Joan zen larunbatean ederto pasatu genuen!! Sufritu ere sufritu genuen, azkenean kilometroek eta desnibelak bakoitza bere tokian ipintzen duelako, baina berriro errepikatuko nuke!! Giro bikaina, lagun kuadrila ezin hobea eta zer esanik ez ibilbidea, izugarri polita!! Gozatu zuek ere!!
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
jueves, 26 de mayo de 2016
miércoles, 18 de mayo de 2016
LARUNBATEKO IRTEERA: 4 HORRORES
Ikusita guztion entrenoak primeran doazela eta erronka berriak betetzeko gogoz gaudela irteera zirraragarria proposatzera natorkizue. Berez erronka bezela hartu dezakegu ez delako nolanahiko irteera, ibilbidea osatzeak urteko helbura bat bezela izango litzateke, niretzat bai behintzat. Lastoa alde batera utzita datorren larunbaterako LAU HORROREAK proposatzen dizuet. Eibarren hasi eta Udalaitz, Anboto, Untzillaitz eta Mugarra gainak zapaldu, Durangon bukatuz. Bertan trena hartu eta formal-formal etxera. Norbaitek honekin gutxi ez balu Oiz aldera jo dezake.
KKTo kide batentzat ibilbide hau osatzea marinelek "Cabo de Hornos" zeharkatzea bezela izango litzateke.

Behekaldean jartzen dizuet perfila, behin egindakoaren ezaugarriak eta ibilbidea. Animo guztioi eta ea larunbatean ikusten garen.
IRTEERA: Goizeko 3:00etan.
TOKIA: Kiroldegian.
Argitu norbaitek irteera guztia ezingo balu bukatu ibilbideak lehenago jeisteko aukera ugari eskeintzen dituela.
Bukatzeko, datorrenak adierazi dezala komentarioetan, inor ahaztuta ez uzteko. Hala ere, ea puntuan ateratzen garen.

PERFILA
Distancia recorrida: 57,67 kilómetros
Altitud min: 84 metros, max: 1.329 metros
Desnivel acum. subiendo: 4.122 metros, bajando: 4.339 metros
Grado de dificultad: Difícil
Tiempo: 11 horas un minuto
Fecha: abril 19, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular): No
domingo, 15 de mayo de 2016
XII. IZARRAITZko MENDI LASTERKETA
Donostiko zapore gazi-goxoa kentzeko (batez ere antolakuntzagatik) Azpeitia aldera hurbildu ginen larunbat (maiatzak 7) arratsaldean 5 KKTero: GURU, JR, Salinas, DOC eta ni neu. Iaz Azkoititik izan zen irteera, eta asko gustatu zitzaidanez eta aurten Azpeititik irtetzen zenez eta ibilbidea aldatzen dutenez, ba aurrera! Gainera aurtengo nire helburu nagusietan terreno teknikoa izango dudanez, zer hobeto lasterketa honetan parte hartzea baino... 21 km , 1.660m+ eta ibilbide teknikoa.
Azpeitira hurbildu ginenetatik DOCek baino ez zeukan eginda lasterketa duela 2 urte, eta ibilbide exigentea dela esaten digu. Perfila ikusita lehen 5 km-tan ia 1000 metro igotzen da, eta ondoren beste bi igoera ikusten dira, azken 8-9 km-ak lauak edo aldapa behera izanik.
Beti bezala, dorsala hartu, oparia (mangitoak, sagardo botila eta oialsko izterrak) eta kafetxoa. Egia esanda, kafea hartzen lasai-lasai egoteko giro hobea egiten zuen mendian gora korrika egiteko baino. Aukeran, beroegi. Trail munduko azken kotilleoetaz enteratu, bakoitzak bere pena eta minen berri eman besteei: que si el tobillo, que si las plantas (las flores no, las de los pies), que si bastones, que si ayer el poteo se alargo... betikoa, badaezpadako aitxakiak. Izarraitz pilotalekuan prestatu, motxila utzi eta beroketatxoa egitera. Gurua urduri dago, debutatzen duen gazte bat bezala. Gainera Erlorarte Soniari laguntzeko eskatzen diot eta oraindik eta urduriago ipintzen da...
