domingo, 15 de mayo de 2016

XII. IZARRAITZko MENDI LASTERKETA

Donostiko zapore gazi-goxoa kentzeko (batez ere antolakuntzagatik) Azpeitia aldera hurbildu ginen larunbat (maiatzak 7) arratsaldean 5 KKTero: GURU, JR, Salinas, DOC eta ni neu. Iaz Azkoititik izan zen irteera, eta asko gustatu zitzaidanez eta aurten Azpeititik irtetzen zenez eta ibilbidea aldatzen dutenez, ba aurrera! Gainera aurtengo nire helburu nagusietan terreno teknikoa izango dudanez, zer hobeto lasterketa honetan parte hartzea baino... 21 km , 1.660m+ eta ibilbide teknikoa.
Azpeitira hurbildu ginenetatik DOCek baino ez zeukan eginda lasterketa duela 2 urte, eta ibilbide exigentea dela esaten digu. Perfila ikusita lehen 5 km-tan ia 1000 metro igotzen da, eta ondoren beste bi igoera ikusten dira, azken 8-9 km-ak lauak edo aldapa behera izanik.
Beti bezala, dorsala hartu, oparia (mangitoak, sagardo botila eta oialsko izterrak) eta kafetxoa. Egia esanda, kafea hartzen lasai-lasai egoteko giro hobea egiten zuen mendian gora korrika egiteko baino. Aukeran, beroegi. Trail munduko azken kotilleoetaz enteratu, bakoitzak bere pena eta minen berri eman besteei: que si el tobillo, que si las plantas (las flores no, las de los pies), que si bastones, que si ayer el poteo se alargo... betikoa, badaezpadako aitxakiak. Izarraitz pilotalekuan prestatu, motxila utzi eta beroketatxoa egitera. Gurua urduri dago, debutatzen duen gazte bat bezala. Gainera Erlorarte Soniari laguntzeko eskatzen diot eta oraindik eta urduriago ipintzen da...
Antes de la salida, los 5 bien uniformados arropando al líder Salinas con el "mallot" de capitán

Arratsaldeko 4etan Azpeitiko plazatik irtetzen gara 110 korrikalari inguru. Lehen kilometro erdia herritik da eta denak irtetzen dira ziztu bizian, aurretik dugun aldapari erreparatu gabe. Zer daukagun jakinda lasai hartzen dut. Aurretik dugun igoera Ehunmiletan bi aldiz gauez jeitsita daukat eta ez daukat oroimen oso ona.... Kaleak bukatu eta eskilarak gora hasten gara. Jendeak nahi ta nahi ez erritmoa moteltzen du eta gehienok (behintzat atzean goazenok) oinez hasten gara. JR eta Doc aurretik doaz; Salinas neri kontrolatzen doa, eta Gurua Sonia "pura sangrea" dominatu nahian dabil ea ez dion alde egiten. Bakoitza bere lanean.... Eskilarak bukatu eta baserri pista baten sartzen gara. Makilak luzatu eta nere oinezko erritmoan aurrera noa, poliki jendea aurreratuz. Salinasek korrika jarraitzen du eta alde egiten du. Iadanik tropela luze-luze eginda doa. 2 km inguruan pista bukatzen da eta basoan sartzen gara, harrizko galtzada zoragarritik. Behean bailara guztia ikusten da. Nahiz eta altura irabazi bero asko dago eta izerdia erruz botatzen dut (dugu). Hala ere momentuz gustora noa, pultsometroari kasu eginez eta indarrak gordez, Salinas gero eta urrutiago doa, eta Doc eta JR bistatik galdu ditut. Harrizko galtzada bukatu eta ibilbidea lautu egiten da,  korrika egiteko moduko pinu arteko pista baten sartuz. Pinadia bukatu eta azken pala beldurgarria ikusten da ezkerretara. Reduktora sartu eta txiri-txiri indarrak gordez aurerra!!

La última pala de la primera subida a Xoxote!! Parece que algunos tenían piernas para correr...

Jendearen animo artean konturatu gabe tontorrean nago!! Momentuz ondo noa. Jeitsieratxo bat Xoxoteko aterperarte, ura edan eta Xoxoteko aterpe atzeko tontortxoa igo eta putxuari buelta emanez Azkoiti aldera hartzen dugu.











Hasieran bidezidor erraz bat hartzen dugu. Aurrerako pista baten sartzen gara eta igoeratxo bat egiten dugu berriro ere beheraka dighoan bidezidor bat hartzeko.








Ibilbide traketsa daukagu aurretik, harriz betea eta korrika abiadura mantentzea zaila da nahiz eta aldapa behera izan. zati hau ezaguna egiten zait iaztik. Beheruntz eta beheruntz egiten dugu... laister konturatzen naiz iaz Kakutera igotzeko sartu ziguten pala zain dugula!! Mekaguen!! Indarrak ondo neurtu beharko ditut bukaeran itzuroso ibili nahi badut. Aldapa bukatu eta aurrean daukaguna ikusita harri baten gainean eseri eta paisaiaz gozatzeko aproposagoa da han gora igotzeko baino. Arnasa hartu, berriro ere re-reduktora sartu eta txiri-txiri goruntz. Gutxi batzuk aurreratzen ditut eta Salinas eta JR gero eta gertuago ikusten ditut. Konturatu gabe gorputza "positibatu" egiten zait eta hain gaizki ere ez noala pentsatzen dut. Hala ere, nere burua lasaitzen saiatzen naiz, oraindik 7 km inguru goazelako...
Kakuta gainera iritsi eta Madarixa aldera jeisten gara, hasieran oso teknikoa den bidexka batetik eta gero pista moduko batetik. Bidegurutze baten eskuinera hartu eta berriro gora!! Zelako hankako mina... Eta berriro jeitsiera txabola batzuetara, bertatik  Erloko tontorrera arteko igoera geratzen  zaigularik...








