Hemen daukazue igandeko irteerako ibilbidea. Ez naiz asko luzatuko, L5ren kronika "sukaldatzen" ari baita. Esan beharra dago, ibilbidearen edertasuna paregabea dela!! Haitz eta pago artean asko disfrutatu genuen!! gainera Anbotoko Damari beldurra kendu diogu, goxo-goxo hartu gintuen! Ea hurrengo larunbatean ere halaxe portatzen den!!
Azkenean 16,5 km eta 1.120 m +!! 3 ordu eta erdian xuabe-xuabe!! Larunbaterako "balak" gordez!!
·························
Igor barkatu, baina uste dut wikiloc-en gauza batzuk aldatu dituztela eta track-aren perfila orain ez da agertzen, izan ere, ausartu naiz hurrengo komentarioa sartzen gehiketa batzuk sar ditzakegula ilustratzeko.
Wikiloc 'frame' (hau da, ibilbidearen html kodea) sartzerakoan aldaketa batzuk egin ditzakegu;
adibidez, hau izango da goiko irudiaren kodea:
...
event=view&id=2895253&measures=off&title=off&near=off&images=on&maptype=H" width="575"
...
non,
measures --> neurriak dira
title --> wikiloc-en ipini dogun izenburua
images --> argazkiak, perfila, ...
maptype ---> H (hybrid) S (Satellite) M (Map)
width --> irudiaren zabalera (pixelak)
orduan, etiketa batzutan off beharrean on idazten badogun, hauxe eukiko dogu:
... event=view&id=2895253&measures=on&title=on&near=on&images=on&maptype=H" width="575"
...
eta horrela geratuko zen:
(kontuan izan behean dagoen perfilaren irudia sakatzerakoan wikiloc-eko track-web-horria zabalduko zaizula)
Segur aski egongo dala aukera gehiago, baina momentuz ez dut aztertu.
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
0 IRUZKIN · COMENTARIO:
Publicar un comentario