Kaixo, tal como pusimos wassap el dia 12 de noviembre sabado como todos los años celebraremos con muestras familias el Kkkt eguna,que como siempre constara de una salida colectiva hacia kalamua y despues de una buena comida.
Este año la comida a propuiesta de Borja y David se podra celebrar en la sociedad de ambos ( eskerrik asko).
Para ir avanzando yo propongo poner una fecha limite para saber quienes acudiran y cuantos para facilitar labor a los de la sociedad, que os parece el dia 1 de noviembre, luego ya se concretaria menu, cuestiones a debatir ( entrenos, nutricion, material,hidratacion,ultras, verticales,etc.
Como me gusta ser el primero yo me apunto.
Guru y patrocinadora
Mixi
Animo y ajustar agendas.
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
domingo, 23 de octubre de 2016
sábado, 8 de octubre de 2016
TRAIL VALLE DE TENA, GOGORRA BEZAIN IKUSGARRIA!!
Aste batzuk pasatu diren arren, Trail Valle de Tenako oroitzapenak oraindik nire buruan darraite. Ibilbidea izugarria da, polita, espektakularra!! Gogorra eta exigentea, baina aldi berean gozagarria. Igoerak bezain gogorrak jeitsierak, baina hala ere gozatu nuen. Ibilbidea ere hainbat kilometrotan harritsua eta traketsa, baina banekien nora nihoan eta ez zen traba izan gozatzeko. Antolakuntza oso ona, abituallamiento ugarirekin eta ibilbidea oso ondo markatua, ezin da gehiago eskatu, hartutako gozamenaren mailako antolaketa. Zer esanik ez eguraldiak horretan ere lagundu zuela, nahiz eta bero asko egin; euria, trumoia eta hotza baino nahiago dut beroa, behintzat paiasiaz gozatzeko aukera emate baitu. Eta hortik aurrera dena esanda dago. Ea zuek ere ateratako argazkiekin gozatzen duzuen eta hurrengo urteren baten Trail Valle de Tenan parte hartzen animatzen zareten...
Sallent de Gallego, aurtengo irteera bertatik izan da. Herri polita!!
Ibilbidearen perfila, igoera eta jeitsiera gogorrekin. Tartean Garmo Negro 3.000koa igotzen da.
78 km eta 6.800m +
Ibilbidearen mapa. Norbait bere kabuz egitera animatzen bada, paperean daukat (korrikalariaren poltsan eman ziguten), eta eskatu!!
Ibilbidea 8 sektore edo zatitan banatzen da. 1. sektorea Sallentetik Pantikosara da.
Irteeran Asierrekin. Iaz egin zuen eta amaitzea lortu zuen. Aurten berriro animatu da, baina lesio baten ondorioz ezin izan du bukatu.
Goizaldeko 5ak dira. Korrikalariak lasai gaude, ez dago presarik, kilometroek eta gogortasunak bakoitza bere tokian ipiniko baigaituzte!!
Lehen sektore honetan lehen kilometroak asfaltotik egin ditugu Lanuzako enbalse ondotik. Taldearen atzekaldean ipintzen naiz, erritmo lasaiean pultsazioak kontrolatuz. Enbarkaderoan 600 metro inguruko igoera hasten da Sierra Planararte. Sierra Planan kilometro pare bat erdi lauan pista batetik egin ondoren basoko jeitsiera trailero batetik Pantikosara jeisten gara. Pantikosan gaupaseroen animoen artean 1. abituallamientora iristen gara.
Abituallamientoan jan eta edan, eta Yenefritoko refujiora doan bidezidorra hartzen dugu.
Eguna argitzen hasten da...
Hasierako kilometroak ez dira desnibel handikoak, eta taldetxo bat osatzen da. Primeran, haien erritmoa jarraitu eta aurerra!!
Yenefritora hurbildu ahala basoa desagertzen da eta belardiak hasten dira; eta belardiekin batera malda gogorragoak ere.
Yenefritoko abituallamientoan zerbait jan, ura hartu eta aurrera!! Aurretik 700 m +
Hemen iadanik goi-mendiko paisaia eta terrenoa hasten da.
