEITIA-ZELATAUN: Hasi baina lehenago bizkarra juxtu-juxtu nuen eta abixuak ematen ari da. Zuzentzeko REFLEX potea ustutzen dut sorbaldan. Hainbeste lanekin bastoiak ahazten ditut kontrolean. 167 kilometro gutxi ez eta beste 300 metro egin behar. A ze aldapa Azpeititik aterata! Motza dirudi baina ez da bukatzen. Eskerrak ondoren zati handi batean bide laua dugula. Baina hau ere bukatzen da eta berriro aldapak. Hemendik aurrerako bidea ezagutzen nuen, baina azpitik zihoan bidea, bide arrunta, baina antolatzaileek ezin dituzte inguruko tontorrak zapaldu gabe utzi. Tori propinatxoa! Gazume. Eskerrak eguna argitu duela eta animoa berpizten dela. Gainera ikusle batek, Ernio tontorretik ez garela pasatzen esaten digu, hau poza! Animoso heltzen gara Zelataunera. Ordurako Gernikako batekin elkartu naiz eta bidea arindu egin zait.
?ELATAUN-TOLOSA: Mekauen la letxe! Ernioko tontorretik ez ginala pasatu behar? ba hamar metrotara pasatu gara! Antolatzaileek, tontorra eta aldapa hor, bidea han, jarri dute. Eta hori demostratzeko ez dugu Ernio inguruko muinotxorik zapaldu gabe utzi, eta propina giza jeitsiera gogorra, aldapatsua. Gogorra egin zait Azpeititik Tolosara. Beharbada beste irudi bat neukalako. Gernikako laguna erretiratu egin da, orain berriro bakarrik, baina 79 km 15 ordu eta 15 minututan eginda, aldapak alai igotzen, oraindik osorik eta berritzeko aukera: dutxa eder batekin eta ganorazko gosariarekin.
TOLOSA-LIZARRUZTI: Indar berrituta, aurrera. Nahiz eta bero puntua, bide lasaia Abaltzizketaraino, gainera bertara heldu baina lehenago REMERUAren bisita, hau poza eta subidoia! Larraitzen a ze harrera! Pankarta eta guzti! Han zeuden Izaro eta bere laguntxua pankarta eskuetan, Ane eta Orbaiz muxu pare bate ematen eta Edu eta Jose Mari Txindokin gora laguntzeko, horrela 100 millak egitea ez du meritu handirik! Hasi gara goruntza bero ederrarekin. Xuabe-xuabe altura hartzen hasten gara Txindokiko magaleraino, azken tontorra geratzen zaigu eta animo betez eta erritmo egokiz gainara heltzen gara, 100. Kilometroa. Orain Aralar disfrutatzeko aukera dugu: Ganbo, Ganbo Txiki, ……, …….., ….. Tontor guztiak! Lizarrusti aldera jeisteko garaian, hanka plantak sufritzen hasten dira. Gurutze gorritik pasatzen naiz benda antzeko batzuk oin azpiak babesteko.
LIZARRUSTI-ETXEGARATE: Taldetxoa egin, Jacinto, Borja, Igor eta laurok. 14 kilometrotan Etxegarateraino ez dugu ez bizitza ez iturri izpirik ikusten. ibilbide erreza dugu eta indartsu eta erritmo egokian jarraitzen dugu. Azken kilometrotan ilundu egiten du eta sirimiria eta behelainoa sartzen da. Balizak aurkitzeko arazotxoak izaten hasten gara. Eskerrak REMERUA taldeko buru jartzen dela eta alfonbran Etxegarateko kontol posturaino eramaten gaitu.
ETXEGARATE-BEASAIN: Kilometro mordua egin ondoren eta laguntza bikaina eskeini ondoren Igorrek etxerako bidea hartzen du eta GURUak ordezkatzen du, gau zoragarria aurreiksten da. Nik dutxa eta afari ederrak hartu ondoren abiatzeko prest, beti azkena. Taldetxoan jarraitzen dugu Iosu, Borja, Jacinto eta laurok. Nik erabaki kaskarra hartzen dut: zapatillak aldatu eta zaharrenak eta hondatuenak jartzen ditut, sufrimentutxoa helmugaraino. Animo alaian Otzaurtera heltzen gara, denbora guztian sailkapenean aurreratuz, morala gora. San Adrianerako bidean behelainoa sartzen da eta balizak ikusteko zailtasunak, hala ere pauso bizian control postura heltzen gara. Azken zailtasunaren aurrean gaude: Aizkorri. Berriro behelainoa eta orain euria, hotza eta haizea. Agian bukatzeko gogoa genuelako baina ziztu bizian egiten dugu igoera. Aizkorriko puntan kontrola, badute meritua gau guztia bertan pasatu zutenak! Hemendik aurrera unerik zailenak: harkaitz labankorrak, bide zidor irrista-irristakorrak, euria, hotza, eta guzti hau zapatila eskasekin eta ekipamendu justukua, baina hala ere GURUAren gidaritzapean aurrera. Bidean galdutako ingeles bat aurkitzen dugu, zerua agertu zaio eta taldera gehitu da. Andraitzera heldu eta jeitsierari ekin diogu. Oso labainkorra eta arriskutsua dago. Poliki-poliki beruntza goaz eta halako batean GURUa irristatu eta kuadrizepsa hautsi. Kontrol gunera heldu eta Gurutze Gorriko Land Roverrean Beasainera, lastima elkarrekin ezin bukatu. Kolpea irensteko eta amorrua lasaitzko korrika eman dugu zati luze batean. Baba bat lehertu eta lasaitu naiz. Borja eta Markek aurrera jarraitu dute. Beste sorpresa bat, Javi Ciaran eta Sepe zai azken 10 kilometroak egiteko. Mutiloatik atera eta kilometroak aurreraka doaz. Nork pentsa baina azken 5 kilometroak egin zaizkit astunenak: bide zatarra zoru desatsegina, zemento ugari eta Beasain ageri ez. Baina azkenik helmuga begi-bistan, hau poza! Jose Mari eta GURUa zai, ezin bukaera hobeagoa! Helburua lortua.
Desde estas líneas mando un saludo a BORJA que nos ha acompañado durante gran parte del recorrido. Es un placer conocer este tipo de personas que te hacen las carreras más fáciles y agradables.
Bukatzeko 167 kilometroak egiten lagundu didatenei eskerrak eman nahi nieke. Lehenik eta behin Anari: aurreko, lasterketako eta ondorengo kilometro bakoitzean bultzatxoa eman didalako. KKTri, sortu duen saltsak hainbat kilometro egiteko indarra eman didalako. Orbaiz, Ane, Edu, Izaro eta bere laguntxoari, beraien animoak Txindokiko tontorreraino eraman nautelako. Javi eta Seperi azken 10 kilometroak aidean eraman nindutelako. Jose Mariri bere laguntza bikoitzagatik: Txindokin eta helmugan. Eta esker bereziak, Igorri, gutxienez 45 kilometro bereak dira, eman dizkidak ikasgaiengatik eta sofan eraman gintuelako Etxegarateraino. Eta, nola ez, Iosuri, ez dakit zenbat kilometro izango diren bereak, kilometro bakoitzeko zati bat gutxienez, bera ez balitz egongo oraindik Urbian bueltaka ibiliko ginake. Ikusten duzuen bezela ez dut meritu handirik, nireak dozena bat kilometro bakarrik izan dira eta.
Txintxuak izan.