Igoera honen hasieran Salinas eta JR elkartu egiten dira eta gero eta gertuago ditut. Nahiz eta ez izan eguneko igoerarik gogorrena iadanik indarrak juxtu xamar ditut!! Hain gertu ikusten ditut... "ia totntorrera iritsi aurretik harrapatzen ditudan" pentsatzen dut eta pultsomentroari gehiegi begiratu gabe pixka bat estutu egiten dut. Ia gora iristen bikiak abixua!! Mekauen... berriro ere neurtu behar. Azkenean tontorrera iristen nahiz JR eta Salinasengandik 100 bat metrora. Jeitsiera hasieran harri artetik denez poliki hartzen dut giharrak gehiegi ez tensatzeko, bestela akabo!! Antenara doan pistara irtetzen gara eta handik Xoxote aldera jeisten hasten gara metro gutxira berriro eskuinera hartzeko eta zelaitik zehar Zestua aldera doan bidezka bat hartzeko. JR eta Salinas nahiko gertu ditut. Halako batean JR nire zain bezala geratzen dela ikusten dut. Harrapazten dudanean txorkatilak jeisterakoan min ematen diola eta erritmoa lasaituko duela esaten dit. OK, ea Salinas zer moduz doan galdetzen diot eta ondo dihoala estaen dit, indartsu!! Hala ba, ea harrapazten dudan!! Tramo oso teknikoa da, oso kontzentratua joan beharrekoa, behereuntz da ia dena, baina tarteka lautada eta igoeratxoak daude... Halako batean, pinadi baten zehar jeisten hasten gara!! Zelako jeitsiera, zuzen zuzena eta aldapatsua!! Eskerrak lehor dagoen!! Aldapa erdialdean edo Salinas harrapatzen dut. Amaierarik ez duen aldapa pista batean amaitzen da... eskerrak!! Poliki beheruntz goaz eta tarteka lautadatxo eta igoeratxoak daude. Jeitsieretan ondo nihoa, baina lauan Salinasi jarraitzeko komeriak... nire iskioak eta bikiak protestaka ditut... gainera Salinas aurreko korrikalariarekin pikatuta dago..." a ese hay que pasarle!!" esaten dit... nik ezer entzun izan ez banu bezala egiten dut... badaezpada!! Kilometro batzuk erdi behera, erdi gora egiten ditugu eta halako baten 16. km-ko kartela ikusten dugu. Azken abituallamientoa gertu dago eta dena behera dela esaten digute, igoeratxo bat besterik ez. Puff!! Pentsatzen dut, igoeratxo bat esan badigute oriandik lana dago egiteko. Iadanik iskioek pare bat abisu eman dizkidate. Salinas lauan eta goruntz ondo doa, baina aldapa behera hankapeak min ematen dio eta goruntz "gure arerioak" atzean uzten saiatzen da. Kostata (pare bat aldiz iskioak luzatzen geratu behar izan naiz) igoeraren amaierara iristen naiz, Salinasek metro batzuk aurrerago jarraitzen du "en su pelea". Jeitsiera hasten dugu eta 3 km inguru falta direla eta "gure arerioa" atzean utzi dugunean JR elkarzten zaigu, "renacido de sus cenizas" bezala. Zelako poza!! Hirurok batera, bakoitza bere "martirio" partikularrarekin Azpeitira iristeko gogoz goaz elkarri animoak emanez. Azkenenean Azpeitiko kaleetara iristen gara eta hiruro elkarrekin jendearen animo artean helmuga zeharkazten dugu... Pozik azkenean hirurok elkarrekin amaituta!!! Helmuga zeharkatu eta han ikusten ditugu eserita zerbezak edaten Doc eta Gurua beste Eibartar batzuekin. Hauek ere pozik, batez ere Gurua, gaurkoan ere gure aurretik iritsi delako helmugara, "dando una lección de veterania" esaten dena. Azkenean 2 ordu eta 40 minutu. Oso pozik egindako denborarekin eta izandako sentsazioekin, nahiz eta oraindik asko izan hobetzeko. Baina bueno, oraindik gazteak gara eta Guruaren adina dugunerako hobetuko gara!!
Guruak ere Sonia bikain eraman zuen Kakuterarte, 3. neska 2 ordu eta 58 minutuko denborarekin!!
Lasterketa bikaina, pena merezi duen horietakoa!!! Ibilbide ikusgarria bezain exigentea eta hemugako abituallamientoa bikaina, garagardo, pintxo etab.ekin.
Hurrengo zita "Picon de Castro" ultra!! Han ere gozatzeko aukera izango dugu!!
Han IE!!

2 IRUZKIN · COMENTARIO:

lameiras dijo...

Buena crónica, me gustó mucho la carrera y compartirla con vosotros. Aúpa kkt.

iosu dijo...

Kaixo, eta eskerrik asko Remerua kronigatik eta bloga bultzatzen, pizkak galduta daukagu garai batean eduki genuen ohitura kronikak, argazkiak. saltsa eta abar.
Izarraitz lasterketa buruz dena ezanda dago,nire aldetik pena ez izatea aukera gehiago Sonia haundiari gehiago laguntzeko, baina ni baino malla gorago dago.
Zorionak bukatu zendute denori eta lasterketa bikaina dela aspimarratu antolakuntza aldetik eta batez ere ibilbideagatik.
Han Ie