Catieraseko Ibona
Catieraseko lepoaren bila
Catieraseko Ibona
Bide errazak amaitu dira!! Hemendik aurrera aldapa gogorrak hasten dira!!
Aurrean Catieraseko lepoa, 2.516 m
Rinconada de Piniecho aldera jeitsi ta berriro goruntz...
Forátula lepoaren bila!!!
Ederra pala!!
Ederra pala!!
Forátula lepora iristeko igoera!!
Bestaldeko bista izugarri ederra!! Eta harritsua!!
Forátulako giko ibona!! Ze polita!!
Forátulako ibona
Collado de Tablatora iristen (2.476m)
Orain arte bidea gogorra izan bada, orain granitoaren erreinuko ateetan gaude... hemendik aurrera korrika egitea ia ezinezkoa izango da!! Tablatoko lepotik Brazato aldera goaz, "harrizko itsasoetan" galdutako marinelak ematen dugu...
Rinconada de Brazato aldea. Paisaia politak!!
Brazatoko Beheko ibona
Brazatoko refujioan dagoen abituallamentura iristen. Aurrean Garmo Negro!!
Ezkerrean Argualas tontorra eta eskuinean Garmo Negro
Jan, edan, eguzkitako krema eman, argazki batzuk atera eta aurrera!! Eguzkiak ederto berotzen du!! Aurretik 8,5 km, 550m+ eta 1000m-
Brazatoko refugiotik oso ondo ikusten dira Pantikosako Baiñuak!! Eta Garmo Negrora daukagun igoera ere bai!! Hobeto ez pentsa horretan... bestela akabo!!
Abituallamientotik irten eta ederra igoera harri artean!!!
Igoera gogorra da eta bero asko egiten du. Nire
gorputza ez doa ondo eta 5 minutuko atsedenalditxo bat egitea
erabakitzen dut pixka bat reseteatzeko!! Haizeak jotzen duen harri baten
gainean eseri, ura edan, argazki batzuk egin eta wasapeatzeko
aprobetzatzen dut...
Han IE!!!
Brazatoko Ibona. Egiten duen beroarekin bertan bainu bat hartu eta eguzkia hartzen geratzeko gogoa ematen du...
Ibona inguratzen dugu bidezidor erraz batetik. Ibilbidea nahiko laua da eta gorputzari buelta emateko ederto datorkit...
Baina berriro ere igotzea tokatzen da Labaza aldera
Ibones dero Perforau-etatik pasatzen gara. Paradisua dirudi, uraren kolore urdina pasada bat da!!!
Eta berriro gora, Labaza eta Molinos tontorren arteko lepora igotzen gara, 2.634 m.
Zelako panoramika!!
Lepora iristeko azken "pedrera"!!!
Ibon de Labaza
Serrato-ko Ibona. ZE POLITA!!
Eta han behean Pantikosako Balnearioa!! Tirolina bat egongo balitz... baina keba, 1000 metroko jeitsiera gogorra ez dit inork kenduko... ta gero gerokoak!!!
Jeitsiera gogorra, bidezidorra da baina oso harritsua!! Azkenean Pantikosako Bainuetan nago eta erdi osorik... jarraitzeko gogotsu nahiz eta "krisi" txiki bat pasatu.
Oraindik ez dut lasterketa erdia egin, baina argi daukat Garmo Negroko tontorra eginda "kuenta atrasa" hasten dela, beraz, pasta jan, ondo edan, arropak aldatu, ura hartu eta poliki-poliki aurrera!!
Aurretik sektorerik gogorrena, Garmo Negroko igoera, 5 km-tan 1500m+. Ez nago bete-betean baina ondo mentalizatuta nagoenez ez diot beldurrik.
Lasai-lasai Garmo Negroko igoerari metroak irabazten hasten naiz. Hasieran zig-zagean igotzen den bidexka erraza da, pinuen itzalpean gustora egiten dena. Eguzkiak ez du bete betean jotzen, erdi lainotuta baitago, baina bero egiten du.
Kilometro eta erdi inguru eginda pinuak amaitzen dira eta zelaiak zeharkatuz igotzen dugu.
