lunes, 13 de marzo de 2017

NEGUTRAIL 2017: PARTAIDETZA ETA GIRO ONA!!


  Irteerako argazkia

Eibarko Klub Deportiboak antolatutako 2017ko Mendi Jardunaldien barruan, martxoaren 5ean trail irteera bat antolatu genuen klubeko mendi lasterketa taldeak. 35 lagun elkartu ginen goizeko 8:30etan Deporren 17 km eta 800 metroko goranzko desnibela zuen ibilbidea burutzeko. Ibilbidea ondorengoa izan zen: Toribio Etxeberria, Urkizu, Azitain, Illordo, San Salbador, Azurtza, Azkonabitza azpitik bira, Arraotz, Galdaramiño, Unbe, Untzag.  Partaideak gustura bukatu zuten, askorentzat aukera paregabea baita Eibar inguruko mendi eta ibilbide berriak korrika eginez ezagutzeko. Horrez gain, Eibar eta inguruetako mendizale eta korrikalariak elkar ezagutzeko balio izan zuen irteerak. Eta garrantzitsuena, iadanik badago hurrengo irteerarako data ere, maiatzak 14. Ez galdu aukera eta animatu!!


 
 San Salbadorreko ermita
 "Abanzadilla" taldetxoa Galdaramiñotik Unbeko jeitsieran
 Helmugan denok irrifartsu!!

Hemen daukazue irterako bideotxo bat. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta hurrengoan ere animatzea!!

1 IRUZKIN · COMENTARIO:

ntxgarai dijo...

Lan ederra igor, beti bezala!!!
Eskerrik asko