martes, 2 de enero de 2018

2017ko ERREPASO PERTSONALA

Iadanik 2017 urtea joan den arren, oritzapen batzuk ona ekartzea gustatuko litzaidake errepaso txiki bat eginez.
Gogoan dut urtea Aizkorrira eskapadatxo bat eginez hasi nuela, Jabi eta Rafakin. Eguraldi bikaina izan genuen eta ederki gozatu genuen!!! Urtea hasteko ez dago modu hoberik...



Urtearen lehen zatia bi zatitan banatu nuen, aste santu arte lasterketa laburrak, eta aste santu ondoren bi helburu nagusi, Travesera eta Buff Epic Trail. Urteko bi helburu edo erronka nagusiak!!! Biak ere gogorrak eta teknikoak.
Lehen lasterketa laburra Zestoako "Kobaz Koba" (25 km, 15000+) izan behar zuen, otsailak 12an, baina ezkerreko belaunaren azpian sobrekarga bat izan nuen eta kale egin nuen. Hala ere, bertan egon giñen lagunak animatzen!!!...eta enbidia pasatzen... Hona hemen egindako bideotxo bat: https://www.youtube.com/watch?v=5XL_5urBpro

Ondoren klasiko bat etorri zen, Orioko Mendi Lasterketa (21 km, 1000+), martxoak 12an. Giro lokastua zegoen eta gorputza oraindik rekuperatu gabe. Beraz, Soniarekin batera gozatuz egitea erabaki zuen. Entrenamendu eta konpañia bikaiña!!
...eta lehen fase hau amaitzeko lasterketa berri bat aukeratu nuen, Gabiriko Leharrei Mendi Lasterketa (apirilak 1, 24 km, 1300+). Ibilbide gora-beheratsua eta eguraldiak lokastua. Ederki sufritu nuen eta nere txispa falta somatzeko balio izan zidan... Hala ere, lehen fasea egindako lanarkein gustora amaitu nuen.2:39:39 eta 76. postua. Hemen bideo ofiziala:




Aste santuan mendiko eski pixkat 8nahi baino gutxiago), korrika pixka bat... eta bigarren faseari ekiteko prest. Tartean Udalaitzera irteera batzuk ere ez ziren falta izan (eskerrik asko Iñaki eta Iban).




...eta prestaketa bezala, zergatik ez 70km eta 3700+-ko lasterketa bat? Pentsatu eta egin. Itxura oso ona zeukan lasterketak, Burgoseko Valdeporres herritik irtetzen zen eta desnibel egokia zeukan. Gainera kotxez egunean bertan joan-etorria egiteko egokia. 

Ba intentzio horrekin abiatu giñen maiatzaren 6an Iñaki, Iban eta neu Valdeporreseruntz, baina ia-ia ez ginen iritsi. Nik eraman nuen kotxea eta gasoil gabe geratu ginen 6 km faltan. Azkenean hatzamarra atera behar izan genuen irteerara iristeko. Eguna primeran hasi genuen... Irten aurretik helburua 10 ordutan egitea zen eta erritmo kontrolatuan irten ginen. 

 
 
Iban egurrean, Iñaki atzetik eta ni eskuko-frenoarekin. 40 km inguruan Iñaki justu ibili zen, baina 50. km aurrera buelta eman zion eta 62. km-an nere lasterketa amaitu egin zen, zintilako mina hasi zitzaidan eta urteko helburuak beste batzuk zirela kontutan hartuta ez zuen merezi arriskurik hartzea. Hurrengoan izango da... Hala nola Iñaki eta Iban aurrera joateko konbentzitu nituen eta errepidera jeitsi eta berriro hatzamarra atera behar Valdeporresera iristeko. Eguna nola hasi, hala bukatu!! Azkenean ez zuten 10 ordutik jeistea lortu, baina lasai, nire erruz izan zen!!! Hala er, Iñakik bere bizitzako lehen txapela irabazi zuen, eta hori Urrezko Ekipoari esker izan zen!!! ;);) Bide guztian kontrolpean eraman genuelako!!! Zorionak Iñaki!!