Krokis kuriosoa!!
Igoeraren erdia egindakoan zelaia amaitu eta berriro ere "harrizko itsasoetan" murgiltzen gara... Berriro ere harrien "kaosa" da nagusi... eta hankak ez daude "dantza" askotarako...
Igoerak amaiezina ematen du... lepora iritsi zarela pentsatzen duzunean aurrean harri soltezko beste pala bat azaltzen da...
Hori bai, arnasari buelta emateko gelditu, atzera begiratu eta gozagarria da ikusten den paisaia!!
Urrutian Bachimañako ibonaren zati bat ikusi daiteke...
Eta (ez nago seguru) Brazatoetako ibonak ere...
Zorionez Pantikosako Bainuetako ibona gero eta txikiagoa ikusten da. Eskerrak!
Oker ez banago, Vignemale izan daiteke...
Zati hau oso gogorra egiten da. Bi pauso aurrera eta bat atzera... ematen du ez duzula aurreratzen
Argualaseko lepoan oraindik elurra dago. Ematen du iadanik gutxi falta dela...
Azken kresterioa!! Eginda dago...
Kresterioa badaezpada hari batekin markatuta dago
Midi d'Ossau
Picos del Infierno
Pondiellos-eko Ibonak
Ospatzeko urdaiazpiko bokata eta garagardoa!!
Eguraldiak laguntzen du eta bista izugarria da. Bakarrik une hau bizitzeagatik merezi du egindako bidea egiteak!!! Igoera oso gorra egin zait, baina jasotako sariak ez dauka prezioarik...
Ikusi bestela!!
Garmo Negrotik Bachimañako refujiora jeitsi behar gara. Hasierako jeitsiera Garmoko lepoko pedreratik nahiko eramangarria da, baina ondoren egindako diagonala (biderik gabe eta harri atean) "matadore" da!! Arnaleseko ibonaren azpitik pasatu gara.
Iadanik Bachimañako refugioa ikusi dezaket, baina orindik bertara iristeko granitozko bloke haundi hauek osatzen duten laberintoa zeharkatu behar dut...
Animo Remerua!! Bertan gaude!!
Abituallamientoa Bachimañako refujioan bertan dago. Refujioa baino gehiago hotela ematen du. Arroz pixkat jan, kafea, gaileta batzuk, ura hartu eta poliki-poliki aurrera. Orain esan digutenagatik bidea GRtik da, beraz, teorikoki ez da hain konplikatua... baina ez dut sinesten. Aurretik 650 m + eta 650 m - Respumosorarte, Tebarrayko lepotik. Helburua gaua egin aurretik iristea!! Ea lortzen dudan...
Bachimañako Goiko ibona, erdian uhartetxo batekin
Hasierako tramoa erraza da, poliki igotzen doan bidezidorra da. Harriak egon arren eramangarria....
Picos del Infierno-ko neberoak
Poliki altura irabaziz noa eta atzean uzten Bachimanako Ibona
Os Azules-eko ibonetako lehena. Tebarray lepotik eguzkia sartzen.
Bidea oso polita da.
Os Azules ibon inguruan kanping dendetan jendea gaua pasatzeko prestatzen dago. Lekua izugarri polita da bertan lo egiten geratzeko. Gaurkoan uste dut ezingo dudala...
Tebarrayko lepoa
Infiernoetako neberoak gertutik
Tebarrayko lepora (2.722m) iritsi eta sorpresa... Tebarrayko ibona aurrez aurre...
Tebarrayko ibona albotik pasatu eta beste lepo batera igoera... Cuello de Llena Central, erdi trepatzen egin behar dira azken metroak.
Eskerrak jeisteo soka jarri duten, bestela komeriak hemendik jeisteko...
Orain dena jeitsiera Respumosorarte. Ia gaua egin aurretik heltzen naizen. Hasierako eitsiera harri artean da, baina ondo trazatutako bidea da, beraz, korrika egiteko modukoa.
