domingo, 21 de diciembre de 2014

EIBAR-URKO-?????????????????-EIBAR

Atzoko eskiko lana trailera transferitzeko  goizeko 6etan Untzagan aurkeztu naiz, bertan Igor, Natxo, Lameiras, Iker eta Iosu zai. Itzio aldera jo dugu eta Arrajolara heldu baina lehenago hasi dira eguneko lehen bide "galtzeak" Iosu eta Iker alde batetik eta besteok bide zuzenetik. Urkorako bidea hartu eta batzuk zuzen mendian gora eta beste batzuk bidetik, traza ederra haartzen ari da egunak, bueno gauak. Urko paretik pasa eta Mendibilerako bidea hartzeko jeitsiera hasi garanean lehen sorpresa, bidea aldatu digute, Olentzerorentzako bidea prestatzen? Gidarien akatsa ez dalako izan, nola erratuko dira ba Remerua eta Gurua? Hortik aurrera paraje berriak exploratu dutugu. Arando IItik pasatu gara eta Ermuko Aginaga daskubritu dugu. Nathional Geographic eta Google Mapsek gure aurkikuntzari esker munduko mapak aldatu behar dituzte. Bageneraman zemento  eta asfalto kilometro dexente  eta aurreratxoago Barinagatik Ixuara doan bidearekin topo egin dugu. Gaurkoa trostina izan behar zen baina ezin asmatu gabiltza ze espezialitate egin dugun . Ixuaraino 4 kilometro asfaltoan. Bukatzeko nola hankak asfaltora ohituak genituen Matxariraino zementoz, entrenamendu borobila! Ze izango zen KKT halako egunik gabe!! Egia esanez aspaldi ez nuela halako igande goiz zoragarria pasatzen!! Gainera  ultretarako orientazio entrenamendu bikaina egin dugu. Zalantza bakarra geratu zait: zementoan egindako kilometroak gimnasioko  minutoekin ekibalenteak dira ?

HAN IE!!

2 IRUZKIN · COMENTARIO:

ntxgarai dijo...

Ematen du hasi direla KKTko benetazo irteerak... eta dagoena ikusita zer espero Inuzente eguneko trailentzako? Dar-dar eguna agian?

IGOR AZURMENDI dijo...

Bertsotan bezala, puntuz puntu erantzungo dizut:
1-Irteeran ez zenuen izena eman, beraz hasi aurretik deskalifikatuta zaude.
2-Arrazoia duzu. Ez zen Guruaren eta Remruaren errua izan, lainoarena izan zen. Eta gainera ez ginan galdu, bide berriak esploratzera joan ginen.
3-Eskerrak Natxok taldez aldatu duen eta "hemengoen" aholkuak jarraitu zituen. Bestela....
4-Eskikoa transferitzeko Asfaltrostina baino gauza hobeagorik!!!
5-Garrantzitsuena. Zer izango zen gure bizitzaz atzoko moduko unerik gabe!!
Onak izan, eta hurrengoan ere ea galtzeko aukera dugun.
Atzokoan ia ia IEn azaldu ginen.
Han IE!!