miércoles, 27 de febrero de 2013

ELURRA TRAIL

Igandean 7etan Untzagako piruloan egin genuen hitzordua. Ematen zuen egun eskasa izango zela mendian korrika egiteko, baina ez zen hala izan! Gozatu ederra hartu genuen. KKTeko bi taldeak batera geratu ginen, sprinterrak eta ultrak, eta Amañan bakoitzak bere bidea hartzea erabaki genuen, denontzako erabaki zuzena.     Mikelena, Vademecum, Cumbres eta Liher Ibur aldera joan ziren eta Gurua, Ligamentos, Markiña eta Remerua Urko aldera. Amañan gora egindako ibilbidearen 30 km-tan lagun izan genuen alfonbra txuria zapaltzen hasi ginen. Amañako bariante gainetik Ermuko eskonbrerara, handik Lindari, Elorreta eta Trabakuara joan ginen. Trabakuan Ligamentosek buelta eman zuen (ez ditugu arrazoiaren detailerik emango...) eta besteok Zengotita gainera igo genuen belaunerarteko elurtzatik. Zengotita gainetik Zengotita auzora jeitsi ginen. Bertako ermita atzean hamaiketakoa egin eta inguruko mendi batean "buelta bat" eman ostean Areitiora iritsi ginen. Areitiotik Eitzagara eta etxera. Zoragarria!! Gogorra baina gogoratzeko modukoa!! 30 km-tik ia denak elur gainean!!

lunes, 25 de febrero de 2013

Euskal Trail eguna

El sábado estuve en Tolosa en el Euskal Trail Eguna y la verdad que muy buen ambiente y como siempre aprendiendo de la elite.
Muy recomendable para debatir y se hablo de todos los temas en relación a entrenos, papeo, dopping, etc...

http://www.28kanala.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=4&video_id=1422

viernes, 22 de febrero de 2013

KKT: STAGE VAL D´AZUN

 Aurreko aste bukaeran KKTko batzuk Val D´Azunen "Trainning eski Camp"a izan ginen. Ligamentosek demostratu du GURUak aurreko urtean  emandako ikastaroarekin teknika ezin hobea lortu duela, GURUa osorik bueltatu dugu etxera eta  hematokritoa doping mailara igotzea lortu izan dugu.
Hemen duzue bertan ibilitakoaren irudiak.
 

Y PARA EL DOMINGO 24

El que se anime,el domingo quedaremos a las 7 am en el pirulo de Untzaga. El recorrido seria por el fondo sur,de tal manera que a las 8.30am, pasaríamos por San Salbador para recoger a Fran,(que parece animado),y seguir una hora mas.....y si alguien quiere mas...pues que siga!

QUEDADA PARA EL SABADO 23

Hola a todos,si alguien se anima hemos quedado en la fuente de la plaza de Urkizu,a las 7 am.
Aitor L,Juanra y de momento el menda para salir a correr al monte.
Recorrido:Azkonabitza,Eguarbitza,Ermua,Urko,Akondia,kalamua...y...pa casa.Como veis recorrido con vias de escape o el qquiera alargar...

sábado, 16 de febrero de 2013

ENCUESTA PARA LLEVAR EL CONTROL DE LAS CARRERAS

Dándole una vuelta al tema de recoger las carreras que hace cada durante la temporada, se me ha ocurrido una forma fácil y rápida para ello. Cada uno solamente tiene que rellenar este formulario cada vez que hace una carrera, y todos los datos se recogerán en una hoja excel que se puede compartir con Egoitz para que sepa las carreras que hacemos. No se lo que os parece!! Echarle un vistazo a la encuesta para cambiar o añadir lo que veáis. Mañana empieza la GRAN temporada!! Suerte a los que debutáis y a los eskiadores!!

miércoles, 13 de febrero de 2013

Salida ski de travesia el domingo

Como veo q los kkt-eros estan disfrutando de este bonito y sufrido deporte, propongo hacer una salida a la zona de la Lunada, donde hay 2 metros de nieve , es una zona muy bonuta para aprender y el domingo va hacer un dia de alucinar. La hora de salida seria a la 7 a.m y el lugar de juntarnos sera en funcion de quienes nos apuntemos a la salida.


Os animos a apuntaros.

MIKELENAREN DEBUTA MENDIKO ESKIAN: 1. ATALA

Asteburu hontan Candanchun izan gara eta taldekide berri batek mendiko eskia probatzeko "desgrazia" izan du, probatu dugun besteok bezala, betirako "engantxatuta" geratuko delako. Bestalde, ez da harritzekoa "engantxatuta" geratzea argazkietako paiasaiak ikusita. Hau aperitibo bat besterik ez da bideoa sukaldatzen den bitartean!! 
















