jueves, 11 de febrero de 2016

IGANDEAN EGURRA-TRAIL

Altitoyrako bi aste faltan test txiki bat egiteko asmoa daukat. Besteontzat ere balioko du zuen egoera fisikoa ezagutzeko eta entrenamenduetarako unbralak kalkulatzeko. Jeje! Beraz, sufritzeko mentalizatuta etorri...
Irteera tokia eta ordua: goizeko 6:00ak Udaletxe azpian (3/3,5 ordu)
Ibilbidea: Untzaga, Urko, Amaña, Egoarbitza...
Erritmoa: goruntz bixi-bixi ta beheruntz trostan. Terreno laurik ez dagoenez korrika gutxi egingo dugu (;) broma da). Hori bai, makilak eramatea gomendatzen da!!
Beti bezala, edonor dago gonbidatua!

LARUNBATERAKO IRTEERA

Naiz eta eguraldi txarra iragarri larunbat honetan ere irteeratxo bat egin beharko da. Askok lasterketetan izena eman dugu eta eta entrenamenduei aurre egiten jarraitu beharko dugu naiz eta eguraldia lagun ez izan.

ORDUA: 7.30.  (Norbaitek beste ordu proposamenik balu jakin arazi)
TOKIA: Udaletxea.
IBILBIDEA: Eibar-Galdaramino-Tartufo-Asentzio-Intxorta-Elgeta-Azkonabitza-Topinburu-Eibar.
LUZEERA: 25-30 Km.
IRAUPENA: 4 ordu.
ESTILOA: Igotzen oinez, lauan trostin xuabe-xuabea eta jeitsieretan gorputzak eskatzen duena.

Beti bezala dei irekia da eta edonor gonbidatuta dago. Mesedez,  joateko asmoa duenak komentarioetan adierazi.

jueves, 4 de febrero de 2016

LARUNBATEAN IRTEERA

Asteburuetako planekin jarraituz, larunbat honetan ere batzuk irtetzeko asmoa dugu. Beraz, animatu eta etorri parte hartzera!!!
Irteera ordua eta tokia: Udaletxeko arkupea goizeko 5:55 (batzuen asmoa 3 ordu egitea da, baina bateren batek "bolumena" egin behar duela eta luzatzeko asmoa dauka).
Ibilbidea: jendearen arabera zehaztuko da, baina norbaitek 3 ordu baino gutxiago egin nahi badu edo luzatzeko asmoa badu egokitzek aukera egongo da.
Erritmoa: oinez eta korrika, batzuentzat "contento y silbando" izango da eta beste batzuk "gantxoarekin" joango dira, baina "de buen rollo" izango denez inor ez da bakarrik utziko eta elkarrekin joango gara.
Han IE!!!

miércoles, 3 de febrero de 2016

KKT EGUNA

Aurreko larunbatean, utarrilak 30ean, KKT eguna ospatu genuen. Goizean, talde desberdinetan eta bakoitzaren ordutegiaren arabera, lasai joan behar zen irteera bizia egin genuen, inork ez zuen nahi azkena izan. Kalamutik pasa eta bertan urte hau oparoa izan dadin topa egin genuen.
Irteera bukatutakoan lokatsak kendu eta pintxo-pintxo jantzita familia eta guzti  Natxon soziedadean elkartu ginen ospakizuna borobiltzeko.


lunes, 1 de febrero de 2016

ASTEBURUA ESKIATZEN

Iosun erreportaje bikaina borobiltzeko hemen duzue zenbat disfrutatu genuen asteburuan ikusteko aukera.