PERFILA
Actividad: carrera por montaña
Distancia recorrida: 25,49 kilómetros
Altitud min: 138 metros, max: 731 metros
Desnivel acum. subiendo: 1.501 metros, bajando: 1.512 metros
Grado de dificultad: Fácil
Tiempo: 3 horas 15 minutos
Fecha: enero 28, 2012
Finaliza en el punto de partida (circular): Bai
Coordenadas: 2063
IBILBIDEA
Larunbatetako entrenamenduei jarraituz, irteera gunean: Iñaki, Igor Kolonbianua, Ibon, Juanjo, Zigor, Santi (ongi etorria zirkuitora), Asier Garde, Raul, Ni eta Txino. Bokatxanklasekoek kale eginda, nora etorri behar? Ba taldea dagoen tokira! Iñakik hartu du aginte makila (zuzendari teknikoa derrokatzeko ahaleginetan?) eta xuave xuabe, deialdian aginduta bezala, Eitzagaruntza eraman gaitu. Harritzekoa, baina Marinazarrera igoeran ez da inongo zalapartarik egon. Bakoitza bere erritmoa hartuz, goruntza (GURUA falta egurra egoteko. Ez gara batere konpetitiboak). Txino Marinazarretik etxera, ez dakit, erritmo motelagia generamalako edo bi ordu larregi dituelako. Bertan, berriro guztiak bildu eta guztiz lokaztutako bidetik Erdella aldera, xuabe-xuabe, denok lagun, aiztorik erakutsi gabe. Beruntzako bidea hartu, hemen bai, Ibonek eta Raulek bere jeitsierako teknika bikaina erakutsi digute. Intxorta aldera denok tropelian eta gaina egin gabe Elgetaruntz. Egotxeagako bidegurutzean Asier eta Ibon, gastroenteritisakin, etxera, besteok Azkonabitza aldera. Igoera erdialdean beste bi deserzio: Zigor, semeari titia ematera eta Santi emaztearekin gozaltzera, bitartean besteok zalaparta pixka bat, eguna alaitzeko, baina inor atzean geratzerik nahi ez. Gasolina depositoak juxtu xamar, nerea bai behintzat, beste batzuk biharko indarrak gordetzen, Unberako bidea hartu dugu, guztira hiru ordu eta 24 Km eginez. Guzti hau dike- sekoan daudenei enbidi pixka bat ematearren. Aitor, Natxo eta Iosu besarkada bat eta animo.
1 IRUZKIN · COMENTARIO:
Eskerrik asko animoengatik, eta arrazoia dakazu, kriston enbidia ematen didazue, baina laister zuekin joatea espero dut.
Publicar un comentario