martes, 3 de mayo de 2016

I DONOSTI MENDI TRAIL

Nahiz eta iadanik egun dexente pasatu, hemen Donosti Mendi Traileko kronikatxoa!!

Urte lehen lasterketa egitera hurbildu ginen igandean Donostira. 33km eta 1.400 m +. Entrenamendu on bat egiteko aukera paregabea Orioko Sonia eta Josebari lagunduz, eta bide batez Donosti ingurua ezagutu. JR, Borja, Jesus eta laurok azken entrenoan eta sentzasioak partekatuz hurbildu ginen Donostira, KKTeko Atletikzale infiltratuarekin bertan elkartzeko asmoz (Todavia no entiendo que hace uno del Atletik pasando el finde en el pueblo del enemigo...). JR Mendaroko espinita kentzeko asmoz jun zen, Jesus eta Borja Mendaroko sentzazio txarrak ez errepikatzeko asmoz, eta Rafa eta biok (bizkaitar onak bezala) a conocer los barrios lejanos de Bilbo.  Dorsalak hartu, kafetxo bat Anoetako hotelean, JRren "masterclasa" sobre alimentación, entrenamientos y ....... material. Lasterketarako prestatzeko asmoarekin belodromora hurbildu, eta zaska, belodromoa itxita. Kalegorrian aldatu, prestatu eta belodromo kanpokaldeoko lokaltxo baten motxila utzi behar. Sonia eta Josebakin elkartu ginen eta eguneko plana zein zen komentatu nien, nere atzetik joatea (batez ere niri gehiegi ez eztutzeko eta puntutik ez ateratzeko). Irteera Illunbe parean zenez, eskilarak igo, pare bat lasterkalditxo eta irtetzeko prest. JR eta Jesus aurrera doaz.

"Hoy me voy a salir!!" del recorrido y voy a hacer podium en la carrera de San Markos y me llevo el maraton con la minga...


Borja y Salinas muy concentrados en seguir las cintas para no perderse.


Borja: "Hoy me voy a dosificar bien, que en Mendaro las pase putas"
Remerua: "Eso, ya marco yo el ritmo y así no me sacáis de ritmo"

Rafa, Borja, Sonia, Joseba eta ni atzean ipintzen gara lasai-lasai hasteko eta poliki-poliki berotzeko asmoz. Irteera eman eta ospitaletaruntz abiatzen gara ia-ia azkenak. Dena dela, lasterketa luzea da eta garrantzitsuena 25. kilometroan erritmoa mantentzeko gai izatea dela esaten diet. Ospitaleetatik Martutenera jeisten gara eta eguneko lehen mendia igotzen dugu, San Markos. Aldapa gogortu egiten da eta Rafak aurrera egiten du bere erritmoan. Borjak ere bere erritmora joan nahi du eta piska bat atzean geratzen da. Sonia, Joseba eta hirurok poliki-poliki jendea aurreratuz goaz. Eta ia-ia gora iristen gaudela, zaska, gu igo behar garen tokitik jendea korrika jeisten!! Zelako sorpresa!! Jeisten den bati galdetzen diot ea tontorrera igo eta toki beridnetik jeitsi behar garen, eta nire sorpresarako beste lasterketa batekoak direla esaten dit!! Ezin dut sinestu!! Guk jarraitu beharreko zintak txuriak ziren, baina tarte horretan gure txuriak eta beraien urdinak nahastuta daude. 100 metro gorako bide gurutze bat, eskuinera zinta txuriak eta ezkerrera urdinak. Urdinetatik beste lasterketako jendea zetorren eta zalantza zuten, ea nora joan!! Beraiek ere zalantzak zituzten gu goruntz ikustean... A zer nolako egoera bitxia!! Eskuinerantz hartu eta tontorrera iristen gara. 1. abituallamientoa!! Eta zaska!! Mutiko bat ur botella pila batekin. Ba besterik ez badago, ura hartu eta aurrera!! Orain jeitsiera tokatzen da eta bizi-bizi beheruntz!! Bidegurutzea eta zinta txuririk gabe!! Bakarrik zinta urdinak ikusten dira (beste lasterketakoak) eta ezkerreruntz dihoaz. Eskerrak petodun gazte bat dagoela eta noruntz joan behar garen adierazten digun. Beste lasterketako jendea ere ikusten dugu gu joan behar garen bidetik igotzen. Baina gure lasterketako jendea ere ikusten dugu etortzen beste lasterketakoak joan behar diren tokitik, eta batzuk gainera hizkuntza arraro batean "errezatzen" eta petodun gazteari "gauza politak" esaten. Berehala konturatzen gara gure aurretik zihoazen korrikalari asko konfunditu egin direla eta eskuinera hartu beharrean ezkerrera hartu dutela beste lasterketako markak jarraituz. Oker ez banago, JR eta Jesusek. Eta okerrago ez banago, uste dut Jesus konturatu orduko ia-ia Lezorarte edo joan zela!!! Baina bueno, okerrak oker aurrera jarraitu beharra zegoen, gu gurera. Poliki-poliki, ttipi-ttapa 10. kilometrora iritsi ginen, 2. abitullamientoa. Oraingoan behintzat uraz gain platano eta huesito batzuk zeuden, "ke marabilla!! Como se han estirado los de la capi!!" pentsatu nuen. Zerbait jan eta aurrera, eguneko bigarren igoeraren bila: Aldura mendia.


