lunes, 6 de junio de 2016

LA PICON CASTRO TRAIL


Joan zen asteburuan, ekainak 4 larunbatean, aurtengo nire erronketako bat ospatu zen LA PICON CASTRO Espinosa de los Monterosen, 75 kilometrotako lasterketa eta 4000 metro igotzen.
Ostiralean, Natxo, Iñaki eta hirurok Decatlonetik pasa ondoren haruntza abiatu ginen. Natxok ekarritako paella goxoa jan da gero guztia prestatu eta lotara.
Goizeko 4.30etan, oraindikan altxatu gabe, zarataka alemanak agertzen dira,  antolakuntza baina lehenago(alemanak beti alemanak). Bapo gozaldu, prestatu eta irteera tokira, bakarren bat 5.57etan agertu zen.
Hasi da lasterketa. Hasteko 4 kilometro lau egurrean. Remerua eta biok eta zatira Markine agertu zen. Lehen igoera, Picon, igoera arriskutsua, ez du pendiz handia eta erdi korrika erdi oinez, larregi sakatzeko arriskua, igoera luzea baina ez oso tentea.

 Gaina hartu eta berehala, jeitsieran, pagadi bat zeharkatuz eta bide egokian, Igor eta Ivan aurrera. Barcenasen sartzen gara eta hemendik lehen ano guneruntza, Las Machorras, 3-4 kilometro erreka paretik eta bide laua, Ivanek gantxoakin eraman gaitu. Abituallamentuan platano zatia jan eta aurrera, hauek konturatu orduko atakea jo diet. Aldapan gora erritmo onean. Goi partean tarte teknikoa eta behelainoa (antolakuntzako jendea txistuekin korrikalariak bideratzeko), bide zidorra baina harritsua oinez joan behar. Jarraian jeitsiera tentea baina "kanpo a traves" harri eta ote artean, jeitsiera gogorra eta kuadricepsak kargatzen duen horietakoa. La Lunada heldu baina lehenago pisteo pixkat jeisten eta ote eta sastraka artetik ibili izan gara. Hemen hasten da niri zatirik gogorrena egin zaidana. Bidezidor malkartsu batetik Pico de La Mielera. Zati batzutan lau hankatan ibili eta bide zidorretik jetsiera gogor bat Castro Valnera igotzen hasteko.


Eskerrak aldizka norbait aurretik ikusten zela horrek nekea arintzen laguntzen zuen. Orain tarte baten jeitsiera gogorra eta teknikoa hankak kargatzeko primerakoa. Orain pista ikusten da, jeitsiera lasaia izango dugu, baina ez bidezidor  ikustesin batetik eta sastraka erreen artean tibialak ondo markatuta izateko, eta jeitsiera bukatzeko zemento bidea kuadricepsak erreamatatzeko.

Cascada Rio Trueba anoa puntoa, amestutako ogitartekoa jateko unea: jamoia tomatearekin. Alemanak hemen daude, zizti bizian aurrera. Alarma; kuadricepsak, eta abduktoreak dantzan, ui-ui. Ez diet kasu handirik egiten eta ixildu egiten dira. Zalantzan nago, ibilbidea traketsa edo ni trakestuta nengoela. Gaina hartu pare bat kilometro pista lauan korrika egin ondoren (kuadricepsak eta bikiak hor daudela adierazten didate) beste jeitsiera alrebesa, "campo a traves", putzuekin, txilarrez (brezo) betea, tentea, kilometroak ere pixatzen dute. Hala ere hemendik aurrera ibilbidea goxotu egiten da, aldapak eta jeitsierak leundu eta orokorrean zorua ere goxotu. Bastoi bat ondatuta zaidala konturatzen naiz, bueno ba batekin joan behar. GPSak 61 kilometro markatzen dit eta anoa puntoa 58an egon behar zen, edo GPSez dabil ongi edo 3-4 kilometro gehiago egin beharko ditugu.
Por fin La Churra abituallamientoa, arnasa hartu eta denbura galdu gabe jakintsuak erakutsi didaten bezala aurrera, azken hiru igoeratxoei ekiteko. 15 kilometro baina gutxiago helmugarako, animoa berpiztu egiten da. Pagadi eder bat zeharkatuz gora, gogotxu. 300metroko igoera poltsikora. Jeitsiera zoragarria, pagadi baten zehar jeitsiera erdi tentea baino bide zidor kurbatsua, disfrutatzkoa. Erreka zeharkatu eta El Costal anoa puntoa, 11 helmugarako, hau poltsikoan dago. Zementozko bidetik 2-3 kilometrotako igoera gogorra, erritmoa hartu eta aurrera. Konturatu gabe goian. Jeitsi eta azken aldapa, nahiko leuna eta hemendik Espinosara trostinean, azken ur tragoskara hartu eta aurrera, orain kuadricepsak, abduktoreak, soleoak eta bikiak kantuan baina azken 2 kilometrotako asfaltoan egurra. Hor helmuga, beste bat poltsikora eta horrela Piconera etorri garen guztiok. Beste egu borobil bat KKTeroentzako.