Arratsaldeko 4etan Azpeitiko plazatik irtetzen gara 110 korrikalari inguru. Lehen kilometro erdia herritik da eta denak irtetzen dira ziztu bizian, aurretik dugun aldapari erreparatu gabe. Zer daukagun jakinda lasai hartzen dut. Aurretik dugun igoera Ehunmiletan bi aldiz gauez jeitsita daukat eta ez daukat oroimen oso ona.... Kaleak bukatu eta eskilarak gora hasten gara. Jendeak nahi ta nahi ez erritmoa moteltzen du eta gehienok (behintzat atzean goazenok) oinez hasten gara. JR eta Doc aurretik doaz; Salinas neri kontrolatzen doa, eta Gurua Sonia "pura sangrea" dominatu nahian dabil ea ez dion alde egiten. Bakoitza bere lanean.... Eskilarak bukatu eta baserri pista baten sartzen gara. Makilak luzatu eta nere oinezko erritmoan aurrera noa, poliki jendea aurreratuz. Salinasek korrika jarraitzen du eta alde egiten du. Iadanik tropela luze-luze eginda doa. 2 km inguruan pista bukatzen da eta basoan sartzen gara, harrizko galtzada zoragarritik. Behean bailara guztia ikusten da. Nahiz eta altura irabazi bero asko dago eta izerdia erruz botatzen dut (dugu). Hala ere momentuz gustora noa, pultsometroari kasu eginez eta indarrak gordez, Salinas gero eta urrutiago doa, eta Doc eta JR bistatik galdu ditut. Harrizko galtzada bukatu eta ibilbidea lautu egiten da, korrika egiteko moduko pinu arteko pista baten sartuz. Pinadia bukatu eta azken pala beldurgarria ikusten da ezkerretara. Reduktora sartu eta txiri-txiri indarrak gordez aurerra!!
La última pala de la primera subida a Xoxote!! Parece que algunos tenían piernas para correr...
Jendearen animo artean konturatu gabe tontorrean nago!! Momentuz ondo noa. Jeitsieratxo bat Xoxoteko aterperarte, ura edan eta Xoxoteko aterpe atzeko tontortxoa igo eta putxuari buelta emanez Azkoiti aldera hartzen dugu.
Hasieran bidezidor erraz bat hartzen dugu. Aurrerako pista baten sartzen gara eta igoeratxo bat egiten dugu berriro ere beheraka dighoan bidezidor bat hartzeko.
Ibilbide traketsa daukagu aurretik, harriz betea eta korrika abiadura mantentzea zaila da nahiz eta aldapa behera izan. zati hau ezaguna egiten zait iaztik. Beheruntz eta beheruntz egiten dugu... laister konturatzen naiz iaz Kakutera igotzeko sartu ziguten pala zain dugula!! Mekaguen!! Indarrak ondo neurtu beharko ditut bukaeran itzuroso ibili nahi badut. Aldapa bukatu eta aurrean daukaguna ikusita harri baten gainean eseri eta paisaiaz gozatzeko aproposagoa da han gora igotzeko baino. Arnasa hartu, berriro ere re-reduktora sartu eta txiri-txiri goruntz. Gutxi batzuk aurreratzen ditut eta Salinas eta JR gero eta gertuago ikusten ditut. Konturatu gabe gorputza "positibatu" egiten zait eta hain gaizki ere ez noala pentsatzen dut. Hala ere, nere burua lasaitzen saiatzen naiz, oraindik 7 km inguru goazelako...
Kakuta gainera iritsi eta Madarixa aldera jeisten gara, hasieran oso teknikoa den bidexka batetik eta gero pista moduko batetik. Bidegurutze baten eskuinera hartu eta berriro gora!! Zelako hankako mina... Eta berriro jeitsiera txabola batzuetara, bertatik Erloko tontorrera arteko igoera geratzen zaigularik...
