viernes, 2 de enero de 2015

IGANDERAKO KKTROSTIN IRTEERA

Urte berri on guztioi!!! Gabonetako gehiegikeriak "sendatzen" hasteko KKTrostin irteera proposatzen dut igande honetarako. Badakizue irteera hauek irekiak direla. Beraz, norbait animatzen bada azaltzearekin nahikoa da.
Ordua: 6:00etatik 9:15era (Irteera 5:55)
Tokia: Udaletxeko arkupea
Ibilbidea: Untzaga, Arrajola, Urko, Ixua, Akondia, Garagoitxi, Kalamua, Usartza, Santakurutz, Urkizu.
Erritmoa: aldapa gora oinez eta lauan eta aldapa behera trostan (Hasi nahi dutenentzat edo forma onean ez daudenentzat egokia).
Badakizue, animatu eta etorri!!

5 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

Guru gustora beti bezela bertan izango da

rafa "salinas" dijo...

Han egongo naiz

Javi Aldai dijo...

Ni ere irteeran egongo naiz.

Iker iriondo dijo...

Baita ni ere

IÑAKI dijo...

ni ta rintintin ere