lunes, 16 de julio de 2012

ASTEBURU BIKAINA!!

Asteburu hau bikaina izan da KKTeko korrikalariontzat. Beasainen Goierriko Bi Haundietan Raul (82. postua 16:11:29) eta Nacho (138. postua 18:17:10) bikain aritu dira, curriculumean beraien lehen ultra poltsikoratuz. Juanra ere bikain ibili da, 23. postuan 13:35:25.
Ehunmiletan Asier 80 km-an erretiratu behar izan da. C.D. Eibar-Kalamua Korrikalari Taldea (Jabi, Iosu eta Igor) bikain, 41 ordu eta 13 minutu behar izan ditugu 168 km-ak egiteko. Hirurok bukatzea lortu dugu, taldekako sailkapenean bigarren postu bikain bat lortuz!! Behean dituzue argazki batzuk. Hurrengo egunetan kronika, argazki gehiago eta bideoak eskegiko ditugu.
Galarleizen ere Kolonbianoa bikain, 4:08:36 eta 23. postua.
Zorionak eta mila, mila, mila esker animatu, jarraitu, sufritu, zoriondu...gaituzuen guztioi!!!!

Juanra, Raul, Igor, Iosu, Jabi eta Asier irten baino lehen.


Matxinsalto Txikia Usurbe igotzen!!


Larraitzera iristen Vicente-rekin (Calpe-koa) eta Kiribil eta Maittiarekin.

L5 G2a bukatzen!! Zorionak, justu xamar baina eginda!!







Ehunmilen azken kilometroaz gozatzen!!
 Podiumean!! Taldekako 2. postua (sailkapen nagusian 65, 66 eta 67garrenak)


Gure jarraitzaileekin "foto de familia"!! Eskerrik asko animoengatik!!

4 IRUZKIN · COMENTARIO:

santi dijo...

Zorionak a todos y muchas gracias por los momentos que nos haceis pasar y por haber estado todo el fin de semana andando para tenernos en vilo y esperando el resultado de la prueba . ZORIONAK DANORI

IGOR dijo...

Zorionak, ez nuen gutxiago espero, talde bezala aurten oso ondo gabiltza eta azkenengo lasterketan podiumetan. Ni Galarleizeko kronika egingo dut baina nire lehenengo maratoia izateko asko gozatu nuen, eta mazokoa ez zuen agertu. Galdera bat Martinentzat, zelan nabaritzen da maratoi bat baino bi gauy lehenango juerga galanta ta kriston moskorra hartzea, hori be da hidratazioa, zorionak, hasi beharko gara oporroak eta geroko helburuak jartzen.

Raul dijo...

Poco tengo que comentar,salvo deciros ZORIONAK!!! y gracias por esos momentos previos.

ntxgarai dijo...

Ba horixe, zorionak guztioi! Jarraitze eta languntzailei, gure 'pedrada' aguantatzeagatiik eta gure ilusioen zutabeak eta laguntza izateagatik. Eskerrik asko eta zorionak Raul! gran carrera la tuya y no menor la compañia, consejos y animos que me ofreciste en todo momento. Zorionak bebai Asierri, ez baita makala ia 100km bakarrik aurre egitea eta seguruenik hurrengoan kilometroak milatan bihurtuko baitute. Eskerrik asko ere bai Santiri, zu izan zinelako asunto honetako ziria sartu zenidana eta betirako pozoima omen dalako. Eta beste guztioi zer esan, ez daukat ez hitzak ezta hemen leku nahikorik ere sentitzen dudan guztia azaltzeko, zigor, aitor, iñaki, ibon, ....
Eta el trio calavera' , ikugarria! Horri bakarrik esan erakutsi dituzten maila, ohorea eta kidetasuna ikusita oso merezita dutela gure arteko ezizenak: GURUA, ZUZENDARIA, eta agian erremeroari beste berri bat asmatu beharko genioke, PATROI edo LEMAZAINA? Dana emon zenuten eta hortxe domina eta hemen zuen lagunaren poza!
Bukatzeko zorionak Kolonbianoari, agian parrandan ibiltzeak baditu beste abentailak...