Igoera honen hasieran Salinas eta JR elkartu egiten dira eta gero eta gertuago ditut. Nahiz eta ez izan eguneko igoerarik gogorrena iadanik indarrak juxtu xamar ditut!! Hain gertu ikusten ditut... "ia totntorrera iritsi aurretik harrapatzen ditudan" pentsatzen dut eta pultsomentroari gehiegi begiratu gabe pixka bat estutu egiten dut. Ia gora iristen bikiak abixua!! Mekauen... berriro ere neurtu behar. Azkenean tontorrera iristen nahiz JR eta Salinasengandik 100 bat metrora. Jeitsiera hasieran harri artetik denez poliki hartzen dut giharrak gehiegi ez tensatzeko, bestela akabo!! Antenara doan pistara irtetzen gara eta handik Xoxote aldera jeisten hasten gara metro gutxira berriro eskuinera hartzeko eta zelaitik zehar Zestua aldera doan bidezka bat hartzeko. JR eta Salinas nahiko gertu ditut. Halako batean JR nire zain bezala geratzen dela ikusten dut. Harrapazten dudanean txorkatilak jeisterakoan min ematen diola eta erritmoa lasaituko duela esaten dit. OK, ea Salinas zer moduz doan galdetzen diot eta ondo dihoala estaen dit, indartsu!! Hala ba, ea harrapazten dudan!! Tramo oso teknikoa da, oso kontzentratua joan beharrekoa, behereuntz da ia dena, baina tarteka lautada eta igoeratxoak daude... Halako batean, pinadi baten zehar jeisten hasten gara!! Zelako jeitsiera, zuzen zuzena eta aldapatsua!! Eskerrak lehor dagoen!! Aldapa erdialdean edo Salinas harrapatzen dut. Amaierarik ez duen aldapa pista batean amaitzen da... eskerrak!! Poliki beheruntz goaz eta tarteka lautadatxo eta igoeratxoak daude. Jeitsieretan ondo nihoa, baina lauan Salinasi jarraitzeko komeriak... nire iskioak eta bikiak protestaka ditut... gainera Salinas aurreko korrikalariarekin pikatuta dago..." a ese hay que pasarle!!" esaten dit... nik ezer entzun izan ez banu bezala egiten dut... badaezpada!! Kilometro batzuk erdi behera, erdi gora egiten ditugu eta halako baten 16. km-ko kartela ikusten dugu. Azken abituallamientoa gertu dago eta dena behera dela esaten digute, igoeratxo bat besterik ez. Puff!! Pentsatzen dut, igoeratxo bat esan badigute oriandik lana dago egiteko. Iadanik iskioek pare bat abisu eman dizkidate. Salinas lauan eta goruntz ondo doa, baina aldapa behera hankapeak min ematen dio eta goruntz "gure arerioak" atzean uzten saiatzen da. Kostata (pare bat aldiz iskioak luzatzen geratu behar izan naiz) igoeraren amaierara iristen naiz, Salinasek metro batzuk aurrerago jarraitzen du "en su pelea". Jeitsiera hasten dugu eta 3 km inguru falta direla eta "gure arerioa" atzean utzi dugunean JR elkarzten zaigu, "renacido de sus cenizas" bezala. Zelako poza!! Hirurok batera, bakoitza bere "martirio" partikularrarekin Azpeitira iristeko gogoz goaz elkarri animoak emanez. Azkenenean Azpeitiko kaleetara iristen gara eta hiruro elkarrekin jendearen animo artean helmuga zeharkazten dugu... Pozik azkenean hirurok elkarrekin amaituta!!! Helmuga zeharkatu eta han ikusten ditugu eserita zerbezak edaten Doc eta Gurua beste Eibartar batzuekin. Hauek ere pozik, batez ere Gurua, gaurkoan ere gure aurretik iritsi delako helmugara, "dando una lección de veterania" esaten dena. Azkenean 2 ordu eta 40 minutu. Oso pozik egindako denborarekin eta izandako sentsazioekin, nahiz eta oraindik asko izan hobetzeko. Baina bueno, oraindik gazteak gara eta Guruaren adina dugunerako hobetuko gara!!
