domingo, 30 de abril de 2017

UDABERRITRAIL

Aurreko sarreran jarri bezala gaur goizean, giro ederrarekin, eguna datorrenerako ahalik eta txukunen prestatua izateko irteera Jesus, David, David, Igor eta Ni UDABERRITRAILeko ibilbidea egiten egon gara . Ibilbidea errez kontrolatzekoa iruditu zaigu baino NEGUTRAILen gertatu ziren arazoak berriro ez gertatzeko zer pentsatu dugun adieraziko dizuegu:

IRTEERAREN EZAUGARRIAK:
  •  Mendian jende desberdinarekin korrika ibiltzeko eta disfrutatzeko eguna.
  • Ez konpetitiboa, horregatik motelen dabiltzanak babestu behar dira batez ere.
  • Trail munduan dabilenen edo ibili nahi duenen edo traila ezagutzea nahi duenen topagune izateko bokazioa.
  • Jende desberdina ezagutzeko aukera eta esperientziak elkartrukatzeko eguna.
Guzti hau dela eta, guztion erritmoak errespetatuz, elkarrekin joatea  iruditzen zaigu egokiena. Hau da, ibilbidean zehar elkatzeko puntoak jarri eta aurrekoak bertara heldutakoan azkenak doazenengana bueltatzea edo gutxienez azkenei puntu horretan itxarotea.
Gaur ibilbidea egin ondoren hauek arreikusten dugu elkargune bezala:
  • Asola Berri pasa eta zemento bidea bukatzen den baserria.
  • Apalategitik hasten zementozko pista bukatzen den baserria.
  • San Pedro.
  • Hiruiturri.
  • Kalamua.
  • Usartza.
  • Santa Kruz.
  • Asua Erreka kalea.
Bestalde, bidegurutzetan lehen taldean doazenak zinta jarriko dute eta azkenako taldekoak  jaso.

Hau aurrera eramateko hainbat pertsonen beharra dago.
  • Taldetxo bat aurrean errtmoa markatuz eta zintak jarriz (3-4 persona, Jesus eta David prest).
  • Beste taldetxo bat kamerekin irudiak hartzeko ardurarekin (jendefalta balego talde hau kendu daiteke).
  • Atzeko taldea, bidea ixteteko eta zintak jasotzeko (2-3 pertsona, Iosuk ahal badu eta Ni).
Komeniko litzateke jakitea nor etortzera doan egun horretan eta zein tokitan kokatzea nahiko lukeen.

Ikusten duzuen bezala goizak mendian ibiltzeko, UDABERRITRAILari buelta batzuk emateko, forma fintzeko eta etorri ez zaretenokin sartzeko aukera eman digu.

Norbaitek egindakoa hobetzeko idearen bat badu bota dezala.

viernes, 28 de abril de 2017

IGANDEAN IRTEERA

 Igande honetan, apirilak 30ean, Udaberritrail prestatzen joateko irteera egiteko asmoa dugu.
 Ibilbidea in situ ezagutzea eta irteeraren plandeamentuaz (ez konpetitiboa, Eibarren trailak egin edo mundu hau ezagutu nahi duteneen topagunea izatea, goiz atsegina pasatzea) hitz egitea eta adostea helburuarekin.  Nola plantatuko dugun eguna, ze geldialdi, nola markatu, zer planteatu hasieran, ze ardura banatu behar diren.... eta argitu beharrekoak argitzea ere ondo egongo litzateke.

EGUNA: Igandea.
ORDUA: 6.00
TOKIA: Klub Deportiboa.
IBILBIDEA: Udaberritrail.

Guztiok gonbidatuta zaudete eta geroz eta gehiago elkartu zehatzago antolatuko dugu eguna.

jueves, 27 de abril de 2017

Larunbaterako irteera (2017-04-29)

Urteko Trail helburuak gerturatzen ari dira eta pixkanaka kilometroak pilatzen hasteko hurrengo irteera proposatzen det:

Eguna: Larunbat 2017-04-29
Tokia: Eibarko Udaletxea
Ordua: 05.00 a.m.
Ibilbidea: Éibar-Urko- Akondia- Kalamua-Elgoibar- Karakate-Topin-... (egurldia, denbora eta gogoen arabera)-Eibar.
Erritmoa: Igoerak oinez eta lauak eta beheruntz trostin.
Denbora: 5 ordu bueltan espero

Irteera hontara denok zaudete ongi etorriak. Eskatzen den bakarra blogean esatea bazatoztela. Animatu!!