Lasterketa polita. Ibilbide gorabeheratsua da, hasieran igoera etzanak eta jeitsiera gogorrak, eta bigarren partean igoera labur eta gogorrak eta jeitsiera etzanak. Ibilbide polita eta antolaketa ona!! Bueltatu beharreko lasterketa.
RUNELA TRAIL 2017 from Runela Trail on Vimeo.

Runelatik errekuperatu eta Udalaitzen entrenamendu pare bat egin ondoren prest eta mentalizatuta nengoen Traveserarako. Ekainak 9an laguntzaile talde ezinhobearekin (Jabi, Guru eta Natxo) Asturias aldera abiatu ginen, Arenas de Cabrelesera dorsala hartzera. Dorsala hartu eta Covadongara joan ginen afaltzera, bertatik irtetzen baiginan goizaldeko ordu bietan.

 Afaldu, atseden pixka bat hartu eta prest aurretik nituen 75 km eta 6500+

Poliki hasi nintzen, batez ere aldapa beheretan asko kontrolatuz, eta lasterketak aurrera egin ahala animatuz joan nintzen eta ikusirik indartsu nengoela azken zatia egurrean egin nuen. 




Azkenean 17 ordutik justu-justu jeistea lortu nuen eta 101. postuan. Pozik egindako lanarekin!!! Lasterketa gogorra bezain ikusgarria iruditu zitzaidan, BRUTALA!! Bizitzan gutxienez behin egitea merezi  duen horietakoa. Seguru errepikatzen dudala...
Mila esker asistentzia taldeari egindako lan bikainagatik!! Zuekin beti errazagoa da...

Travesera Integral de Picos 2017 . Video Oficial from Estudio la Cabina on Vimeo.

Travesera egin ondoren 4 astera Buff Epic Trail Aiguestortes da hurrengo helburua, 105km eta 8000+. 4 aste horietan ondo rekuperatu, San Juanetan gaueko irteera Aizkorri aldera Jabi eta Ibanekin, eta prest hurrengo erronkarako.

 Uztailak 8ko asteburuan autokarabanan familiarekin Barrauerara (Lleida) hurbildu nintzen, bertako giroaz gozatu eta egun eder batzuk pasatzeko asmoarekin. Ibilbideak Aiguestortes Parke Nazionalari itzulia ematen dio.
Eguraldiaren prebisioa ez da batere ona. larunbaterako ekaitzak ematen dituzte eta euri arriskua. Larunbat goizaldean giro onarekin irten ginen. Beti bezala, poliki hasi nintzen eta atzetik aurrerako lasterketa egiten saiatu nintzen. Lehen kilometroak oso gustora egin nituen, baina 25. km inguruan euria hasi zen. Hala ere, aurrea jarraitu beharra zegoen, nahiz eta trumoia eta euria tartean tartean lagun izan. 40. km-tik aurrera nekea somatzen hasi nintzen. Aldapa gora indarrak justu xamar nituen eta 55. km-tik aurrera Espotera arteko jeitsiera luzean korrika egiterakoan belaunak minduta somatzen nituen. Espotetik (68 km) Barruerara lasterketako zatirik exijenteena geratzen zitzaigun, eta gainera gauez egin beharrekoa. Baina bazirudien ekaitza igarota zegoela. Poliki-poliki Esportera iritsi nintzen eta nire sorpresarako lasterketa neutralizatu egiten zutela esan zidaten, ekaitz arriskuagatik. Beraz, hurrengo batean izan beharko du!!Azkenan 10:50:16 eta 55. postuan amaitu nuen. Hemen bideo ofiziala:


Denboraldia horrela amaitzeak pena ematen zidan eta oporretako egunak plan edo aukera berriak aztertzeko aprobetxatuz, eta baita ere gorputzari buelta emateko, berehala etorri zitzaidan erantzuna. Zergatik ez BUTSeko azken etapa, Donosti-Bilbo, 140 km eta 8000+?

