lunes, 14 de diciembre de 2015

II. GABON TRAIL 2015

●  Eguna / Día: 2015/12/24  -  24/12/2015
●  Irteera ordua / Hora de salida: 08:30 (Deporren motxila uzteko aukera egongo da / Se podrá dejar la mochila en el Depor)
●  Irteera puntua / Punto de salida: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea)
●  Helduera puntua / Punto de llegada: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea)
●  Zailtasun-maila / Dificultad: Erraza/ Fácil
●  Distantzia / Distancia: 13,640 km
●  Denbora / Tiempo:  2:30-3:00 ordu artean / entre 2:30-3:00 horas
●  Garaiera / Desnivel: 621 m


C.D. Eibar-ko Kalamua Korrikalari Taldeak medizale korrikalari edo korrikalari mendizaleak gehien gustatzen zaiguna eginez elkartu eta urtea agurtzeko ohitura bat bihurtzea nahi dugu GABON TRAILA.
Badakigu Eibarren gero eta jende gehiagok egiten duela korrika, eta horregatik mendian korrika egitea zer den probatzeko aukera bat eskaini nahi diegu, horretarako ibilbide eta lagunarte aproposak eskainiz. Forman ez bazaude, lotsa ematen badizu, dena korrika egiteko gai ez zarela pentsatzen baduzu…. lasai. Ikusi bideo hau: 2014ko gabon traileko bideoa
Bideoan ikusten den bezala, ez da derrigorrezkoa dena korrika egitea, jakinmendiko lasterketetan oinez ere egiten dela. Forman ez bazaude ere ez du axola, lasai joango gara eta geldialdiak egingo ditugu arnasa hartzeko, argazkiak egiteko edo hitzegiteko. Lotsatien kasuan, lotsak alde batera uztera animatu eta esperientzia berri hau bizitzeko aurrera pausoa eman, esku zabalik hartuko zaitugu eta ziur ez zarela damutuko
Beraz, ez dago aitzakiarik abenduak 24ean II. GABON TRAILERA probatzera eta gozatzera etortzeko!!


IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA
Goizeko 8:30etan partaide guztien argazkia egingo dugu C.D. EIBAR aurrean. Toribio Etxeberria kalea jarraituz Untzagatik Elgetako bidea hartuko dugu, Ipurua Futbol zelaia inguratuz (1 KM) Elgetako errepide izkinatik Isasi Okindegirarte (2.5KM). Zati hau korrika egiteko eta berotzeko aproposa da. Isasi Okindegian mendiko pista batean sartuko gara eta Ibur-errekara iritsiko gara (3.4 KM), nahiko laua den ibilbidea eginez. Ibur-errekara iristerakoan ezkerretara hartuko dugu erreka jarraituz, terreno nahiko harritsua aurkituko dugularik. Baina erdi korrika, erdi oinez, arazorik gabe gainditzeko modukoa. Une batean ibaia zeharkatu behar da (4 KM). Normalean ez da arazorik egoten oinak busti gabe pasatzeko, baina aurreko egunetan egiten duen euriak baldintzatzen du!! Ibaia zeharkatu ondoren ibilbideak goranzko norabidea hartuko du Karabieta mendatera arte. Ez da igoera oso gogorra, baina baditu tarte batzuk oinez egitea ezinbestekoa izango dena. Erdialdean pagadi eder bat zeharkatuko dugu, pagadi honetan dagoen txabola zahar baten aurrean argazki bat ateratzeko eta arnasa hartzeko aprobetxatuko dugularik (5.9 KM). Pagaditik aurrera bidezidorra pista bihurtuko da eta desnibela ere pixka bat jaitsiko da, korrika egiteko moduko tartea izanik. Karabieta gainean (565m) errepidea zeharkatu eta Azkonabietara igotzen den zementuzko bidea hartuko dugu(6.6 KM). Zementuzko bidea hasi eta berehala eskuinaldera hartuko dugu, pinudian barneratzen den bidezidor bat jarraituz. Lur eta pinu orrizko bidezidor hau gozamen bat da korrika egiteko, konturatu orduko ia-ia Azkonabietako antena azpian egongo garelarik. Azken metroak zementuzko bidetik egingo ditugu, oinez egiteko aproposa den malda gogor batekin. Azkonabieta edo Azkonabitza (728m) izango da eguneko punturik altuena (8.3KM). Bertan argazkia atera, indarrak hartzeko zerbait jan eta edan eta jaitsierari ekingo diogu. Ipar-ekialdeko aurpegitik jaitsiko gara Azurtza aldera, hasieran teknikoa ez den aldapa gogor batetik, eta gero ezkerretara hartuta pinu artetik, lurrezko pista batera iritsi arte. Pista horretatik Soraluzeko Sagarerrekatik Azurtzara doan zementuzko bidera iritsiko gara (9.5KM). Bide horretan eskuinera hartuko dugu (Soraluze aldera) eta kilometro inguru egindakoan ezkerretara sartuko gara (10.5 KM) Unbe aldera doan mendiko pista batetik. Hasieran irristakorra eta maldatsua da, baina ondoren laua eta korrika egiteko bidea da. Unbe baino lehen, Altamirako bidegurutzean pinu artetik doan bidezidor bat hartuko dugu (12.4 KM)Unbeko beheko futbolzelai parera irtenez. Hortik berriro Deportibora bueltatuko gara ohiko bidea jarraituz (13.9KM).