4 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Zorionak Zuzen egindako lasterketagatik, eta kronikagatik ere bai!! Seguru lasterketa bera baino gogorragoa egin zaizula eta... Lasterketari buruz hitz onak baino ez. Antolaketa xumea baina zuzena, gehiegizko floritura gabe eta kriston oparirik gabe, baina "calidad/precio" bikaina. Guretzat garrantzitsua dena ondo antolatuta zeukaten: ibilbidea ondo markatuta, bidegurutze eta toki konplikatuenetan bolondresak, abituallamiento nahiko eta ondo hornituak, amaieran ur-beroarekin dutxak, masajea, amaieran pasta, eta garrantzitsuena: BOLONDRESEN TRATU ETA ARRETA BIKAINA. Ibilbidea exigentea (nada de pisteo y "camino franco"), desnibelarekin, korrika egiteko eta pista tramo ugarirekin baina baita tramo tekniko eta konplikatuak, pagadi politak (eta bistak ere politak izango dira baina lainoarekin ezin izan genuen gozatu), eta gestionatzen jakin beharreko lasterketa. Niri dagokidanez irteera bizkorra egin nuen eta Zuzenerei jarraitzen saiatu arren gehiago dela erakutsi zuen. Eta irteera bizkorrari 45. kilometro arte eutsi ahal izan nion, baina 45. km-tik 60. km-ra krisi "sakon" bat izan nuen (lasterketa uzteko gogo gehiago neukan jarraitzeko baino, baina urte guztia zuei aguantatzen ez egotearren eta Markiñe bakarrik eza uztearren jarraitzea erabaki nuen) eta eskerrak Markiñen animo eta aholkuengatik (en un año ha pasado de bekario a asesor, mejorando a los que han sido sus "maisus") helmugara itxuroso amaitzea lortu nuen. Azkenean gustora 12 ordutik jeistea lortu genuelako eta pozik KKTeroen plenoarengatik!! Orain hurrego ERRONKA (hau serioagoa da, broma gutxi), http://www.ultravallsdaneu.com/, 93 km eta +7300 PIRINEOTAN!!

Unknown dijo...

Zuzen, edarra kronikieeee....Lasterketie baino luziaua kronikie eta gainera detalle mordo batekin...vaya merito!!Eta ein zendun lasterketie be edarra, txapeuuu. Hori bai,jakin 25 minituko tartea utzi genizula Ehun Milletara mentalmente ongi heltzeko eh!! Alemanak relebuek emoten hasi baginen......jajajaj. Guruk esan zigun presio larregi ez sartzeko, soilik xaxatzeko...horregaitik agertu ginen goizean goiz, zuek pixkat espabilatu eta lasterketan pike apur bat sortzeko.

Animo Zuzen, Natxo eta Inaki, gero eta gutxiago falta zaizue urteko helbururako!! Espero ordurarte entrenoetan lagundu ahal izatea.

Guru!! zure "chico de oro"-k faltan botetan dotzu...yo como becario entzule ona baina coach bezela oraindik asko falta zait. Ea egunen baten kontatzen didazun nola espabilatzen duzun HAN IE-ko mutiko edar hau....bastante mimoso egon zen lasterketan zehar...falto de amor? edo estrategia para lanzarme ataque en secreto?...batek jakin...jajaj. Benetan be gustora asko jun nintzen HAN IE-ko Alemanaz, ia beste entrenamenduren baten koinziditzen dogun eta lagundu ahal dotzutan zure hurrengo erronkarako!! Suerte Igor!!

Lasterketiai buruz, bai Zuzenek eta Igorrek esan dauena, merezi dauen lasterketie zeren paraje edarrak die eta organizazinoie oso ondo.

Segi dezagun Kilometroak batzen eta disfrutatzan AKI, ALLI eta MAS ALLA!!

Javi Aldai dijo...

Zuenak bai kronika bikainak!!!!! lasterketa guztian zehar zuen arnasa lepoan. Korrika atera ezin nuen aldea abituallamentuetan ahalegindu behar. Ziei aldea ateratzeko brazeatu eta brazeatu makila hondatzeraino!! Lasterketa bikaina!! Zorionak ekipo alemanari eta autokarabana teami! Beraiena ere lasterketa bikaina!!

BORJA SANCHEZ dijo...

Kronika bikaina eta lasterketa zer esan Jabi. Zorionak eta hurrengoan a los más alto del cajón.

Zorionak noski beste partaidei. Lasterketa bikaina denok!!

Zuek bai beti ondo :)