Llena de Cantaleko ibonaren ondotik pasatzean bertan lo egiteko prestatzen dauden kaudrila baten animoak jasotzen ditut. Terreno erosoa da, belar eta lurrezko bidezidorra... eta eskertzen da. Korrika gozatuz noa!!
Atzera begiratuta egindako jeitsiera ikusi dezaket. Jeitsiera gozagarria nahiz eta kilometroak eta nekea pilatuta izan
Iadanik gutxi falta da. Respumosoko refujioa ikusi dezaket eta ematen du justu bada ere frontala piztu beharrik gabe iritsiko naizela.
Respumosoko abituallamientoan ere arroza jan, kafea hartu, frontala piztu eta aurrera!!
Musaleseko lepora 500 m+ inguru ditut eta handik Sarrarako urtegira ia 1.200 m -
Indarrez ez noa sobrauta, baina animoz gainezka noa; beraz, igoerak ahal den moduan gainditu eta behera korrika gozatuz iritsiko naiz. Respumosotik beste bi korrikalarirekin elkartzen naiz eta beraiekin batera ekiten diot igoerari. Bat atzean geratzen ea bestearen atzetik, "con mas pena que gloria", poliki-poliki lepora iristea lortzen dut. Musaleseko lepoko azken metroak erdi eskalatuz egiten ditugu soka baten laguntzarekin. Fresko egiten du eta ura hartu eta beheruntz abiatzen naiz. Lurrezko bidezidorra da eta korrika egiteko oso aproposa. Zorionez beheruntz goruntz baino hobeto noa eta korrika jeisten naiz, gainera nahiz eta nekatuta egon gozatuz noa. Bidezidorra eta pista tartekatuz doaz, azken partea basoan zehar eginez.
Konturatu orduko la Sarrako abituallamientoan nago. Bertan 4-5
korrikalari daude. Zebait jan, wasapez partea pasatu, ura hartu eta asko gelditu gabe aurrera
noa.
Azken 700 m + geratzen zaizkit, eta gero 850 m ko jeitsiera Sallentera. Jeitsierak ez dit beldurtzen, baina Musaleseko igoera "patetikoa" ikusita ezinean geratzeko beldurra daukat. Hala ere helmugara iristea beste helbururik ez dudanez, lehenago edo berandugo iritsiko naiz. Hasiera laua da, la Sarratik Respumosora igotzeko dagoen pistatik. Tornalizas inguruan ezkerretara hartzen dugu Peña Foratata inguratzeko. Hasiera zig-zag eginez nahiko erraza da. Indarrak justu daude baina aurrera noa. Hala ere, nire kalkuluen arabera 11 km-tan 700 m igotzeko eta 850 jeisteko eta egin ditugun ia 3 km lauak kenduz gero, badakit pala gogorrak igo beharko ditugula... Zig-zag izan dena marra zuzen bihurtzen da eta igoera bertikala bihurtzen da. Lasai hartzen dut eta metroak irabaziz noa, tartean atsedenaldiak eginez. Eskerrak igoerak pala gogorrak izateaz gain "lautadatxoak" ere badituen eta hankei tregua pixka bat eman diezaiakedan. Igoera eramangarriak pala gogorrekin tartekatuz pentstau baino lehenago iristen naiz Foratatako lepora. Hau eginda dago!! Ordu bete eta Sallenten nago. Jeitsiera polita da, baina tartean igoeratxo batzuk baditu. Hala ere jeisten igotzen baino askoz hobeto noa. Formigal herriaren gainaldetik pasatzen gara eta Sallentera iritsi aurretik zuzenean jeisten gaituzte, berreskuratu (edo desbrozadorarekin sortu duten bidexka) duten bidexka batetik. Tarte hau konplikatua da, poliki egin beharrekoa, nahiko teknikoa eta arriskutsua baita.
Listo, herriaren gainaldetik bueltatxo bat eta Sallenteko kaleetan nago. Eginda!!
21 ordu eta 30 minutuko gozamena, ibilbide gogorra izan da, exigentea, baina guztiz gomendagarria. Ez dakit noiz, baina bueltatuko naiz!!!
Peña Foratata Sallentetik ikusita
Suscribirse a:
Entradas (Atom)