domingo, 27 de marzo de 2011

Logo berriak eta XV Adarramendiko Sailkapena

Logo 2

Logo 3


Logo 4


Logo 5

URNIETAKO ADARRAMENDI IGOERAREN SAILKAPENA
Askenean 194 lagun elkartu gara Urnietan eta euria ez da agertu goiz osoan. Argazkiak astean zehar agertuko dira, publikatzen dutenean Festak.com-ekoak.
Postua-Frikipartaidea-Denbora
17- Jose Mª Bernedo - 1:09:05
59 - Zigor Iriarte - 1:17:04
77- Igor Fernandez - 1:19:06
92- Aitor Zubikarai - 1:22:11


miércoles, 23 de marzo de 2011

I. LARRAUL-ERNIO-LARRAUL MENDI LASTERKETA

Hemen daukazue igandeko erreportai grafikoa, guk ateratako argazkiekin eta antolakuntzakoek beraien orrialdean jarritako argazkiekin. Ea gustatzen zaizuen!! Musika Melendirena da (seguru Aitorri gustatzen zaiola). Power Pointa erabilita egin dut eta gero slideboom-era igo dut montajea. Transizio eta efektu batzuetan akats batzuk daude... baina bueno, polita geratu da!!

viernes, 25 de febrero de 2011

ZEGAMA-AIZKORRI 2010

Gaurko Zegama-Aizkorriko zozketaren aperitibo bezala EUSKALTRAIL-etik hartutako 2010eko bi bideo hauek dituzue. Ikusita zelako negua doian, 2011eko edizinuan parte hartu behar dozuenok joan prestatzen, aurten ere maiatzean elurra egingo baitu!!



lunes, 31 de enero de 2011

fotos de idiazabal








Los de arriba si que son unos frikis y en la otra foto Zigor en plena accion y con mala cara. Aitor tu donde estabas, tomando unas cañas o que? que no encuentro ninguna foto tuya.