Guruak ere Sonia bikain eraman zuen Kakuterarte, 3. neska 2 ordu eta 58 minutuko denborarekin!!
Lasterketa bikaina, pena merezi duen horietakoa!!! Ibilbide ikusgarria bezain exigentea eta hemugako abituallamientoa bikaina, garagardo, pintxo etab.ekin.
Hurrengo zita "Picon de Castro" ultra!! Han ere gozatzeko aukera izango dugu!!
Han IE!!

Antes de la salida, los 5 bien uniformados arropando al líder Salinas con el "mallot" de capitán

miércoles, 11 de mayo de 2016
LARUNBATERAKO ULTRA-HITZORDUA
Kaixo guztioi!! Aspaldiko partez Larunbat goizalderako "kedadatxo" bat proposatzera nator. Laister denboraldiko lehen ultretan murgilduko garenez tiradak luzatzen hasi beharko gara. Beraz, etxera iristeko orduan malgutasun gutxi dugunez lehenago irtetzea tokatzen zaigu (familia eta kirola partekatu behar dugunoi behintzat!!).
- Ordua eta tokia: larunbata, goizaldeko 4:00 Anbulategi aurrean. Goizeko 9:00etan etxean. Norbaitek luzatu nahi badu edo lehenago jeitsi nahi badu aukerak daude.
- Ibilbidea: Arrajola, Urko, Ermua, Eitzaga, Presa, Egoarbitzako txabola, Karabieta, Azkonabieta, Galdaramiño....
- Erritmoa: igo oinez eta jeitsi eta lauan trostan (baina de buen rollo!!)
Beti bezala, irteera irekia da eta edozein dago gonbidatua!! Mesedez, norbait animatzen bada idatzi komentario bat!!
Han IE!!!
jueves, 5 de mayo de 2016
Larunbaterako irteera
Suma y sigue. Badator larunbata eta nola ohean egotea ez zaigun gustatzen irteratxoa egin beharko da. Iadanik ehumiletako azken bi hilabetetan sartuak gaude eta ospatzeko irteera tentagarria.
6.30etan Eibarko Kiroldegian hasita Udalaitzera bi igoera egitera, guztira 50-55 kilometro egin arte (8 ordu inguru). Estiloa alai baina larregi behartu gabe, noski bastoiekin.
Edonor gonbidatuta dago, goiz ederra pasatzeko aukera!

martes, 3 de mayo de 2016
I DONOSTI MENDI TRAIL
Nahiz eta iadanik egun dexente pasatu, hemen Donosti Mendi Traileko kronikatxoa!!
Urte lehen lasterketa egitera hurbildu ginen igandean Donostira. 33km eta 1.400 m +. Entrenamendu on bat egiteko aukera paregabea Orioko Sonia eta Josebari lagunduz, eta bide batez Donosti ingurua ezagutu. JR, Borja, Jesus eta laurok azken entrenoan eta sentzasioak partekatuz hurbildu ginen Donostira, KKTeko Atletikzale infiltratuarekin bertan elkartzeko asmoz (Todavia no entiendo que hace uno del Atletik pasando el finde en el pueblo del enemigo...). JR Mendaroko espinita kentzeko asmoz jun zen, Jesus eta Borja Mendaroko sentzazio txarrak ez errepikatzeko asmoz, eta Rafa eta biok (bizkaitar onak bezala) a conocer los barrios lejanos de Bilbo. Dorsalak hartu, kafetxo bat Anoetako hotelean, JRren "masterclasa" sobre alimentación, entrenamientos y ....... material. Lasterketarako prestatzeko asmoarekin belodromora hurbildu, eta zaska, belodromoa itxita. Kalegorrian aldatu, prestatu eta belodromo kanpokaldeoko lokaltxo baten motxila utzi behar. Sonia eta Josebakin elkartu ginen eta eguneko plana zein zen komentatu nien, nere atzetik joatea (batez ere niri gehiegi ez eztutzeko eta puntutik ez ateratzeko). Irteera Illunbe parean zenez, eskilarak igo, pare bat lasterkalditxo eta irtetzeko prest. JR eta Jesus aurrera doaz.
