GABONTRAIL 2016
Eguberriko goizeko 8:15tan 35 lagun bildu ginen 'Deporren aurrean' eibarko menditikan korrika egiteko eta batez ere goiz zoragarri bat pastzeko asmoarekin, aipatzeko ia herena neskak ziren, txalo bero bat haientzat!
Eta 8:30ak pasata Ixuaruntza abiatu ziren, Itzio, Arrajola eta Urkoko maldak gainditu ostean. Usartzan geldiunea izateko adoz jarrita, askarrenak eta xuabe-xuabe joaten zirenak, berriro elkartu eta, bertan atzedenatxo bat aprobetxatuz, txanpaiarekin (edo Cava-rekin, ez dute zehaztu eta) 2016ko denboraldia agurtu zuten.
Gero Kalamurako bidetik Akondiako gainan argazki 'ofiziala' atera zuten, eta, orain bai, dena behera izango zen...
Jeitsiera azkarrago egin ondoren herrira heldu ziren 11ak aldera, han, Deporreko egoitzan, Klubak txorizo eta salda goxua opari eman zien.
Amaiera, antolatzaileek jarri zuten txakolinarekin partehartzaile guztiei eskerrak emoteko nahian. Hurrengo urtea arte!
Bidixua, argazkiak eta Informazio gehiago: http://blog.kalamuakorrikalariak.org/2016/12/gabon-trail-2016.html?m=1
(Badago jada hurrengo kedadaren data, martxoak 4, ... berriak emango ditugu)
0 IRUZKIN · COMENTARIO:
Publicar un comentario