lunes, 3 de octubre de 2011

SAN MIGUEL IGOERA



Igon Mamzisidor Debako antxitxikariak 20 minutu eta 45 segundotan egin du Plaza Handitik Murkaikupe frontoirainoko bost kilometroko ibilbidea. Minutu eta erdi baino gehiago atera dizkio helmugan bigarren sailkatuari, Igor Fernandez eibartarrari. Dena dela, Asier Cuevas eibartarrak iaz ezarri zuen errekorretik (18:45) urrun geratu da Manzisidor. Parte hartzaileek malda pikoez gain bero sargoria izan dute korrika egiteko arerio nagusia eta igarri da egin dituzten denboretan. Mendaron bizi den Jon Revert elgoibartarra sailkatu da hirugarren postuan, 23:03 denborarekin. Lehen auzotarra, berriz, Fernando Loiola izan da.
Emakumezkoei dagokionez, laugarren garaipena lortu du Nerea Amilibiak (24:28). Alabaina, Ezin izan du iaz ezarri zuen errekorra (24:09) ondu. Ainhoa eta Nerea Lendinez ahizpak sailkatu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan.
•Gizonezkoak:
1. Igon Manzisidor (20.45)
2. Igor Fernandez (22:16)
3. Jon Revert (23:03)
•Emakumezkoak:
1. Nerea Amilibia (24:28)
2. Ainhoa Lendinez (25:02)
3. Nerea Lendinez (28:08)

domingo, 2 de octubre de 2011

ASTEBURUKO EMAITZAK

Larunbatean bi alsterketetan izan ziren Eibarko korrikalariak, batetik Zumaiako XV. Zakila Bira-n, eta bestetik Anbotoko Kilometro Bertikalean. Bietan ere beroa izan zen nagusi.
Zakila Birari dagokionez, KKTeko ordezkariak bikain ibili ziren, nahiz eta bateren bat beroarekin "pasatuta" iritsi helmugara. Hemen duzue Eibartarren sailkapena:

7. postua 01:10:10 EDUARDO DE MIGUEL BARBERO Erritmoa: 3:30

68. postua 01:19:36 ABDELMALIK SAMADI Erritmoa: 3:59

99. postua 01:22:30 JOSE MARIA BERNEDO ISACELAYA Erritmoa: 4:07

193. postua 01:27:36 IGOR AZURMENDI ZABALA Erritmoa: 4:23

230. postua 01:29:20 JAVIER MURCIA IGLESIAS Erritmoa: 4:28

232. postua 01:29:24 AITOR ITURRICASTILLO URTEAGA Erritmoa: 4:28

251. postua 01:30:03 JOSELU BAZ MALVAR Erritmoa: 4:30

293. postua 01:32:12 IÑAKI LOPEZ DE GUEREÑU UCIN Erritmoa: 4:37

297. postua 01:32:19 IÑAKI ZUBIAURRE MENDIOLEA Erritmoa: 4:37

301. postua 01:32:24 ENRIKE ACUÑA GONZALEZ Erritmoa: 4:37

303. postua 01:32:28 RAUL FERNANDEZ VALENTE Erritmoa: 4:37

309. postua 01:32:40 FERMIN SEBASTIAN ALUSTIZA Erritmoa: 4:38

310. postua 01:32:45 ALEXANDER TELLERIA MORENO Erritmoa: 4:38

316. postua 01:32:52 JAVIER ETXANIZ SCHULTZ Erritmoa: 4:39

345. postua 01:34:23 IÑIGO TROCAOLA IBARLUCEA Erritmoa: 4:43

346. postua 01:34:25 GANIX RODRÍGUEZ Erritmoa: 4:43

354. postua 01:34:47 JOSE NIETO LEDO Erritmoa: 4:44

362. postua 01:35:27 MIKEL SOLOGAISTUA ZUAZO Erritmoa: 4:46

374. postua 01:36:05 BITTOR UGARTEBURU LENIZ Erritmoa: 4:48

404. postua 01:37:46 SANTIAGO SANTAMARIA BARRIGON Erritmoa: 4:53

425. postua 01:38:54 AITOR ZUBIKARAI MARTINEZ Erritmoa: 4:57

426. postua 01:38:54 ZIGOR IRIARTE AGIRRE Erritmoa: 4:57

556. postua 01:50:59 FRANCISCO MANUEL LÓPEZ SESMA Erritmoa: 5:33

557. postua 01:50:59 LUIS MANUEL DE BLAS BOAL Erritmoa: 5:33

570. postua 01:53:02 ERNESTO ETXABE ARANZIBIA Erritmoa: 5:39

571. postua 01:53:03 JON ETXABE ARANZIBIA Erritmoa: 5:39

580. postua 01:53:47 ZIGOR EGAÑA ETXANIZ Erritmoa: 5:41

Mikelena-ren beste erakustaldi bikaina. 7. postuan bukatu zuen, 20 km-ak 3:30eko erritmoan eginez, txirrindularitzan esaten den bezala "katerik gabe" ibili zen eta "sobrauta" iritsi zen. Bestetik, gure Gurua bere saltsan ibili zen bizikletan, atzera eta aurrera animatuz, ura emanez...