Rafa, Borja, Sonia, Joseba eta ni atzean ipintzen gara lasai-lasai hasteko eta poliki-poliki berotzeko asmoz. Irteera eman eta ospitaletaruntz abiatzen gara ia-ia azkenak. Dena dela, lasterketa luzea da eta garrantzitsuena 25. kilometroan erritmoa mantentzeko gai izatea dela esaten diet. Ospitaleetatik Martutenera jeisten gara eta eguneko lehen mendia igotzen dugu, San Markos. Aldapa gogortu egiten da eta Rafak aurrera egiten du bere erritmoan. Borjak ere bere erritmora joan nahi du eta piska bat atzean geratzen da. Sonia, Joseba eta hirurok poliki-poliki jendea aurreratuz goaz. Eta ia-ia gora iristen gaudela, zaska, gu igo behar garen tokitik jendea korrika jeisten!! Zelako sorpresa!! Jeisten den bati galdetzen diot ea tontorrera igo eta toki beridnetik jeitsi behar garen, eta nire sorpresarako beste lasterketa batekoak direla esaten dit!! Ezin dut sinestu!! Guk jarraitu beharreko zintak txuriak ziren, baina tarte horretan gure txuriak eta beraien urdinak nahastuta daude. 100 metro gorako bide gurutze bat, eskuinera zinta txuriak eta ezkerrera urdinak. Urdinetatik beste lasterketako jendea zetorren eta zalantza zuten, ea nora joan!! Beraiek ere zalantzak zituzten gu goruntz ikustean... A zer nolako egoera bitxia!! Eskuinerantz hartu eta tontorrera iristen gara. 1. abituallamientoa!! Eta zaska!! Mutiko bat ur botella pila batekin. Ba besterik ez badago, ura hartu eta aurrera!! Orain jeitsiera tokatzen da eta bizi-bizi beheruntz!! Bidegurutzea eta zinta txuririk gabe!! Bakarrik zinta urdinak ikusten dira (beste lasterketakoak) eta ezkerreruntz dihoaz. Eskerrak petodun gazte bat dagoela eta noruntz joan behar garen adierazten digun. Beste lasterketako jendea ere ikusten dugu gu joan behar garen bidetik igotzen. Baina gure lasterketako jendea ere ikusten dugu etortzen beste lasterketakoak joan behar diren tokitik, eta batzuk gainera hizkuntza arraro batean "errezatzen" eta petodun gazteari "gauza politak" esaten. Berehala konturatzen gara gure aurretik zihoazen korrikalari asko konfunditu egin direla eta eskuinera hartu beharrean ezkerrera hartu dutela beste lasterketako markak jarraituz. Oker ez banago, JR eta Jesusek. Eta okerrago ez banago, uste dut Jesus konturatu orduko ia-ia Lezorarte edo joan zela!!! Baina bueno, okerrak oker aurrera jarraitu beharra zegoen, gu gurera. Poliki-poliki, ttipi-ttapa 10. kilometrora iritsi ginen, 2. abitullamientoa. Oraingoan behintzat uraz gain platano eta huesito batzuk zeuden, "ke marabilla!! Como se han estirado los de la capi!!" pentsatu nuen. Zerbait jan eta aurrera, eguneko bigarren igoeraren bila: Aldura mendia.

"Hoy me voy a salir!!" del recorrido y voy a hacer podium en la carrera de San Markos y me llevo el maraton con la minga...
Borja y Salinas muy concentrados en seguir las cintas para no perderse.
