jueves, 31 de marzo de 2011

IGANDEKO IRTEERA

Larunbateko planean parte hartu ezin duzuenontzat iganderako beste aukera bat eskaintzen dizuet. Asmoa larunbatean baino lasaiago ibiltzea da, baina baita ere 3-4 ordu egitea. Gainera eguraldia ere lagun izango dugunez (seguruenik euria) entrenamendua mundialagoa izango da (euriarekin erreportaia fotografikoa egiteko gaizki... sentitzen dut jarraitzaileengatik). Nire asmoa (eta ibilbidean aldaketak egiteko proposamenak onartzen dira, baina aldez aurretik) 7:00etan anbulategitik irten (Villarribakoekin 7:05ean Torrekua pareko bus paradan geratu gaiteke) eta Santamariñazahar, Erdella, Intxorta, Elgeta, Karabieta, Azkonabitxa, Galdaramiño eta Etxera. Beraz, animatu eta etorri!!

miércoles, 30 de marzo de 2011

Larunbateko irtera

Kaixo, larunbatean eguraldi ona datorrela irakurri dut eta nire asmoak agertuko dizue Kanpazar kotxean joan eta Udalaitz igo jetzi Udalara eta Besaide aldera joan eta berriro beste bidetik Udalaitz igo eta Kanpazarera jetzi 3-4 orduko vuelta kotxea nik eramango dut nahi duena jarri dezala blogean irtera Eibartik 7'30
Onak Izan

lunes, 28 de marzo de 2011

ADARRAKO IGOERAKO BIDEOA

Hona hemen Aitorrek publikatutako postari Luis-ek idatzitako komentariko bideoa. Bideoa Sorgin Mendi Taldeak igotakoa da. Zoragarria!! Gainera KKTeko friki batek kamara agurtu eta dena egiten du!!

domingo, 27 de marzo de 2011

Logo berriak eta XV Adarramendiko Sailkapena

Logo 2

Logo 3


Logo 4


Logo 5

URNIETAKO ADARRAMENDI IGOERAREN SAILKAPENA
Askenean 194 lagun elkartu gara Urnietan eta euria ez da agertu goiz osoan. Argazkiak astean zehar agertuko dira, publikatzen dutenean Festak.com-ekoak.
Postua-Frikipartaidea-Denbora
17- Jose Mª Bernedo - 1:09:05
59 - Zigor Iriarte - 1:17:04
77- Igor Fernandez - 1:19:06
92- Aitor Zubikarai - 1:22:11


sábado, 26 de marzo de 2011

EIBARKO BIRA

Actividad: carrera por montaña
Distancia recorrida: 35,12 kilómetros (GPSan 33,67 Km)
Altitud min: 91 metros, max: 798 metros
Desnivel acum. subiendo: 2.589 metros, bajando: 2.618 metros
Grado de dificultad: skill Fácil
Tiempo real: 4 horas 07 minutos 20 segundos (tiempo con paradas, esperas: 4ordu 32 minutu
GURUAK: 4º 1' 40"
Fecha: marzo 26, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular):
Coordenadas: 2836



Larunbateko 7:30ak dira. Eibarko bira hasteko prest Iosu, Igor, Txino, Iñaki, Asier eta ni, Javi. Gaurkoa ez da irteera, hasiera hasieratik lasterketa. Lehen aldapetan hasi dira triskantzak, Arrajolara heldu baina lehenago taldea sakabanatu egin da. Hemendik aurrera "haga usted lo que pueda". Txino lasterketa buru eta besteok ahal genuen bezala atzetik. Horrela Urko puntaraino. Bertan Luma aurkitu dugu eta Gurua ea aurreko astean Eibarko bira 4 ordu eta 15 minututan egin zutela egia zela galdetu dio. "Baietz". Aurrez gure Gurua bero bazegoen, orain sutan. Nola jeitsi gaituen Ixuaraino! Akondian gora Garminak 167 taupada ematen zituen. Garagitxin berdin eta Kalamuan pare bat gehiago, tartean "que os den por culo" eta "cabrones" batzuk entzuten ziren Iñakiren ahotan. Kalamuan behera berriro eta azkenekoz Asier e ta Igor ikusi ditugu (zorionak Igor, doblatzen eta karrera bikaina eginez Adarran). Aizketa pasa ondoren Guruaren errezitala jeitsieran, trukatutako kuadrizepsak martxan jarri eta akerrak bezala Azitainera (batzuk bidetik, beste batzuk erdi rapelatzen). Bide erdia eginda eta Txino etxerako bidean lagata Topinburuko igoerari, "Kabrones" eta "iros a tomar por culo" artean ekin diogu. Bertara heldu garenean hauxe pentsatu izan dut: ea Guruak, hemendik goazen etxera, gaurkoz nahikoa da, esaten duen, baina ez! Mingain puntan izan dut nik! baina leher egin da aurrera. Iñakin zai egon gara 7 minutu, ez da agertu. Heldu zara etxera ala oraindik bueltaka zabiltza? Idatz ezazu komentarioren gu trankildu gaitezen. Galdaraminon gora Santi, ze antipatiko, pentsatuko zuen, agurtu ere ez dugu egin. Geroz eta gutxiago falta da, Azkonabitza pasa eta Egoarbitza: azken tontorrean Garmina 180an, bernak harriak bezala eta putreak gure buruen gainean biraka. Eta azken traka, Guraren jeitsiera, uste dut tranpa egin duela, bere podereak erabiliz ez dela zoru gainetik joan, lebitatuz jeitsi dela uste dut. Tontorrean ikusi dut eta ondoren kiroldegiko bankoan etzanda, ez dakit meditatzen edo leher eginda.
Hau izan da nire kronika baina besteen berririk ez dut. Nola joan zaizue eguna, zer egin duzue, heldu zarete etxera? Komentarioetan idatzi.
Txintxuak izan.



DENBORAK (Iosu Elejalde):
Kiroldegia: 0º 0' 0"
Urko: 0º 44' 10"
Akondia: 1º 07'
Garagoitxi: 1º 11'
Kalamua: 1º 18'
Azketa 1º 29'
Arrate: 1º 38'
Azitain: 1º 52'
Topinburu: 2º 32'
Galdaramino:2º 50'
Azkonabitza:3º 07'
Eguarbitza: 3º 33'
Kiroldegia: 4º 01' 40"