Anbotoko Kilometro Bertikalean Amañako Kolonbianua (Igor Fernandez) izan genuen ordezkaria eta 96. postuan bukatu zuen 52:12ko denborarekin. Balorazioak, sentzazioak... berak azaltzea espero dut.

Eta azkenik, igandean Ermuan Jose Merino Memoriala ospatu da, bertan Gurua, Kiribil, Aldai Gazteak...-ek parte hartu dutelarik. Oraindik erredakzioan ez ditugu emaitzak jaso, beraz, astean zehar blogeko komentarioen bidez albiste freskoetaz enteratzen joango gara!!

Ikusten duzuenez, asteburu "bero-beroa" eduki dugu!! Ea jendea animatzen den eta astean zehar saltsa pixkat ere badaukagun!!


martes, 27 de septiembre de 2011

ASTEBURU BOROBILA LUZ SAINT SAUVER-EN


Asteburuan KKT-eko Azpiri, Remerua, Zuzendaria eta Gurua Luz Saint Sauver-en egon gara konzentratuta udazken-neguko denboraldiaren prestaketari ekiteko. Hori bai, oraingoan zapatilak etxean utzi (bueno, batek ezik, oraindik "kalapiesekin" dabil eta) eta bizikletekin joan gara, "karreristen" bizikletekin.

Larunbatean 60 kilometro pasatxo egin genituen, Luz Sain Sauver-etik Gavarnira eta handik Col de Boucharo (2270m).

Igandean berriz, Tourmalet mitikoa igo genuen, La Mongie-ra jeitsi eta berriro Tourmaletera (2115m) igotzeko eta guztira 45km oso gogor eginez.

miércoles, 21 de septiembre de 2011

MEDINAKO MARATOIA

Asteburu bikaina igaro dugu Burgoseko Medina de Pomar herrian. Eibarko kuadrila ederra elkartu ginen "txopera" ondoko parkinean, lasterketaren irteera puntutik 200 metrora. Hantxe montatu genuen gure "kanpo basea", furgoneta eta autokarabanekin.Medinan irailaren erdialdean familia guztiak gozatzeko lasterketa antolatzen da eta eibartar batzuentzat urteroko hitzordua bihurtzen ari da. Larunbat arratsaldean haurrentzako lasterketak, korrika eta bizikletan, eta bukatzen dutenean opariak nagusiei bezala, kamiseta eta merienda.

Igandean berriz BTT, korrika eta martxa lasterketak daude. BTTen 60km edo maratoia egiteko aukera dago eta oinez edo korrika maratoia edo maratoi erdia. Gurekin joandako lagun batzuk BTTeko 60koa eta beste batzuk maratoia egin zuten. KKTekoei dagokigunez, igandean goizean goiz hasi zen mugimendua. Goizeko 7etan Cumbres eta Vademecum maratoi erdiko ibilbidea zapaltzera irten ziren, batez ere 11etan irten behar ziren beraien emazteek bidea ongi markatuta eta garbituta aurkituko zutela ziurtatzera. 9:10ean bueltan ziren, dena perfekto zegoela esanez!!
9:30etan Remerua, Azpiri eta Mikelenaren txanda izan zen, maratoi erdian parte hartu genuen. Eta azkenik, 11etan Cris eta Ali irten ziren, maratoi erdiko martxa egitera. Hurrengo urtean ea martoi erdia korrika egitera animatzen diren!! Eta beste neskak behintzat maratoi erdia oinez egitera!! Hitza eman zenuten!!


Remerua, Azpiri eta Mikelena irteera baino minutu batzuk lehenago.

Mikelena alabarekin helmugako zuzengunean ea atzekoa non dagoen kontrolatzen!! Azpiri "sobrauta" heldu zen!!
Remerua azkenengo kurban, ia-ia derrapatzen!!
Eta ume guztiak nere zain helmugararte laguntzeko prest!!
Zenbat "fan" !!

Eta azkenean sailkapenak eta denborak:
GIZONEZKO SENIORRAK:
3. Edu de Miguel "Mikelena" 1:31:35
9. Jose Mari Bernedo "Azpiri" 1:37:43
25. Igor Azurmendi "Remerua" 1:50:37

Bokatxanklakoek ere bere ordezkariak izan zituzten VETERANO I mailan:
6. Iosu lahidalga "Txino" 1:46:59
29. Enrike Acuña "Acu" 2:06:11

SAILKAPENA OSOA
Mikelena podiumean!! Zorionak txapeldun eta animo Donostiko maratoirako!!

SIMON ALDAZABAL XVI-KO ARGAZKIAK

SIMON ALDAZABAL XVI-KO ARGAZKIAK

SAILKAPENA