sábado, 19 de diciembre de 2020

ABENDUAK 24an GABONTRAIL IRTEERA MUGATUA

Covid19a dela eta aurtengo Gabontraila ezingo da aurreko urteetan bezala taldean ospatu. Hala ere, trail irteera hau antolatzen dugun Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeko Kalamua Korrikalari Taldetik abenduaren 24an Kalamuara edo inguruko tontorretara igotzera animatu nahi zaituztegu. Osasun agintariek ezarritako neurriak eta bakoitzaren erantzunkizuna kontuan hartuta, bakoitzak bere ardurapean egin beharko du. Hala ere, espero dugu hurrengo urtean berriro ere taldean igotzeko ohitura berreskuratu ahal izatea eta urtea Kalamuako Parlamentuko brindisarekin agurtzea. Zaindu zaitezte, zaindu ingurukoak eta ingurua!!
Zorionak eta urte berri on!!
Kalamua Korrikalari Taldea 


Aurreko ekitaldietako ibilbideak:

2017: https://drive.google.com/file/d/1McGRKUiPVWLLtLFmru7Ym5GVKq1IpmZI/view?usp=sharing

2018: https://drive.google.com/file/d/1h_0z2TJMuPEXbNkxRdaNtpqYIlg25L_l/view?usp=sharing

2019: https://drive.google.com/file/d/14JXLjD11pOwNdts-aKZ3qBk_lLGLj_gg/view?usp=sharing


Aurreko ekitaldietako bideoak:

2014: https://www.youtube.com/watch?v=WHeLM5inTvg

2015: https://www.youtube.com/watch?v=nQcSKqr3RS4

2016: https://www.youtube.com/watch?v=kwwNMaLuK_I&t=41s

2017: https://www.youtube.com/watch?v=AcAtBnkFAyk

2019: https://www.youtube.com/watch?v=DB4SNpX8gwA&feature=emb_title


domingo, 31 de mayo de 2020

EIBAR-DEBA-EIBAR. UTDB

Hau da Debabarrena Ultra Traileko ibilbidea.
Proposamena, goizeko 5etan Deporretik irtetzea eta gehienez arratsaldeko 9etan bukatzea. Eguna, ekainak uztailak 4 izan daiteke, baina, bai eguna eta ordutegia proposamenak dira.



Powered by Wikiloc


Powered by Wikiloc

domingo, 8 de marzo de 2020

NEGUTRAIL20: IMANOL ALESONEKIN TRAIL IRTEERA + HAMAIKETAKO/SOLASALDIA

Aurten ere Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak antolatutako Mendi Jardunaldien barruan NEGUTRAIL20 antolatu dugu. Oraingoan Imanol Aleson gurekin izango da Trail irteeran eta ondoren Klub Deportiboan egingo dugun hamiaketako-solasaldian. Beraz, aukera paregabea goiz pasa ederra egiteko!! Animatu eta etorri!!!






domingo, 26 de enero de 2020

2019 URTEAREN ERREPASOA ARGAZKITAN

Joan zitzaigun 2019a, eta zer hobe baino une berezienetako argazkiekin egindako bideo oroigarria baino. 2019ak momentu eder ugari utzi zizkidan/zizkigun. Parte hartutako lehikatez gain (Orioko Mendi Lasterketa, Pagoetako Mendi Lasterketa Mixtoa, EH Mendi Erronka, Travesera eta Ultra Trail Naut Aran), Deporreko Mendi Taldearekin batera antolatutako trail irteerak, taldeari emandako oroigarriak (Simon Aldazabal Igoera eta Etakitto Saria) eta nola ez, bakarka egindako entrenamenduak; baina batez ere taldean egindako entreko-pikeak dira top-uneak!!! 2020a martxan da, eta espero dut/dugu kilometro asko partekatzea eta mendiaz gozatzen jarraitzea!!