Mostrando entradas con la etiqueta San Pedro. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta San Pedro. Mostrar todas las entradas

sábado, 17 de mayo de 2014

LARUNBATEKO IRTEERA ETA IGANDERAKO PLANA

Beste KKTrostin baten perfila jartzen dizuet. Bide batez adierazi entrenamendu dacotorea burutu izan dugula, lasai-lasai eta kontu-kontari. Gogora arazi GURU jaunari datuak milletan agertzen badira GARMIN jaunaren  errua dela. Hala ere horrek konponketa erraza du: zabaldu perfila eta goian eskuman  sistema metrikoa jartzen duen pestanan sakatu ezkero arazoa konponduta. No me tomes a mal, baina ulertu duzu? Aginduak zuzen betetzeko gai izango zara? Te parece bien?

Bide batez, nahiz eta whatchap (vayachapa )tik deialdia egina egon, biharko plana adierazten dut.
 TOKIA:  ETESA.
ORDUA: 9.00
ESTILOA: Errepideko bizikleta.
IRAUPENA: 2-3-4 ordu, bakoitzak ahal duena.
IBILBIDEA: EIBAR-ARRASATE-?-.........

miércoles, 14 de mayo de 2014

LARUNBATEKO IRTEERA

Apukoak, picnic trailak, atsedenak pasatuta eta konklusioak atera ondoren berriro ekin beharko diogu ehun miletako taldeko entrenamenduei.
IBILBIDEA: Eibar-Egoarbitza-Azkonabitza-Topinburu-Soraluze-Irukurutzeta-Karakate-Elgoibar-San Pedro-Kalamua-Akondia-Urko-Eibar.
LUZEERA: 50 Km.
DENBORA: 8 ordu.
ORDUA: 6.00
TOKIA: Arrmagintza Eskola.
ESTILOA: Bastoiekin eta taupaden kontrola.

Animo eta edonorentzako zabalik dago deialdia.

lunes, 28 de febrero de 2011

Eibar-S.Miguel-Azkarate-Hirukurutzeta-Karakate-Elgoibar-Eibar




Kaixo frikiok,
pixkat berandu eta sarrera luzea, baina barkatuko didazuela espero dut ;)
azkenean hona hemen larunbata goizean egin genuen mendi irteera.
Aurreran (como empieza a ser costumbre) 8:00etan elkartu ginen; alde batetik, bizarras·Juanjo eta Iñaki.el ligamentos ibilbide motza egiteko asmoarekin; hau bai poza Iñaki gurekin berriro ikustea!
eta bestetik buelta luzetxoagoa egiteko:
gps
·Javi·el jefe, Asier Garde·el pequeño slatamontes, un serbidor·L5, eta Gurua, el gran maestro, el roto·Iosu.

Hasteko berri-berria jaso genuena: Iosu, Iñaki eta Garde hiruroi tokatu zaiela Zegamarako dortsala!! asi ke iñaki no dejó de meter ritmo hasta s.miguel. Esaten zuen moduan, gaur 'motza' egiten badozu besteei egurra eman behar diezu, ... eta hara joan ginen elkarrekin, eta katxondeo dexente batekin, s.migelaraino, agurra eman arte. Beste laurok, aldapa behera, Altzolarako bidea hartu genuen bide kaskar batetik eta handik Azkaratera...

Azkaratera heldu baino lehen, elgoibarko kuadrilatxo batekin topo egin genuen eta kasualidades de la vida! alli estaba Arosa, un compa de Javi y mio, del colegio, al que no veíamos desde los 17 años! Une goxo benetan! gero elkarren telefonoa hartu eta aurrera,... ea noiz elkar ikusten dogun hurrengoan.


Zer gehiago?, Azkarate - Hirukurutzeta - Karakate - Elgoibar - (Sigma etxeetikan Untzeta baserrira/Apalategi)- Eibar.
Gustora egin genuen baina gogor ekin behar genion luzetxoa egiten baitzen. Eguraldixak behintzat bastante errespetatu ginduen eta 14:45tarako etxean geunden.
Azkenian ez dakit zenbat kilometro egin genituen; iosuk edo javik 45km zioten, nere gps-ak 50km, eta wikiloc-ek 52,74km markatzen ditu (?), eta guztira 6ordu 30min. inguru, geldiketak kontutan izanda.

eta besterik ez, denbora baduzu gozatu argazki eta bideoarekin eta hurrengoa arte!

Goragune Profila


Gaia: Mendiko Ibilbidea
Data: 2011ko otsailaren 26
Luzera: 52,74 45 kilómetros
Altitudea min: 75 metros, max: 949 metros
Metatutako alt. igoeran: 2.206 metros, jeitsieran: 2.281 metros
Zailtasun maila: erdi mailakoa
Denbora: 6 ordu 44 minutu
Irteeran amaitzen da (zirkularra): Bai
Koordenatuak: 21649




gps-track deskargatu edo Ikusi Wikiloc-en Eibar-S.Miguel-Alzola-Azkarate-Hirukurutzeta-Karakate-Elgoibar-Eibar descargate el track gps





martes, 22 de febrero de 2011

EIBAR-SAN PEDRO-KALAMUA-AKONDIA-EIBAR-SAN SALBADOR-EIBAR

Eibar-San Pedro-Kalamua-Akondia-Eibar ibilbidearen aldaera:

Luzera: 20.06 kilómetro+5 kilometro
Altitutedea min: 91 metro, max: 771 metro
Metatutako alt. igoera: 1,372 metro, jeitsiera: 1,600 metro
Zailtasun maila: skill Erreza
Denbora: 3 ordu 20 minutu+50 minutu
Data: 2011-02-20
Irteeran amaitzen da: Bai
Koordenatuak: 2141

Perfila:
Ibilbidea
Eguardion!
Hemen eskegitzen dut igande goizean benetako raiderrak egin genuen ibilbidea. Guri motz suertatu zitzaigun "REMERUAK" markatutako ibilbidea eta luzatu egin behar. Behingoz, Usartzatik Eibarrera "MONTE PEDRITO"tik jeitsi ginan , bide garbia eta markatuta, lehengo Gaztetxera, Barakaldo kalera ateratzen dena. Juanjo goxo-goxo etxean utzi eta "GURUA" eta biok Azitaindik Topinburu aldera abiatu ginen. "GURUAK" aho bete hortz utzi ninduen, bide ezaguna utzi eta eta kamiño ezezagunetin abia gintezela proposatu zidan. Oi oi oi, zuzendari teknico postua berarentzat nahi duela uste dut. Beno aurrera jo genuen eta San Salbadorrerako beste bi bide aurkitu genituen, bat Sautxitk gora, eta bestea Txonta hasieratik gora, asfalto gabeko ibilbideak.
REMERUAK Garmina txinuan erosi zidala geroz eta konbentzituago nago. Sateliteak hartu orduko San Pedron geunden horregatik ibilbideak 5 kilometro gutxiago markatzen ditu.
Gorantzi bereziak Iñaki eta Santirentzat, ez dakit lesionatuta edo alpertuta dauden.
Txintxuak izan.

domingo, 20 de febrero de 2011

EIBAR-SAN PEDRO-KALAMUA-AKONDIA-EIBAR

Irteera tokia eta ordua: Aurrera, goizeko 7:00
Partaideak:
Javi (Jefea eta Zuzendari Teknikoa), Iosu (Rotos edo Gurua), Ibon (Cumbres) eta Igor (Remerua)

Jarduera
: mendi lasterketa

Luzera:
18,81 kilometro
Altitudea min: 102 metroak, max: 744 metro
Metatutako alt. igoera: 1.002 metro, jeitsiera: 994 metro
Zailtasun maila: skill Erraza
Data: febrero 20, 2011
Irteeran amaitzen da: Bai
Koordenatuak: 2110
Perfila:
Ibilbidea:


Kaixo ekipo!! Gaur, Guruak esan duen bezala, lehenengo benetako irteera egin dugu. Goizeko 7etan geratu gara Aurreran frontalakin. Soilik lau friki agertu gara, Gurua, Zuzendari Teknikoa, Cumbres eta Remerua, eta laurotako bat frontal gabe!! Ezetz asmatu zein?? Gaur lasai ibiltzeko asmoarekin irten gara eta egun batez bada ere tregua errespetatu dugu, ez da egon egurrik!! Lasai lasai, oinez San Pedroruntz abiatu gara Azitaineko Citroenaren atzekaldetik. San Pedrora iristen eguna argitzen hasi da eta frontalak kenduta Hiruiturriruntz jo dugu (zati hau dexente lokaztuta zegoen). Hiruiturrira iritsi baino 100m lehenago eguneko aldapa potenteena hasi dugu, Kalamuako tontorrera eraman gaituena. Tontorrera iristen behe lainoa desagertu egin da eta eguzkiak jotzen zuen nahiz eta goizeko 8:30ak izan. Atzera begiratu eta zelako gozatua begientzat. Beheko bailarak lainoak estaliak zeuden eta tontorrak ikusten ziren bakarrik (ikusi argazkiak eta kalamua tontorreko bideo).



Ikusgarri zegoen!! Kalamuako tontorrean ohiko bihurtzen ari diren argazkiak atera, hurrengo irteeretarako bideak markatu (hau zuzendari teknikoak egiten du, baina ez GPS bidez, buruz baizik: bai Mendibiletik, lehen eolikora, gero bide bat dago ezkerretara... Dena dago kontrolatua) eta lasai-lasai kalamuako faldaruntz jeitsi gara. Aldapa erdian Juanjo (Bizarraz) azaldu da kontrako ibilbidea eginez (blogaren bentajak, plana eta ibilbidea blogean ikusi eta guri laguntzera etorri da, ez zen fidatzen). Suertea izan du behingoz ez dugulako aurretik pentsatutako ibilbidea aldatu (nahiz eta proposamenen bat egon). Garagoitxi igo, jeitsi eta Akondiako palatik tontorrera (ikusi bideoa).

Tontorrean argazki batzuk atera eta Usartzara jeitsi gara. Usartzan taldea bitan banatu da, Jabi, Iosu eta Juanjo Arrate aldera joan dira Azitainera jeitsi eta Topinburu aldera igotzeko (nabaritzen da hauen emazteak aspalditik direla LAS VIUDAS DE LOS CORREDORES kolektiboko bazkide), eta Ibon eta Nik Ixuatik, Urkoko falda, Iturburu, Miraflores bidea jarraituz etxera joan gara. Urkoko faldatik argazki ikusgarri batzuk atera (ikusi argazkiak) eta puntual-puntual 10:00etan etxean. Gaur goiz lasaia eduki dugu, hanketako minik gabe iritsi gara etxera eta begiak ondo gozatuta!!