sábado, 18 de abril de 2015

Iganderako non stop

Aupa,iganderako beste plan alternatibo bat propozatzen dizuet. Goizeko 6:30 urkizun eta 2h30min rako non stop saioa. Ibilbidea: eibar-san pedro-kalamua-akondia-urko eta eskonbreratik amañana aldera. Izenak dioen besela non stop,alik eta korrika gehien egin eta km gehien atera gero eta pozgarriago. Mesedez norbait animatzen bada komentariotan jar dezala

viernes, 17 de abril de 2015

IGANDERAKO IRTEERA

Aurreko igandeko arrakasta ikusita, igande honetarako irteera proposatzera nator.
Irteera ordua eta tokia: goizeko 5:00etan Anbulategi aurrean.
Ibilbidea: eguraldiaeren arabera bi aukera. 1: Arrajola, Urko, Amaña, Egoarbitza, Ibur, Galdaramiño... 2: Areitio, Mariñazar, Erdella, Presa, Egoarbitza, Karabieta...
Erritmoa: oinez eta korrika makilekin.
Amaiera ordua: 9etarako etxean.
Animatu eta mesedez komentarioen bidez izena eman.

viernes, 10 de abril de 2015

IGANDERAKO KKTROSTIN IRTEERA

Igandean taldeko kide gehienak Mendaroko lasterketara joan arren, beste batzuk entrenatzen jarraitu beharko dugu lasterketetan parte hartzeko besteko maila fisikoa lortzeko asmoz. Beraz, igande honetarako 5-6 orduko entreno bat proposatzen dut.
Irteera ordua eta tokia: goizeko 5:00ak anbulategi aurrean (ez ahaztu frontala)
Ibilbidea: Arrajola, Urko, Trabakua, Zengotita gaina, Zengotita auzoa, Zaldibar, Mariñazar, Presa, Egoarbitza, Iburerreka, Eibar.
Erritmoa: igoerak oinez eta lauan eta beherantz trostan.
Animatu eta etorri. Norbaitek motzago egiteko asmoa badu ez dago arazorik ibilbide aldatzeko. Ez ahaztu komentario bidez izena emateaz.

KKT ZURIZA-BIKE 2014 ERREPORTAIA

Hilabete batzuk pasatu diren arren Zurizan pasatu genuen asteburu zoragarriko erreportaia ezin zen egin gabe geratu. Benetan ere ondo pasatu genuen, etxean bezala sentitu ginen Zurizako campingean, eta eguraldia lagun, ibilbide gogor eta zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Ea hurrengo urtean ere errepikatzeko aukera dugun!! ...eta oraindik karrerista bizikletarik ez duzuenok segunu nago bideoa ikusi ondoren enbidiaz geratuko zaretela!!! Gozatu!!!