domingo, 10 de febrero de 2013

KARNABAL TRAIL

Gaur ere animatu gara irtetzera. Batzuk elurretan entrenatzen duten bitartean beste batzuk lokatzetan entrenatzearekin konformatu behar. Asmoa 6 ordu egitea, baina lasai-lasai. Banekien Aitor eta Juanra ere irten behar zirela, baina jakinda nola dabiltzan, ez diegu aipatu geralekua. Hala ere 7etan puntu-puntuan Cuatrokañosen agertu dira eta Azitain aldera abiatu gara Iñakikin eta Juanjokin. Lasai joateko gure asmoak lehengo aldapan bukatu dira, Juanrak Ilordoraino gibelak botatzeko igoera egin digu. Aipatu diogu bastoiak ibiltzeko direla, "ni por esas", trotean, bestela gorputza alpertu egiten dela. Oraingoan Azkonabitzara, hemen Aitorrek erakustaldia, berriro gibela botatzen eta taupadak 220. Ea halako erakustaldien ondoren lasaitzen diren! alperrik, trotean Tartufora. Ondoren aldapa gora, Asentziora, berriro ere berotu ederra! Eskerrak Asentzion mokadutxoa hartzera gelditu garen! Tripa betea genuela digestioa lasai egiteko Intxortara poliki joango ginelakoan, ke ba, egurra! Aitor ixildu egin da, uy, uy, uy! besteok Ilordotik gindoazen ixilik. zorionez Juanra Intxortatik etxeruntza joan da eta Juanjok bide berbera hartu du (hau protestaka baina besteen ipurdien atzean, ez dugu ikusten asteburuetan baina gaurkoa ikusita dexente beltzean entrenatzen duela argi erakutsi digu). Bariante berri batetik, Erdella inguratuik, Marinazar aldera jo dugu, ikurriñari agurra egin eta Eitzagara. Aitor agurtu eta postrea: Egoarbitza. Janari guztia eta gel guztiak jan odoren, Iburrekako errekan zapatillak garbituta eta leher eginda, baina zoriontsu etxera. Grafikoan agertzen diren kilometroei beste hiru gehitu behar zaizkio, hartu dugun erritmoarekin orduerdi berandugo jarri dut Garmina martxan eta.

sábado, 9 de febrero de 2013

DOMINGO DE CARNAVAL

No se si anda alguien en linea o si es muy tarde, pero akabo de kedar con bizarras a las 7 en la fuende de los 4 kaños o ibargurutze.

Si alguien kiere aparecer, vamos a dar una vuelta según el tiempo y lo ke salga, sin nada pensao (espero ke sea suave)


agur denori

viernes, 8 de febrero de 2013

KARNABALETAKO IBILBIDEA

Viendo que nadie se anima y siendo carnavales, como habrá gente que no está y otra que no saldrá, voy a proponer una salida suave para el sabado (igual pisar algo de nieve), ya que el día será largo y hay que guardar fuerzas. Mi intención es quedar a las 7 am en Aurrerá para hacer el siguiente recorrido.

Eibar-Arrate-Aizketa-Akondia-Garagoitxi-Hiruiturri- Travesera Kalamua-Garagoitxi-Akondia-Usartza-Ixua-Urko-Krestería-Sosola-Arrajola-Eibar.

Los que vayan a ir, que se apunten y si alguien quiere hacer alguna sugerencia o modificación por fuerza mayor, estamos a tiempo.

jueves, 7 de febrero de 2013

Reconocimiento médico

Buenas después de la reunión en el depor se vió que mejoras podría tener el correr como parte del depor, ayer estuve hablando con Alejandro y me ha dicho que para que la revisión nos cueste 13,85 en vez de 33,50, habría que solicitarlo como club igual que hacen los de atletismo a Felipe del poli. Tendríamos que hablarlo con Egoitz y que al hacer la petición tiene que decir cuantos seríamos.

miércoles, 6 de febrero de 2013

IKER KARRERA: CHAMONIX-ZERMATT 24 ORDUTAN

Igandean TVE2-n joan zen uztailan Iker Karrera Amezketarrak egindako "erronka"-ren erreportaia bota zuten. Erronka Alpeetako Chamonix (Frantzia) eta Zermatt (Suitza) herriak "goi ibilbidetik" elkartzea 24 ordutan.

domingo, 3 de febrero de 2013

EIBAR-MARIÑAZAR-INTXORTA-EIBAR

Aspaldiko partez KKTero sentitu naiz!! Egia esanda faltan botatzen nuen taldean irtetzearen giroa. Azkenean   jende dexente animatu da eta eguraldia ere lagun izan dugu. 7etan udaletxeko arkupean geratuta geunden eta poliki poliki jendea inguratuz joan da. Beti bezala Gurua eta Remerua lehenak izan gara. Ondoren Zuzendaria azaldu da eta jarraian Arriola Markiñarra. Maittia eta Kiribil ere animatu dira, con luces diskofesta y todo!! Eta baita Kolonbianoa eta Matxinsalto Txikia. Ez noa gehiago kontatzera, kronika Kolonbianoa eta Zuzendariaren esku geratzen baita, gu 30 km eginda etxera joan baikara eta beraiek gu baino indartsuago zeudenenz Azitainen Arratera igotzea erabaki baitute.
Dena dela, hemen dituzue Mariñazarren ateratako argazki kurioso batzuk eta Azitainerarteko ibilbidearen traka.






viernes, 1 de febrero de 2013