Mostrando entradas con la etiqueta Iñaki Aldai. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iñaki Aldai. Mostrar todas las entradas

jueves, 28 de julio de 2011

ALDAI GAZTEA, LABURREAN HANDI

Aldai familiaren ezpala! Oraingoan, hiru anaietatik gazteena, Iñaki Aldai, Ispasterren aurkitu genuen; bertako zazpi kilometroko lasterketa labur bezain bizkorrean parte hartzen. Lehenengoa izan zen bere mailan: 27 min 10 sg. Garaikurra eta lore sorta etxera. Noski, azken hori Ali emazteak eraman zuen esku artean etxera; merezita gainera, botillera bikaina izateagatik.




Atzetik Aldaitarren harrobia. Ander Aldaik 2,4 kilometroko lasterketa egin zuen, bikain! Alaba txikienak, Ione Aldaik, kilometro bateko ibilbidea; Izaro Bernedo, Irune, Iraia, Mikel, Unax, Haizea eta beste laguntxo batzuekin batera. Hauek ere primeran, irribarrea ahoan!

Denek kamiseta eta ogitartekoa etxera -Kalamuako kamiseta juniorrak datorren urterako prestatu beharko ditugula pentsatzen hasita nago!.



Egia esan, arratsalde polita igaro genuen. Seme-alabak dituzuenentzat apuntatu data datorren urterako: Santa Ana Egunaren inguruan (uztailak 26). Giro polita eta arratsalde pasa ederra! A, eta gero erromeria!



Biba zuek!