Kalamua Korrikalari Taldea del C.D.Eibar queremos terminar el año reuniendo a tod@s l@s montañer@s corredor@s o corredor@s montañer@ para hacer lo que más nos gusta y que el GABON TRAIL se convierta en algo habitual para finalizar el año. 
Sabemos que en Eibar cada vez hay más gente que corre, y por esta razón queremos darles la oportunidad de probar el trail-running mediante un recorrido apropiado y en buena compañía. Si no estás en forma, te da vergüenza, si piensas que no serás capaz de hacer todo el recorrido corriendo...tranquil@s, disfrutar del siguiente video:  Gabon Trail del 2014
Como podéis observar en el video, no estás obligad@ a hacer  todo el recorrido corriendo, saber que en las carreras por montaña también se camina. Si no estás en forma no importa, iremos tranquil@s y haremos paradas para tomar el aire, sacar fotos y charlar. En el caso de los tímidos, animaros a dejar la vergüenza a un lado y dar un paso al frente para vivir esta experiencia, seréis recibidos con las manos abiertas y seguro que no os arrepentiréis.
¡¡Por lo tanto, no tienes excusas para no venir el 24 de diciembre a la II. GABON TRAIL y disfrutar!!

DESCRIPCIÓN DEL RECORRIDO
Comenzaremos a las 8:30 a.m. con una foto de tod@s l@s participantes delante del C.D.Eibar. Empezaremos corriendo por la calle Toribio Etxeberria hacia Unzaga para coger la carretera de Elgeta. Bordeamos el campo de fútbol Ipurua (KM 1) y seguiremos por la esquina de la carretera de Elgeta hasta llegar a la panadería Isasi (KM 2,5). Esta parte es muy apropiada para correr y entrar en calor. En la panadería Isasi cogeremos a mano derecha para entrar en una pista forestal, bastante llana, que nos llevará a Iburerreka (KM 3,4). Al llegar a Iburerreka cogeremos a mano izquierda siguiendo el curso del rio, encontrándonos con un terreno más pedregoso que se supera fácilmente medio corriendo, medio caminando. Un poquito más adelante tendremos que cruzar el rio (KM 4). Normalmente no suele haber problemas para cruzarlo sin mojarse los pies, pero está condicionado por las precipitaciones de los días previos. Una vez cruzado el rio tenemos un par de kilómetros de continua subida por un sendero hasta Karabieta. No es una subida muy dura, pero sí que hay tramos en los que será necesario caminar. Más o menos en la mitad de la subida atravesaremos un bonito hayedo (5,9 KM), donde haremos una parada para sacarnos una foto junto a una bonita borda de piedra y descansar un poquito. Después del hayedo, la senda se convierte en pista y baja un poco el desnivel, siendo un terreno bastante “trotable”. En el alto de Karabieta (565m) cruzaremos la carretera general y cogeremos el camino de cemento que sube a Azkonabieta (6,6 KM). Nada más empezar la pista cogeremos a mano derecha para continuar por un sendero que se adentra en el pinar. Este sendero de tierra y hojas de pino es una gozada para correr, y sin darnos cuenta nos llevará hasta debajo de la antena de Azkonabieta. Los últimos metros de la subida los haremos por la pista de cemento, por una cuesta más adecuada para caminar que para correr. Azkonabieta o Azkonabitza (728m) será el punto más alto del día (8,3 KM). Aprovecharemos la ocasión para sacar una foto, comer y beber algo para reponer fuerzas, y empezaremos la bajada. Bajaremos por la cara noreste hacia Azurtza, por una bajada poco técnica pero pronunciada al principio, para coger a mano izquierda un poquito más adelante y llegar a una pista de tierra. Siguiendo la pista de tierra llegaremos al camino de cemento que va de Sagarerreka (Soraluce) hasta Azurtza (9,5 KM). En ese camino cogeremos a mano derecha (hacia Soraluce) y a un kilómetro giraremos a mano izquierda (10,5 KM) para coger la pista de monte que va hacia Unbe. Al principio tiene bastante pendiente y es resbaladiza, pero después es llana y “corredera”. Antes de llegar a Unbe, en el cruce de Altamira (12,4 KM), cogeremos un sendero que baja directo en entre los pinos al campo de futbol de abajo de Unbe. Desde ese punto seguiremos el camino habitual para volver al Deportibo (13,9 KM).



8 IRUZKIN · COMENTARIO:

Ivan Arriola dijo...

Espero det oingo urtean bertan egotea!!

IGOR AZURMENDI dijo...

Ni bertan egongo naiz. Ea jende berria animatzen den.

Rafa Prieto dijo...

Han egongo naz..

Jesus Echaide Juantorena dijo...

Ni kale,eskuin ankako meniskoa ikututa daukat,disfrutatu.

Javi Aldai dijo...

Ni puntu-puntuan eta gogo handiz bertan izango naiz.

Unknown dijo...

Aurten Sevillako maratoia prestatzen ari naiz eta asfaltoko entrenamendua egin behar dut.

fito dijo...

Ni be bai jungo naiz

Natxo Garay dijo...

Ni ere bai noski! ;)