Mostrando entradas con la etiqueta Elgoibar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elgoibar. Mostrar todas las entradas

sábado, 21 de abril de 2012

ELGOIBARKO BIRA XTREM 2012

PERFILA
 
Actividad: carrera por montaña
Distancia recorrida: 54,24 kilómetros
Altitud min: 9 metros, max: 897 metros
Desnivel acum. subiendo: 4.171 metros, bajando: 4.349 metros
Grado de dificultad: skill Moderado
Tiempo:   9 horas 31 minutos
Fecha:  abril 21, 2012
Finaliza en el punto de partida (circular):   Bai
Coordenadas: 5897
IBILBIDEA
 
Bueno, ibilbidea eta perfila baduzue. Erreportaje grafikoa Igorren esku. Ea nor animatzen den kronika egitera. Azkenaldi honetan luma zorrotzak agertu dira blogean eta bera artea garatu dezaten uzten diet tokia.
Txintxuak izan.

lunes, 28 de febrero de 2011

Eibar-S.Miguel-Azkarate-Hirukurutzeta-Karakate-Elgoibar-Eibar




Kaixo frikiok,
pixkat berandu eta sarrera luzea, baina barkatuko didazuela espero dut ;)
azkenean hona hemen larunbata goizean egin genuen mendi irteera.
Aurreran (como empieza a ser costumbre) 8:00etan elkartu ginen; alde batetik, bizarras·Juanjo eta Iñaki.el ligamentos ibilbide motza egiteko asmoarekin; hau bai poza Iñaki gurekin berriro ikustea!
eta bestetik buelta luzetxoagoa egiteko:
gps
·Javi·el jefe, Asier Garde·el pequeño slatamontes, un serbidor·L5, eta Gurua, el gran maestro, el roto·Iosu.

Hasteko berri-berria jaso genuena: Iosu, Iñaki eta Garde hiruroi tokatu zaiela Zegamarako dortsala!! asi ke iñaki no dejó de meter ritmo hasta s.miguel. Esaten zuen moduan, gaur 'motza' egiten badozu besteei egurra eman behar diezu, ... eta hara joan ginen elkarrekin, eta katxondeo dexente batekin, s.migelaraino, agurra eman arte. Beste laurok, aldapa behera, Altzolarako bidea hartu genuen bide kaskar batetik eta handik Azkaratera...

Azkaratera heldu baino lehen, elgoibarko kuadrilatxo batekin topo egin genuen eta kasualidades de la vida! alli estaba Arosa, un compa de Javi y mio, del colegio, al que no veíamos desde los 17 años! Une goxo benetan! gero elkarren telefonoa hartu eta aurrera,... ea noiz elkar ikusten dogun hurrengoan.


Zer gehiago?, Azkarate - Hirukurutzeta - Karakate - Elgoibar - (Sigma etxeetikan Untzeta baserrira/Apalategi)- Eibar.
Gustora egin genuen baina gogor ekin behar genion luzetxoa egiten baitzen. Eguraldixak behintzat bastante errespetatu ginduen eta 14:45tarako etxean geunden.
Azkenian ez dakit zenbat kilometro egin genituen; iosuk edo javik 45km zioten, nere gps-ak 50km, eta wikiloc-ek 52,74km markatzen ditu (?), eta guztira 6ordu 30min. inguru, geldiketak kontutan izanda.

eta besterik ez, denbora baduzu gozatu argazki eta bideoarekin eta hurrengoa arte!

Goragune Profila


Gaia: Mendiko Ibilbidea
Data: 2011ko otsailaren 26
Luzera: 52,74 45 kilómetros
Altitudea min: 75 metros, max: 949 metros
Metatutako alt. igoeran: 2.206 metros, jeitsieran: 2.281 metros
Zailtasun maila: erdi mailakoa
Denbora: 6 ordu 44 minutu
Irteeran amaitzen da (zirkularra): Bai
Koordenatuak: 21649




gps-track deskargatu edo Ikusi Wikiloc-en Eibar-S.Miguel-Alzola-Azkarate-Hirukurutzeta-Karakate-Elgoibar-Eibar descargate el track gps





lunes, 7 de febrero de 2011

Eibar-Azurza-Bergara-Gorla-Elosu-Karakate-Elgoibar



Luzera: 37.49 kilometroak
Altitudea min: 39 metroak, max: 883 metroak
Metatutako alt. igoera: 2,050 metroak, jeitsiera: 2,183 metroak
Zailtasun maila: skill Erraza
Denbora: 5 ordu 27 minutu
Data: February 08, 2011
Irteeran amaitzen da: Ez
Koordenatuak: 3050

Hona hemen otsailak 6ko irterako partaideak:
Iosu el "Roto", Fran "22-48", Igor "Remerua", Jose Mari "Arin-Arin", Zigor "Kiribil", Ibon el "Cumbres", Juanjo "Bizarras", Iñaki el "Dónde estás" Aitor "Berri-berria", Natxo "L5" eta Javi "GPS".

Gehienak puntual puntual (hurrengoan berandu heltzen dena bazkaria Txaltxan guztiontzat) Aurreran geunden ekitaldiari hasiera emateko. Bertan lehen eztabaida: ibilbidea. Blogean proposamen bakarra egon eta irteera bertan, pikutara bota. Hau desastrea!
Beno Azitainetiko bidea hartu eta Topinburuko lehen aldapetan egurra, ez dugu erremediorik! Lehenengo beroaldiak pasa ondoren egoera bere onera etorri zen eta hortik aurrera, elkarrekin joan ginen tartean behintzat, pakea izan genuen. Auskalo bakoitzak bere bidea hartu zuenean (adierazi iruzkinetan).
Batzuk, Azurzan etxerako bidea, beste zeregin batzuk daude eta. Beesteok aurrera egun zoragarria aprobetxatuz.
Ondoren Krabelinatzerako bidean beste zatiketa bat, batzuk gaina egitera, asma dezaket zelako egurra egongo zen tontorrerako bidean eta baita ere bueltan (ez egurra gustatzen zaielako, baizik eta berandu zihoztelako, ejem, ejem) besteok, Natxo eta biok, xuabe, xuabe, Bergara aldera abiatu ginen. Hortik aurrera lasai lasai eta egunaz disfrutatuz Gorla (mendiko bidea), Elosua, Pol-Poleko antenak, Irukurutzeta, Kurutze bakar, Karakate eta Elgoibar. Guztira 38-40 kilometro. Ezin dut zehatz jakin, Remeruak GPSa erosi zidan, baina ez dakit non hartu zuen Garminen ala Txinuan.
Bueno txintxuak izan eta hurrengoan egur gehiago!