jueves, 4 de febrero de 2016

LARUNBATEAN IRTEERA

Asteburuetako planekin jarraituz, larunbat honetan ere batzuk irtetzeko asmoa dugu. Beraz, animatu eta etorri parte hartzera!!!
Irteera ordua eta tokia: Udaletxeko arkupea goizeko 5:55 (batzuen asmoa 3 ordu egitea da, baina bateren batek "bolumena" egin behar duela eta luzatzeko asmoa dauka).
Ibilbidea: jendearen arabera zehaztuko da, baina norbaitek 3 ordu baino gutxiago egin nahi badu edo luzatzeko asmoa badu egokitzek aukera egongo da.
Erritmoa: oinez eta korrika, batzuentzat "contento y silbando" izango da eta beste batzuk "gantxoarekin" joango dira, baina "de buen rollo" izango denez inor ez da bakarrik utziko eta elkarrekin joango gara.
Han IE!!!

4 IRUZKIN · COMENTARIO:

IÑAKI dijo...

NI APUNTATZEN NAIZ "BOLUMENA" EGITEKO

Unknown dijo...

Ni ere joango naiz tertulia pixkat sortzeko eta urteko lasterketa eta entrenoak zehazten jarraitzeko.

Unknown dijo...

Ni ere joango naiz nire "bolumena" kentzen juteko.

Unknown dijo...

Aupa mutilak. Nik kale. Bi aste egon behar naiz kirola egin barik begiko operaziogatik. Ondo pasa.