Borja: "Hoy me voy a dosificar bien, que en Mendaro las pase putas"
Remerua: "Eso, ya marco yo el ritmo y así no me sacáis de ritmo"
Rafa, Borja, Sonia, Joseba eta ni atzean ipintzen gara lasai-lasai hasteko eta poliki-poliki berotzeko asmoz. Irteera eman eta ospitaletaruntz abiatzen gara ia-ia azkenak. Dena dela, lasterketa luzea da eta garrantzitsuena 25. kilometroan erritmoa mantentzeko gai izatea dela esaten diet. Ospitaleetatik Martutenera jeisten gara eta eguneko lehen mendia igotzen dugu, San Markos. Aldapa gogortu egiten da eta Rafak aurrera egiten du bere erritmoan. Borjak ere bere erritmora joan nahi du eta piska bat atzean geratzen da. Sonia, Joseba eta hirurok poliki-poliki jendea aurreratuz goaz. Eta ia-ia gora iristen gaudela, zaska, gu igo behar garen tokitik jendea korrika jeisten!! Zelako sorpresa!! Jeisten den bati galdetzen diot ea tontorrera igo eta toki beridnetik jeitsi behar garen, eta nire sorpresarako beste lasterketa batekoak direla esaten dit!! Ezin dut sinestu!! Guk jarraitu beharreko zintak txuriak ziren, baina tarte horretan gure txuriak eta beraien urdinak nahastuta daude. 100 metro gorako bide gurutze bat, eskuinera zinta txuriak eta ezkerrera urdinak. Urdinetatik beste lasterketako jendea zetorren eta zalantza zuten, ea nora joan!! Beraiek ere zalantzak zituzten gu goruntz ikustean... A zer nolako egoera bitxia!! Eskuinerantz hartu eta tontorrera iristen gara. 1. abituallamientoa!! Eta zaska!! Mutiko bat ur botella pila batekin. Ba besterik ez badago, ura hartu eta aurrera!! Orain jeitsiera tokatzen da eta bizi-bizi beheruntz!! Bidegurutzea eta zinta txuririk gabe!! Bakarrik zinta urdinak ikusten dira (beste lasterketakoak) eta ezkerreruntz dihoaz. Eskerrak petodun gazte bat dagoela eta noruntz joan behar garen adierazten digun. Beste lasterketako jendea ere ikusten dugu gu joan behar garen bidetik igotzen. Baina gure lasterketako jendea ere ikusten dugu etortzen beste lasterketakoak joan behar diren tokitik, eta batzuk gainera hizkuntza arraro batean "errezatzen" eta petodun gazteari "gauza politak" esaten. Berehala konturatzen gara gure aurretik zihoazen korrikalari asko konfunditu egin direla eta eskuinera hartu beharrean ezkerrera hartu dutela beste lasterketako markak jarraituz. Oker ez banago, JR eta Jesusek. Eta okerrago ez banago, uste dut Jesus konturatu orduko ia-ia Lezorarte edo joan zela!!! Baina bueno, okerrak oker aurrera jarraitu beharra zegoen, gu gurera. Poliki-poliki, ttipi-ttapa 10. kilometrora iritsi ginen, 2. abitullamientoa. Oraingoan behintzat uraz gain platano eta huesito batzuk zeuden, "ke marabilla!! Como se han estirado los de la capi!!" pentsatu nuen. Zerbait jan eta aurrera, eguneko bigarren igoeraren bila: Aldura mendia.
"Ostia, no me acordaba de lo que era competir"
"Han IE!!" En el km 10 todavía teníamos ganas de hacer el "gamba"
Sonia sobrada y Joseba mucho mas!! Vaya par de makinas!!
