Hori bai, taldeka podiumera igo ginen (lasterketa hasi aurretik, Eibartarrok aparteko kategoria dugunez txukun-txukun eta uniformatuta igotzen gara podiumera), ordezkari gehien eraman zituen talde bezala!!
KKTekoen argazki ofiziala (infiltratuekin!! Je, je, je... Kamiseta beltz aduena zein da?)
...eta lasterketan parte hartu zuten Eibartarren argazkia (argazkilaria gaupasa eginda zegoen!!!)
Lasterketari dagokionez, nire aldetik txispa piska bat hartzera joan nintzen. Lasterketa bizi-bizi txisparekin hasi nuen, baina hainbeste euri eta txingorrekin metxa busti eta txisparik gabe bukatu nuen!! Hori bai, azken kilometroetan Kiribil eta Mikelenarekin disfrutatzeko aukera izan nuen (beste mota bateko txisparekin bukatu genuen)!! Ibilbidea eta antolaketa bikain!!
Sailkapena eta argazkiak Mendaroko Txirrindulari Elkartearen blogean dituzue, argazki oso politak daude!! http://mtemendaro.wordpress.com/
1 IRUZKIN · COMENTARIO:
mucha foto y mucha leche, pero cuando alguno se pone el dorsal parace un "jacinto" cualquiera. Yo creia que lo daban todo en las carreras y resulta que solo corren en los entrenos.
Publicar un comentario