miércoles, 18 de mayo de 2016

LARUNBATEKO IRTEERA: 4 HORRORES

Ikusita  guztion entrenoak primeran doazela eta erronka berriak betetzeko gogoz gaudela irteera zirraragarria proposatzera natorkizue. Berez erronka bezela hartu dezakegu ez delako nolanahiko irteera, ibilbidea osatzeak urteko helbura bat bezela izango litzateke, niretzat bai behintzat. Lastoa alde batera utzita datorren larunbaterako LAU HORROREAK proposatzen dizuet. Eibarren hasi eta Udalaitz, Anboto, Untzillaitz eta Mugarra gainak zapaldu, Durangon bukatuz. Bertan trena hartu eta formal-formal etxera. Norbaitek honekin gutxi ez balu Oiz aldera jo dezake. 
KKTo kide batentzat ibilbide hau osatzea marinelek "Cabo de Hornos" zeharkatzea bezela izango litzateke. 
Behekaldean jartzen dizuet perfila, behin egindakoaren ezaugarriak eta ibilbidea. Animo guztioi eta ea larunbatean ikusten garen. 

IRTEERA: Goizeko 3:00etan.
TOKIA: Kiroldegian.

Argitu norbaitek irteera guztia ezingo balu bukatu  ibilbideak lehenago jeisteko aukera ugari eskeintzen dituela. 
Bukatzeko, datorrenak adierazi dezala komentarioetan, inor ahaztuta ez uzteko. Hala ere, ea puntuan ateratzen garen.


Powered by Wikiloc
 
PERFILA
Distancia recorrida: 57,67 kilómetros
Altitud min: 84 metros, max: 1.329 metros
Desnivel acum. subiendo: 4.122 metros, bajando: 4.339 metros
Grado de dificultad: skill Difícil
Tiempo: 11 horas un minuto
Fecha: abril 19, 2011
Finaliza en el punto de partida (circular): No

4 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Ni animatzen naiz, ea behingoz ibilbidea osatzeko aukera dudan...

Unknown dijo...

Tamales, beste batean izan beharko du.Nire gps zaharra nahi baduzue whatsappa bidali.ondo pasa eta ongi ikasi bidea hurrengo baterako

ntxgarai dijo...

Ni nahi nuke mendiko marinel titulo hori lortzea, beraz derrigortuta joatea hartzen nau ene buruak, makil-mastak ondo prestatuko ditut ea txalupa honek ez duen hondoratu egiten ;)

Unknown dijo...

Venga va!!!....otro pendiente en mi oreja.