martes, 8 de abril de 2014

EIBAR-UDALAITZ (BIS)-EIBAR


Beti bezala plan zoragarria larunbaterako eta, ohi denez, goizeko 6etan ibilbide aldaketa. Larunbatak sorpresaren xarma dute, ez da jakiten zein izango den ibilbidea. Badaezpada  fraka luzeekin etortzea komeni.
Irteeran Aitzol, Natxo, Santi, Iñaki, Asier eta ni. Eguraldi balekoa zirudienez gogoko genuen Udalaitzeko buelta egitera abiatu gara. Hasi gara martxan eta Marinazarren Aitzolek bere martxara doala esaten digu. Guk ere bere martxan jutea nahi baina bakoiza bere lekuan. Erdella pasa eta goxo-goxo Intxorta azpitik Kanpazarrera, begi bistan Udalaitz. Goruntza ekiten diogu 150 taupadetatik pasatzea nahi ez baina Ligamentos katxondo dago eta 160era igo behar arrastoa jarraitzeko. Goian Aitzol fresko-fresko. Guztiok helduta Txurrukilotik beruntza, Asier etxera bueltan. Bigarren igoeran Ligamentosek katxondo jarraitzen du, Garminak 165 taupada markatzen ditu, hasi da lasterketa. Euri pixka bat hasten da eta jeitsiera xuabe-xuabe arriskutsu dago eta. Kanpazarren "Hoy no es mi día Txaro", Santi eta Natxo (belauna zainduz) salda ederra hartu ondoren kotxean Elgetara.
Oraindik bizirik geundenak egurra, Intxorta Txiki, Elgeta, eta Karakietan esprintatzen. Gutxi ez balitz Iburrera jetsiera bizi-bizi eta ordubietan  pastelak erosi eta kuadrizpsak belarrietan etxera.


2 IRUZKIN · COMENTARIO:

lameiras dijo...

javi me tienes asombrado!! parece que ese "etrenador consejero" tambien lo es de tema cronicas... a su nivel... buen entreno, buena cronica, buen caldo capullines!!

iosu dijo...

Kaixo, veo que el grupeto que hacen la pelota exageradamente al Zuzen va en aumento,no se pero me da que hay gato encerrado o les ha repartido gafas especiales para ver las imagenes correctamente porque estan como el entreno en formato millas.
No me tomes a mal.
Han Ie