"Ostia, no me acordaba de lo que era competir"


"Han IE!!" En el km 10 todavía teníamos ganas de hacer el "gamba"


Sonia sobrada y Joseba mucho mas!! Vaya par de makinas!! 

"Hoy si que voy bien, dosificando y disfrutando"

Tramo hau egia esanda asko gustatu zitzaidan, ibai batzuk zeharkatu genituen, ibai ondotik eta poliki-poliki igoera luze baten ondoren Aldurako azken pala gogorra igotzen da, Aiako Arriak parke naturalean sartuz (arrazoia zenuen Sonia, nahiz eta Joseba eta biok ez sinestu eta barre egin!!!). Gaina pasatu eta jeitsiera luze bat eginda berriro igotzeko egin dugun bidea hartzen da aurkako norabidean. Jeitsieran pare bat bidegurutzetan zalantzak ditugu, eta hori ez gindoazela oso azkar (gure erritmoa nahiko diesela da). Une batean bid elogikoa jarraituz pista jarraitzen dugu (ez dugu bidegurutzea ikusten) eta markak galtzen ditugu. Eskerrak pistak norabidea aldatzen duen eta berriro zintak aurkitzen ditugun, bestela ez dakit non azladuko ginen!!! 18. kilometrotik 22. kilometrora ibilbide berdina egiten dugu aurkako norabidean, 3. abituallamientoa 2.ren berdina delarik!! Zaska!! Berriro platanoa, huesitoa eta ura!! Hamaiketako ederra eta bariatua!! Eskerrak oraindik indarrez ondo gaudela... bestela... 25. kilometro inguruan eguneko azken mendia igotzen hasten gara, Santiagomendi!! Hau eginda dago, esaten diet. Nire kalkuloak eginda 4 ordu ingurutan bukatzen dugula esaten diet Sonia eta Josebari. Une batzutan justu doaz (baita nire iskioak ere), baina gutxi falta denez eta dena aldapa behera dela esaten digutenez animoso goaz. Santiagomendi gaina pasatuta Hernani aldera jeisten gara zementuzko pista batetik. Bertan poligono batzuk zeharkatu eta beste abitullamiento bat. Hemen behintzat gel batzuk badaude, uraz gain (ke lujo!!!). Gure sorpresarako lasterketa 3-4 kilometro luzatu dela esaten digute, ibilbide aldaketa batengatik!! Joder!! Guretzat 30. kilometroa zena eta helmugarako 3 besterik falta ez direnean oraindik 6-7 falta direla esateak ez digu grazia egiten (egia esanda ez zitzaidan asko inporta, baina Soniaren aurpegia ikusita...hobeto isildu eta animoak eman). Gainera Santiagomendi pasatuta dena aldapa behera izan behar zuenak Dragonkanak baino igoera eta jeitsiera gehiago izan ditu... Hala ba, aurrera!! Hasteko, igoera gogor bat Donostiko bariante aldera. Eskerrak ospitaleak bertan ikusten diren, eta poztasun piskat hartzen dugu. Baina ondoren ezkerretara jarraitzen dugu igoera eta jeitsiera batzuk eginez ibilibide "pestoso" batetik autobia ondotik ia-ia Aritzetararte. Handik berriro igo Eitb aldera eta iadanik gertu gaudela pentsatzen dugunean jeitsiera luze bat egiten dugu eta berriro autopista ondotik "tobogan" amaigabeak: 1, 2, 3, 4... ez dakit zenbat, baina naskatuta bukatu genuen!! Azkenean Illunbera iristen gara, eskailerak jeitsi eta Anoetako Miniestadioa eta futbol zelaia ezkerretara utzi eta helmuga gertu ikusten dugu.... Amaitzeko gogoz, azkenenan 4 ordu eta 40 minutuko kalitatezko entrenamendua!! Sonia eta Josebak helburua beteta eta gainea podiuma!! Antolakuntzak asko hobetu beharko du egun mendi lasterketetan dagoen lehia ikusita. Ibilbidea ere ez zitzaidan gehiegi gustatu, batez ere azken 6-7 kilometroak. Hala ere, goiz zoragarria pasatu nuen konpañia ezin hobean!!


Carrerón del "txerif"!! Este año se sale!!
Cara de pocos amigos, señal de que algo no ha ido bien!


Salinas en meta!! Primero en categoría de "palilleros"!
El ekipo en meta!! Sufriendo en los últimos kilometros pero felices!!
Se nota que Remerua y Sonia hemos compartido muchos kilometros!! Coordinados hasta para parar el crono...
Podium!! Como no!! Esta vez 3º!!!

2 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Zorionak, kronika bikaina!!! Animoak Azpeitirako.

Unknown dijo...

Kronika bikaina igor. Maixua lanean, mendian eta periodista bezala. Mila ezker denok protagonista jarriarren.