Frantzian eta Alpeetan emandako 4 asteak rekuperatu eta pixka bat mantentzeko aprobetxatu nituen eta abuztuan berriro lanera. Deba ingurutik 3-4 entrenamendu luze egin bide berriak ezagutuz (mila esker Ibon eta Xabala) eta motibazioa topera izena ematea erabaki nuen.


BUTSen aurretik Sorgiñen Lasterketan parte hartu nuen taldeko beste batzuekin, eta entrenamentu bezala primeran etorri zitzaidan.
Dena prest, beraz, urteko azken arronkari ekiteko!! Urriak 6an Iosu eta Natxokin Donostira hurbildu, Orioko asistentzia taldearekin elkartu (Xabala Bidelaguna), azken prestaketa lanak egin eta ostiraleko gaueko 11etan abentura hasteko prest!!


Aurretik ibilbide gorabeheratsua, beraz, indarrak ondo erregulatzea ezinbestekoa izango da.
 Ez nintzan oso fuerte hasi, baina aurreikusitako partzialak baino hobeto nindoan. Erloko kilometro bertikala egin ondoren Elgoibarrera jeitsiera luzean bapatean zintilako mina hasi zitzaidan eta ezinezkoa nuen korrika egitea. Zelako panorama, oraindik 80 km aurretik eta ezin korrika egin. Hala ere, azken 60 km-rako Bidelaguna nuenez reseteatu, berriro mentalizatu eta aurrera jarraitu beharra nuen. Morutik Trabakuara Jabin laguntza izan zuen eta Trabakuatik Bilbora Xabalarena (ez dakizue zenbat eskertzen den, zuengatik ez balitz Elgoibartik etxera joango nintzen zuzenean); eta bide guztian zehar asistentzia taldearena (Iosu, Natxo, Sonia, Amaia, Marta....). Mila esker guztioi!!! Eta nola ez, KKT talde osoari San Pedro eta Oiz arteko ibilbidea markatzen ibili zinetelako. Zuek gabe ezinezkoa izango baitzen nik lasterketa egitea!!!

 
 

 
 Azkenean kostata eta apzientzia handiarekin lortu nuen (edo lortu zenuten) Bilbora iristea!!Azkenean 28:10:01, 63. postuan.



  ...eta urtea amaitzeko klasikoa bihurtu den Asier Cuevas Lasterketa eta Ezkioko Mendi Lasterketa Mixtoa Soniarekin.
 
Ezin ahaztu urtean zehar Klub Deportiboarekin batera antolatutako Trail irteerak, Gabontrail, Negutrail, Udaberritail eta Udazkentrailak.

 Amaitzeko, urteko argazki eta bideoekin egindako bideoa.

3 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Itzela Igor!! Hau bai brutala!!!
Mila-mila esker horrelako Olentzero opariagatik!
Adierazten duzun bezala, beste urte bat elkarrekin ikasten, gozatzen, sufritzen, laguntzen, bidaiatzen, ematen, hartzen, egunsentiak-euriak-hotzak-nekeak partekatzen, BIZITZEN!!!
Pribilejioa eta ohorea horrelako bidai lagunak izatea!!

ntxgarai dijo...

Eskerrak zuri igor!!! Une zoragarriak elkarrekin pasatu ditugunak kkteruok! Eta zorionak egindako denboraldiaz! Guk, zure alboan ibiltzeaz beste, gozatu eta ikasi ein dogu amaitu den urte gehiago honetan, beraz 2018rako nire erronka pertsonala... hurrengo gabonak guztion pasadizuak berriro zuekin konpartitzea ;)

iosu dijo...

Kaixo, eta zorionak denboraldi bikain eta dotore lortzeagatik,nik ere bai Natxo eta Jabi adierazitakoakin bat nator.
bideoa denboraldi bezelakoa
Eskerrik Asko alde txiki baten erronka horretan aukera izatea alboan egoteko
Han Ie