domingo, 26 de enero de 2020

2019 URTEAREN ERREPASOA ARGAZKITAN

Joan zitzaigun 2019a, eta zer hobe baino une berezienetako argazkiekin egindako bideo oroigarria baino. 2019ak momentu eder ugari utzi zizkidan/zizkigun. Parte hartutako lehikatez gain (Orioko Mendi Lasterketa, Pagoetako Mendi Lasterketa Mixtoa, EH Mendi Erronka, Travesera eta Ultra Trail Naut Aran), Deporreko Mendi Taldearekin batera antolatutako trail irteerak, taldeari emandako oroigarriak (Simon Aldazabal Igoera eta Etakitto Saria) eta nola ez, bakarka egindako entrenamenduak; baina batez ere taldean egindako entreko-pikeak dira top-uneak!!! 2020a martxan da, eta espero dut/dugu kilometro asko partekatzea eta mendiaz gozatzen jarraitzea!!