viernes, 1 de enero de 2021

2020ko ERREPASO PERTSONALA

Berezia izan da 2020a, eta lasterketen aldetik mugatua izan bada ere, askotarako eman duelakoan nago. Begira bestela zenbat une eder bizitzeko aukera izan dudan/dugun... Mila esker 2020an bidelagun izan zaituztedan guztioi!! 

sábado, 19 de diciembre de 2020

ABENDUAK 24an GABONTRAIL IRTEERA MUGATUA

Covid19a dela eta aurtengo Gabontraila ezingo da aurreko urteetan bezala taldean ospatu. Hala ere, trail irteera hau antolatzen dugun Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeko Kalamua Korrikalari Taldetik abenduaren 24an Kalamuara edo inguruko tontorretara igotzera animatu nahi zaituztegu. Osasun agintariek ezarritako neurriak eta bakoitzaren erantzunkizuna kontuan hartuta, bakoitzak bere ardurapean egin beharko du. Hala ere, espero dugu hurrengo urtean berriro ere taldean igotzeko ohitura berreskuratu ahal izatea eta urtea Kalamuako Parlamentuko brindisarekin agurtzea. Zaindu zaitezte, zaindu ingurukoak eta ingurua!!
Zorionak eta urte berri on!!
Kalamua Korrikalari Taldea 


Aurreko ekitaldietako ibilbideak:

2017: https://drive.google.com/file/d/1McGRKUiPVWLLtLFmru7Ym5GVKq1IpmZI/view?usp=sharing

2018: https://drive.google.com/file/d/1h_0z2TJMuPEXbNkxRdaNtpqYIlg25L_l/view?usp=sharing

2019: https://drive.google.com/file/d/14JXLjD11pOwNdts-aKZ3qBk_lLGLj_gg/view?usp=sharing


Aurreko ekitaldietako bideoak:

2014: https://www.youtube.com/watch?v=WHeLM5inTvg

2015: https://www.youtube.com/watch?v=nQcSKqr3RS4

2016: https://www.youtube.com/watch?v=kwwNMaLuK_I&t=41s

2017: https://www.youtube.com/watch?v=AcAtBnkFAyk

2019: https://www.youtube.com/watch?v=DB4SNpX8gwA&feature=emb_title


domingo, 31 de mayo de 2020

EIBAR-DEBA-EIBAR. UTDB

Hau da Debabarrena Ultra Traileko ibilbidea.
Proposamena, goizeko 5etan Deporretik irtetzea eta gehienez arratsaldeko 9etan bukatzea. Eguna, ekainak uztailak 4 izan daiteke, baina, bai eguna eta ordutegia proposamenak dira.



Powered by Wikiloc


Powered by Wikiloc

domingo, 8 de marzo de 2020

NEGUTRAIL20: IMANOL ALESONEKIN TRAIL IRTEERA + HAMAIKETAKO/SOLASALDIA

Aurten ere Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak antolatutako Mendi Jardunaldien barruan NEGUTRAIL20 antolatu dugu. Oraingoan Imanol Aleson gurekin izango da Trail irteeran eta ondoren Klub Deportiboan egingo dugun hamiaketako-solasaldian. Beraz, aukera paregabea goiz pasa ederra egiteko!! Animatu eta etorri!!!






domingo, 26 de enero de 2020

2019 URTEAREN ERREPASOA ARGAZKITAN

Joan zitzaigun 2019a, eta zer hobe baino une berezienetako argazkiekin egindako bideo oroigarria baino. 2019ak momentu eder ugari utzi zizkidan/zizkigun. Parte hartutako lehikatez gain (Orioko Mendi Lasterketa, Pagoetako Mendi Lasterketa Mixtoa, EH Mendi Erronka, Travesera eta Ultra Trail Naut Aran), Deporreko Mendi Taldearekin batera antolatutako trail irteerak, taldeari emandako oroigarriak (Simon Aldazabal Igoera eta Etakitto Saria) eta nola ez, bakarka egindako entrenamenduak; baina batez ere taldean egindako entreko-pikeak dira top-uneak!!! 2020a martxan da, eta espero dut/dugu kilometro asko partekatzea eta mendiaz gozatzen jarraitzea!!



lunes, 30 de diciembre de 2019

GABONTRAIL19: ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Eskerrik asko Gabontrail19a posible egin zenuten guztioi!! Eguraldiak lagunduta goiz ederra pasatzeko aukera izan genuen, urteari mendian korrika eginez amaiera ezin hobea emanez. Badakizue hurrengo urtean ere abenduaren 24an zain izango gaituzuela. Nahi izanez gero, lehenago ere gurekin mendian korrika egiteko aukera izango duzue, Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak antolatutako Mendi Jardunaldietan Negutraila antolatuko baitugu. Animatu eta parte hartu!!









 






ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN

lunes, 9 de diciembre de 2019

GABONTRAIL19: ANIMA ZAITEZ DENBORALDI AMAIERA GUREKIN OSPATZERA!!

Data - Fecha: Abenduak 24 / 24 de diciembre
Irteera tokia - Salida: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea) (Deporren motxila uzteko aukera egongo da / Se podrá dejar la mochila en el Depor)
Helduera tokia - LLegada: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea)
Irteera ordua - Hora de salida: 8:00 a.m.
Zailtasun-maila - Dificultad: Erraza / Fácil
Distantzia - Distancia: 15,5 km
Denbora - Tiempo: 3 ordu / 3 horas
Goranzko metatua - Desnivel positivo acumulado: 757 m
Irteerara izen-ematea – Inscripción a la salida: kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com


martes, 15 de octubre de 2019

UDAZKENTRAIL19: GOZATU UDAZKENAZ MENDITIK!!!


      Data - Fecha: Urriak 27 / 27 de octubre
      Irteera tokia - Salida: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea) (Deporren motxila uzteko aukera egongo da / Se podrá dejar la mochila en el Depor)
      Helduera tokia - LLegada: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea)
      Irteera ordua - Hora de salida: 8:30
      Zailtasun-maila - Dificultad: Erraza / Fácil
      Distantzia - Distancia: 18,5 km
      Denbora - Tiempo: 3 ordu eta erdi / 3 horas y media
      Goranzko metatua - Desnivel positivo acumulado: 800 m
 ●      Irteerara izen-ematea – Inscripción a la salida: kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com

AURREKO EDIZIOETAKO BIDEOAK-VIDEOS DE EDICIONES ANTERIORES:
2017: https://www.youtube.com/watch?v=tSTndXGUsik
2018: https://www.youtube.com/watch?v=SXJNG8-UILU