"Hoy si que voy bien, dosificando y disfrutando"
Tramo hau egia esanda asko gustatu zitzaidan, ibai batzuk zeharkatu genituen, ibai ondotik eta poliki-poliki igoera luze baten ondoren Aldurako azken pala gogorra igotzen da, Aiako Arriak parke naturalean sartuz (arrazoia zenuen Sonia, nahiz eta Joseba eta biok ez sinestu eta barre egin!!!). Gaina pasatu eta jeitsiera luze bat eginda berriro igotzeko egin dugun bidea hartzen da aurkako norabidean. Jeitsieran pare bat bidegurutzetan zalantzak ditugu, eta hori ez gindoazela oso azkar (gure erritmoa nahiko diesela da). Une batean bid elogikoa jarraituz pista jarraitzen dugu (ez dugu bidegurutzea ikusten) eta markak galtzen ditugu. Eskerrak pistak norabidea aldatzen duen eta berriro zintak aurkitzen ditugun, bestela ez dakit non azladuko ginen!!! 18. kilometrotik 22. kilometrora ibilbide berdina egiten dugu aurkako norabidean, 3. abituallamientoa 2.ren berdina delarik!! Zaska!! Berriro platanoa, huesitoa eta ura!! Hamaiketako ederra eta bariatua!! Eskerrak oraindik indarrez ondo gaudela... bestela... 25. kilometro inguruan eguneko azken mendia igotzen hasten gara, Santiagomendi!! Hau eginda dago, esaten diet. Nire kalkuloak eginda 4 ordu ingurutan bukatzen dugula esaten diet Sonia eta Josebari. Une batzutan justu doaz (baita nire iskioak ere), baina gutxi falta denez eta dena aldapa behera dela esaten digutenez animoso goaz. Santiagomendi gaina pasatuta Hernani aldera jeisten gara zementuzko pista batetik. Bertan poligono batzuk zeharkatu eta beste abitullamiento bat. Hemen behintzat gel batzuk badaude, uraz gain (ke lujo!!!). Gure sorpresarako lasterketa 3-4 kilometro luzatu dela esaten digute, ibilbide aldaketa batengatik!! Joder!! Guretzat 30. kilometroa zena eta helmugarako 3 besterik falta ez direnean oraindik 6-7 falta direla esateak ez digu grazia egiten (egia esanda ez zitzaidan asko inporta, baina Soniaren aurpegia ikusita...hobeto isildu eta animoak eman). Gainera Santiagomendi pasatuta dena aldapa behera izan behar zuenak Dragonkanak baino igoera eta jeitsiera gehiago izan ditu... Hala ba, aurrera!! Hasteko, igoera gogor bat Donostiko bariante aldera. Eskerrak ospitaleak bertan ikusten diren, eta poztasun piskat hartzen dugu. Baina ondoren ezkerretara jarraitzen dugu igoera eta jeitsiera batzuk eginez ibilibide "pestoso" batetik autobia ondotik ia-ia Aritzetararte. Handik berriro igo Eitb aldera eta iadanik gertu gaudela pentsatzen dugunean jeitsiera luze bat egiten dugu eta berriro autopista ondotik "tobogan" amaigabeak: 1, 2, 3, 4... ez dakit zenbat, baina naskatuta bukatu genuen!! Azkenean Illunbera iristen gara, eskailerak jeitsi eta Anoetako Miniestadioa eta futbol zelaia ezkerretara utzi eta helmuga gertu ikusten dugu.... Amaitzeko gogoz, azkenenan 4 ordu eta 40 minutuko kalitatezko entrenamendua!! Sonia eta Josebak helburua beteta eta gainea podiuma!! Antolakuntzak asko hobetu beharko du egun mendi lasterketetan dagoen lehia ikusita. Ibilbidea ere ez zitzaidan gehiegi gustatu, batez ere azken 6-7 kilometroak. Hala ere, goiz zoragarria pasatu nuen konpañia ezin hobean!!
Carrerón del "txerif"!! Este año se sale!!
Cara de pocos amigos, señal de que algo no ha ido bien!
Salinas en meta!! Primero en categoría de "palilleros"!
El ekipo en meta!! Sufriendo en los últimos kilometros pero felices!!
Se nota que Remerua y Sonia hemos compartido muchos kilometros!! Coordinados hasta para parar el crono...
Podium!! Como no!! Esta vez 3º!!!
domingo, 1 de mayo de 2016
Eibar inguruan maratoi luzera entrenatzeko bi aukera
Gero eta gertuago daude lasterketak eta beraien luzera ere luzetzen joango da. Hona hemen, Eibar inguruan maratoi irteera egiteko bi aukera.
http://www.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13146193 (Eibarko itzulia aldaketa batzukin)
http://www.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13081741 (Bizkaiako lurrak ikutuaz)
Jarrai dezagun ibilbide berriak probatzen.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)