viernes, 30 de enero de 2015

IGANDERAKO IRTEERA

Datorren igandean eta elurra iragarrita dagoela eta irteeretxo bat proposetzen dizuet. Goizeko 8.00tan irtenda, puntu-puntuan, 3ordu inguruko buelta. Udaletxe aurrean hasi eta Urko aldera jo. Jarraian Usartzatik pasa eta gure Mekara, Kalamuara abiatu. Ondoren San Pedro aldera jo eta etxera buelta.
Edonor gonbidatuta dago goiz ederra pasatzera. Erritmo lasaian joango gara. Etortzea nahi duenak blogean adierazi dezala.

lunes, 19 de enero de 2015

UDAZKENEKO LORE BILDUMA

Negu gorrian sartuak gauden honetan udazkenean jasotako loreen bildumatxo bat eskaintzea pentsatu dut, horrela udazkenean pasatutako goizalde atseginak gogora ekartzeko. Ea gustatzen zaizuen!!!

jueves, 15 de enero de 2015

IGANDERAKO IRTEERA

Ikusita igandetako irteerek duten arrakasta, igande honetarako ere proposamen bat egitera noa.
Ordua: ofiziala, 5:55 (6:00etatik 9:00ra)
Tokia: Untzaga plaza, udaletxeko arkupea.
Ibilbidea: Untzaga-Unbe-Galdaramiño-Azkonabieta-Karabieta...eta sorpresa!!
Erritmoa: igoerak oinez eta lauan eta aldapa behera trostan.
Badakizue. Irteera irekia dela eta nahi duena etorri daitekela eta oso egokiak dirtela irteera hauek hasi berrientzako, probatzea nahi dutenentzako edo forma hartu nahi dutenentzako.

viernes, 9 de enero de 2015

GABON TRAIL II

Arazo teknikoak medio gaur arte bideoa jartzea ez zait posible izan.


  (comentario de los administradores: Al parecer hay problemas para visualizar videos en Youtube que incluyen contenido de SME -copyright-créditos de reproducción de Sony Music Entertainment- os así que mientras se soluciona podéis ver el video en youtube  http://youtu.be/nQcSKqr3RS4 ... o no... ;)






IGANDERAKO IRTEERA

Urteko lehen igandeko irteerak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren igande honetarako beste irteera bat proposatzen dut.
Irteera ordua eta tokia: 5:55etan Untzagan, Udaletxeko arkupea (6:00etatik 9:00ra)
Ibilbidea: Untzaga, Ibur, Egoarbitza, Karabieta, Ibur, Galdaramiño (gasaren bidea), Unbe, Untzaga.
Erritmoa: igoerak oinez eta lauan eta jeitsieretan trostan.
Badakizue, animatu!! Irteera egokia hasi berrientzat edo forma hartu nahi dutenentzat ;););)

jueves, 8 de enero de 2015

LARUNBATEKO IRTEERA

Larunbaterako proposamena:
IBILBIDEA: Eibar-Azurza-Tartufo-San Asensio-Elgeta-Eibar
IRAUPENA: 3.30-4.00 ordu.
LUZEERA. +- 25 KM.
ESTILOA: Trostin, gora oinez, behera trostin (bastoiekin)
TOKIA: Untzagako plaza, Udaletxe azpian.
ORDUA: 7.55,  8.00tan irtetzeko.
Beti bezala deialdi irekia da eta interesatua dagoen edonor gonbidatuta dago, animo!!
Mesedez, joateko asmoa duenak adierazi dezala komentarioetan.

viernes, 2 de enero de 2015

IGANDERAKO KKTROSTIN IRTEERA

Urte berri on guztioi!!! Gabonetako gehiegikeriak "sendatzen" hasteko KKTrostin irteera proposatzen dut igande honetarako. Badakizue irteera hauek irekiak direla. Beraz, norbait animatzen bada azaltzearekin nahikoa da.
Ordua: 6:00etatik 9:15era (Irteera 5:55)
Tokia: Udaletxeko arkupea
Ibilbidea: Untzaga, Arrajola, Urko, Ixua, Akondia, Garagoitxi, Kalamua, Usartza, Santakurutz, Urkizu.
Erritmoa: aldapa gora oinez eta lauan eta aldapa behera trostan (Hasi nahi dutenentzat edo forma onean ez daudenentzat egokia).
Badakizue, animatu eta etorri!!