sábado, 26 de enero de 2013

ENTRENAMENDUA 2013-01-26


Goizeko zazpiak: Kriston gautxarra izan ondoren, haizea, zaparradak, esperantza gutxikin agertzen naiz Eskola Armerian. Irteera bertan-behera geratuko zenaren itxaropenarekin eta berriro ohe epelera joateko asmoarekin, baina ez, mordoa agertu eta irtetzeko asmoarekin. 7:05ean martxa ibilbidea aldatuz. Bertan Matxinsalto, Aitor, Zigor, Natxo, Iñaki, Ivan Arriola, Lameiras eta Javi. Zaparrada ederrarekin Eizaga aldera, frontalak piztu eta Areitiora. Areitiotik presara haizea saieztuz. Esan bezala entrenamendua bikain hasi dugu, oinez eta bastoiekin, igartzen da "los de Alli" entrenamenduak adierazi bezala betetzen ditugula haizea egon, euria egon. Jarraian fundamentuzko lehen aldapa: Egoarbitza aldera, taldea oraindik osorik eta hotza barruraina sartuta. Egotxeagan eguneko desertzioak: Aitor, Lameiras, Asier eta Zigor hotzez etxera, besteok Elgetatik Asentziora. Hemen erabakia hartu behar: Tartufora (punto de no retorno) edo buelta eta jakina erabakia Tartufora.
Fundamento gutxikin gabiltza. Aspaldi orduro zerbait jateko 5 minutu gelditzen ginen. Gero, gutxienez argazkiak ateratzeko, gur egun ea txixa egiteko ere ez. 2 odu eta 40 minutu pasa ondoren ia ia lepotik hartu behar izan ditut  zerbait jateko geratu gintezen.
Mokadotxua egin ondoren, minutu erdi, aurrera. Tartufo pasa eta berriro gora Arraoz aldera. Iñaki erakustaldia egiten, Natxo juxtu xamar baina bigarren eta Markinako Ivan ixil-ixilik Natxongandik metro erdira eta bastoi gabe eta ni mixeriak pasatzen, biotipoa gaur ez nuen fin. 12etarako etxean, irriparrea aurpegian halako eguraldiarekin ia 5 ordu dantzan ibili ondoren eta naiz eta gora-behera handirik ez egin 6,8 km/orduko bataz-bestekoarekin ibili izan garelako.

0 IRUZKIN · COMENTARIO: