El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
lunes, 30 de diciembre de 2019
GABONTRAIL19: ARGAZKIAK ETA BIDEOA
lunes, 9 de diciembre de 2019
GABONTRAIL19: ANIMA ZAITEZ DENBORALDI AMAIERA GUREKIN OSPATZERA!!
domingo, 10 de noviembre de 2019
martes, 15 de octubre de 2019
UDAZKENTRAIL19: GOZATU UDAZKENAZ MENDITIK!!!
AURREKO EDIZIOETAKO BIDEOAK-VIDEOS DE EDICIONES ANTERIORES:
2017: https://www.youtube.com/watch?v=tSTndXGUsik
2018: https://www.youtube.com/watch?v=SXJNG8-UILU
martes, 27 de agosto de 2019
domingo, 28 de julio de 2019
3Handiak 2018
Ze bizkor pasatzen dan denbora!!! Gogoan daukat oraindik zozketan dortsala suertatu zitzaidanean!!!, urduritasuna, zirrara eta poza... Bai, zelako poza!! Etxera iritxi, Maiderri esan eta egunak eta asteak kontatzen hasi entrenamenduak prestatzeko. Ba pasatu dira kontatutako egun, aste eta hilabete guztiak. Jakingo dezuenez, aste bukaera hontan izan da 3haundiak froga. Gaur, horren kronikarekin nator ohiturarik ez galtzeko.
Froga ostiral- larunbat gauean hasten zen, beraz ostiralean lasai-lasai hartzeko eguna. Gauza guztiak kontrolpean; goizean paseotxo bat, taldekideekin kafetxo bat, bazkaldu.... egon ezina.Siesta egin nahi eta ezin, jajajajaja. Azkenean beti bezela, froga hasteko irrikitan eta orduak motel-motel. Zazpiretan geunden Urkizun hitzartuta: Rafa, Jesus, David eta ni. Altsasun, Igorrekin. Igor jaso eta 15 minututan Araian ginen. Kotxea aparkatu, plaza bilatu, dortsalak jaso eta Landarako motxila kamiora. Eta gu, afaltzera. Afaldu eta hitzeginda geneukan, ahalik eta azkarren Murgia aldera joatea, antolakuntzak jarritako autobusetan eta horrela egin genuen. Murgiara iritxi anaia Mikel, Maider eta Teresekin elkartu, azken barreak, txisteak eta poliki-poliki tentsioa nabaritzen hasi ginenean ,irteera puntura joan eta aurrean kokatu ginen. Han geundela, Santi eta Iosu-rekin topo egin eta betiko gauzak: nola zaude, ze intentzio, eguraldia,...bla bla bla bla. 00:00 eta martxan ginen iada.... Irteeran ondo atera ginen, kontrolpean eta azkar atera gabe. Jendetza bide bazterretan, ikusgarria zen, gorputzeko zirrarak, emozioak, ezagunen animoak eta berriro ere familiaren animoak eta Gorbea aldera.
Bide hontan Jesus, Igor eta ni gindoazen eta Rafa eta David ez genituen ikusten, ez dakit zer gertatu zen baino hori izan zen bukatu arteko leloa. Gorbeara martxa politean joan ginen eta hemen izan zen zerua ikusi genuen azken momentua. Gorbeako puntan ilargia ikusi, behe-lainotan murgildu eta pelikuletako baso eta landetan ibiliko bagina pasa genituen orduak. Hirurok elkarrekin gindoazen eta martxa politean, kilometroak jaten eta konturatzerako, Ubidera iritxi ginen txaranga eta jendetza artean. Boteilak bete eta martxa, Otxandion geneukan hurrengoko jo-puntua.
Lainoak behe-behean jarraitzen zuten eta argi mantendu behar ginen markajea jarraitzeko, markaje ikusgarria, zorionak antolakuntzari. Etapaz etapa moztu genuen lasterketa eta dena ondo ateratzen ari zitzaigun .Talde polita osatu genuen hirurok, oso ondo konpondu ginen hasieratik eta Ontxandiora ere iritxi ginen; Mikel, Maider eta Teresekin hitzegin, guztia ondo ziola esan, barrura sartu, jan eta berriro familiari kasu egin ondoren, martxa Urkiola aldera.
Urkiolan, David H.-kin elkartu ginen, Alias Alberto. Rafak makilen bat apurtu zuela komentatu eta berari itxoin ari zela esan zigun.Guk boteilak bete eta martxa Anboto aldera.
Honek bai sortzen zidala errespetu punto bat, gaba ikusita buelta asko ematen ari nintzen nola ote zegoen, bai igoera eta batez ere jeitsiera. Pronostiko guztiak bete ziren, bai goraka eta batez ere beheraka, lasai-lasai hartu eta nahi baino denbora gehiago galdu genuen Anboton.Baina pozik, minik hartu gabe eta pauso onean jarraitu genuelako. Hurrengo etapa Landa.
Orixol eta Jarindo tartean, zer kontatu hauei biei buruz, nundik hasi: biak inoiz igo gabeko tontor ederrak eta gogorrak, guztiz desberdinak. Askok diote lasterketa Landan hasten dela baina gauzak ondo egin behar dira lasterketa hor hasteko. 40/50 km-tako tarta horretan, erlojua gelditzen dala dirudi. Nola pasatzen den denbora eta ze distantzi gutxi aurretzen dezun. Gauza da indartsu igo genituela bi lepo hauek eta iada, nabaritzen genuen eguna argitzera zioala eta Landatik gertu ginela. Bertan zeuden Iñaki, Imanol, Leire, Nagore, Terese, Maider1, Mikel eta Maider2.... Zelako emozioa... Benetan ezin dezue idearik ere egin zer sentitzen den momentu horietan. Danak agurtu eta anoa barrura.Hor ere aurpegi ezaguna: Aitzol. Eskerrik asko atentzio eta mimoengaitik, eskeinitako guztiarengaitik. Erropaz aldatu goitik behera, zerbait jan eta kanpora guztiekin berba egitera. Denei ondo nengoela esan... Txiste batzuk, hirurok berriz elkartu eta hemendik aurrera lau izango ginen abentura eder hontan.
Landatik eta Araiara, Imanol etorri zen gurekin.Zati hau ederki ezagutzen nuen, pare bat aldiz egina bait nuen eta tranpa guztiak buruan neuzkan. Behe-lainoarekin jarraitzen genuen eta "molino" ospetsuak ikusi ere ez ziren egiten... Goizeko freskuran eta behe-laino artean aurrera.Azkeneko eolikoan eguzki izpi bat ikusi genuen eta eguraldiak hobetzera egin zuen.Urbiara iritxi baino lehen zerua urdin zegoen eta orduantxe bai, argi ikusi nuela lasterketari irabazi niola. Urbiara iristen, Ivan eta familia agurtu, pixkatxo baten gelditu berba egin eta martxa.
Aizkorri gelditzen zen eta jeitxiera. Argi neukan indarrakin iritxi behar nuela gora, azken txanpa ondo ateratzeko eta horrela izan zen. Bakoitzak bere erritmoa jarri eta bakoitzak, bere erara igo zuen. Goian laurok elkartu, nola geunden baloratu eta erabakia, beheruntz dena eman behar zela izan zen. Esan eta egin, laurok oihuka hasi ginen tentsioa kanporatzeko eta lau basurde bagina jeitxi ginen Araiako kaleetara. Azken 50 metroak hunkigarriak izan ziren.Hirurok besarkatuta sartu bait ginen, 101km elkarrekin egin ondoren. Nolako esperentzia izan den.Txalogarria!!
Igor, Jesus eskerrik asko. Imanol, baita zuri ere. Eta batez ere familiari zuek bai meritua, osaba zoro honen atzetik ibiltzea gaba osoa eta hurrengo eguna. Eskerrak nola eman ere, ez dakit.Eta azkenik, etxeko biei; zuen laguntzarik gabe hau ezinezkoa izango litzatekeelako. Urteko balentzerako, Ivan oraindik besteren bat falta zaiy, ondoren egingo det Jajajajajajaj
Eskerrik asko 8 hilabete hauetan momentu txikiren bat bizi izan degun guztioi, ederra izan da prestakuntza. Gauzak ondo egin ditudanaren segurantza daukat, gorputzak zoragarri erantzun bait dit. Gaur eliptikaren gainean izerdi ederra bota bait det taldeko estatutuak idazten jarraitzen duen batekin!!!!!! Berak esan duen bezela "carrera para ponerte el mono de trabajo"
HAN HEI!!!!!
miércoles, 24 de julio de 2019
EHUNMILAK 2019
Ehunmilak 2019.
2018ko otsailean hasi zen niretzako. Gogoan dut oraindik, 3handietarako zozketa suertatu zitzaidanean. Argi neukan zein izango zen helburua.....3haundiak ondo bukatu eta ehunmilak egiten jarraitu, bukatu arte. Distantzia luzeko ziklo bat izten dut honekin, baina ez Beasainekin zeren eta 2020rako helburua jarria dago ..........Mariburumendirekin, Beasaingo zikloa izten saiatuko naiz.
Ikusten duzuenez, argi daukat bueltatuko naizela 3garren aldiz, beraz antolakuntzak badu garrantzia. Probatu ez duenarentzat esan, inon baino hobeto tratatuko zaituztela, bolondresen kopurua gauza bat da baina horien laguntzeko gogoak oraindik eta haundiagoak. Beasain herria eta herrialde osoak lasterketarekin bat egiten dute eta Txindokiko txalapartak eta baster guztietako animoak berritu egiten zaituzte. Ez dezagun ahaztu ehunmilak oso luze egiten dela eta naiz eta marka guztiak hautsi, pelotoi erdiak 2gau behar izaten dituela lasterketa hau burutzeko. Hona hemen nere lehenengo eskertza: eskerrik asko antolakuntzari eta bolondres guztiei, beti ere irrifarre eta aurpegi onez atenditzeagaitik. Zorionak antolatzen duzuen lasterketarengaitik.
Lasterketa(abentura) honen kronika!!!
"Suelta y confia" hau izan zen lasterketa osoan leloa.
Ostiral hura iritxi zen. Urte osoan konforme nintzen irteerara iritxiz gero, ondoren ikusiko zen beste guztia nola ateratzen zen. Eta horrela, bapatean han ginen Jesus eta biok, betiko tabernan kafetxoa hartzen taldeko esperientziduden zai azken aholkuak eta animoak entzuteko. Derrigorrezko argazkia eta korralito barrura.
Eguzkiak ederki berotzen zuen baina han ginen 500 adoretsu irteeran, bertso eta aurrezkuaren zai. Momentu hunkigarriak, musika eta 6rak puntuan, tipi- tapa abiatu ginen Beasaingo kaleetatik. Alde batera eta bestera begiratzen ia nun topatu aurpegi ezagunen bat azken animoak jasotzeko. Ikaragarria zenbat jende pilatzen den herriko bazter guztietan.Eta hasi ginen lehenengo km-ak bero zakarrarekin eta hezetasun haundiarekin.
Berehala konturatu nintzen lan haundia egin beharko nuela gorputzarekin ezbeharrik gerta ez zedin. 15 minutu ondoren, lehenengo tapoia.Hormigotik mendira pasatzen den momentuan denak geldi......hura zen beroa!!!! Hortik aurrera hasi zen festa.Lehenengo igoerak argi uzten du hau ez dela paseotxo bat izango eta konturatu orduko Mandubiara iritxi ginen. Hemen lehenengo aldiz utillero/motxilero egiteko prest familia, hauekin elkartu nintzen.Aurten ondo prestatuta etorri ziren hauek ere, gero eta esperientzia haundiagoa dute!!! Koinatak (Maider 1) azkenean lortu zuen etxeko laurak osaba animatzera hurbiltzea. Hauekin eta KKTkoekin bi hitz, sandia pixkat jan eta martxa Zumarraga aldera. Goruntz fuerte eta trotean egin nuen zati hau eta Zumarragara iritxi eta hori da festa!!!! Txikiteo ordua zen herrian eta horiek dira animoak!!! Motxilero/utillero eta kkteroak agurtu hurrengo egunerarte eta martxa....
Bero zakarrarekin jarraitzen genuen eta ondoriak nabaritzen hasi nintzen.Pixik egiten ez nuela konturatzen nintzen eta momentu kritiko baten sartu nintzen. Pausoa mantxotu, asko edan eta sandia jan......buruak lanean jarraitzen zuen eta hemen hasten da esaldi famatu :"suelta y confia". Gaueko ordu dexente pasa nituen esaldi hau behin eta berriz errepikatzen!!! Ondo gestionatu beharreko momentuak......eta tipi-tapa Hirukurutzetara iriztxi nintzen!!! Jesus,pixkat aurrerago zioan eta ahots ezagun bat iruditu zitzaidan animoak ematen eta gora Eibar!! Entzun nuen. Aupa Edu!!! Madarixaruntz nindoan eta bidean beste ezagun bat ...metro batzuk egin zituen nerekin eta goruntz jarraitu zuen berak, aupa Piru!! eta halako batean askotan entzun nuen ano postura irizten gera.....haundia festa, flana, sandia, ura, kafea!!!!! Top!! Eta aurrera noala konturatzen naiz, aurreko urteetan ikusle moduan egon izan nintzen puntura gerturatzen ari nintzela....lehenengo emozioak Azkarateko bidegurutzean....frontalarekin disdira egiten zuen “tupe” ori bat antzeman nuen eta sorpresa!!!!! Paul, Maider, Luisa eta Joxe. Azpeitira joatekoak zirela banekin baina Azkaraten egongo zirenik ez, agurtu eta Madarixako kontroleruntz jarraitzen det.
Madarixara iritxi eta utillero/motxilero talde erdia ikusi nuen. Besteak, furgonetaren ohe ederrean lo!!!! Madarixako sozidadekoei, eskerrak eman kumuna zabalik eta erabilgarri uzteagatik!!
Hurrengo etapa Azpeitiraino planteatu nuen, jakinda familia han egongo dela. Xoxoten, gora fuerte eta beheruntz sorpresa: ondo ezagutzen ez deten bidea, harrizko galtzada bat beheraino. Oinak erretzen egongo balira moduan lortu nuen iriztea.Han, Maider eta Paul bidegurutzean eta plazan Joxe eta Luisa.
Kontrolean sartu eta bizkor atera nintzen, Paulek gatorade nahi zuen.Bitartean argazkitxo bat eta beraiekin berriketaldi bat egiteko denboratxo bat hartu nuen. Zelako umorea, goizeko ordu txikitan aitatxo eta zuin zoro honen atzetik ibiltzeko beti prest egotea. Nola eskertzen den etxekoen irrifarre eta animoak!!!
Hurrengo puntua, Tolosa. “Jakintsuak” diote lasterketa hemen hasten dela, ez dut ezetz esango baina gauzak ondo eginez gero noski. Azpeititik eta Tolosa bitarteko tartea gogorra egin zitzaidan, baina lehenengo eguzki izpiekin eta Beasaindik atera ginenetik, lehenengo freskura momentu sentitu nuen!!!! Ernio igo eta tipi-tapa Tolosara iritxi nintzen. Bertan motxilero-utileroak, laurak zai. Kontrola pasa, aldatzeko poltsa hartu, kafe bat eta kiroldegian zegoen beroarekin konpoan gosaltzea eta aldatzea erabaki nuen. Animoz ikututa eta zapatilak aldatzeko gogoz iritxi nintzen. Anaiak eta koinatak nabaritu zuten ez nengoela beste batzuetan bezain umoretsu. Baina nik ikusten nuen gorputzaldi ona nuela. 35 minutu hartu nituen ganoraz gosaldu, aldatu eta pixkat bat lasaitzeko. Kantuan ere aritu nintzen burua argitzeko.
Amak egindako 3 edo 4 arrozezko pastel jan nituenean, hori da animoa eta gogoa!!!
Ama hontan ere hainbeste gustatzen zaizkizun eskerrak bidaltzen dizkizut, pastelekin lasterketako parte izan zinelako eta mezuak, izarra jarraitzen,(jajajaja) ......baino hori beste batzuk sufritu zuten
Bueno denak agurtu eta buru belarri Amezketa aldera....gustora nenbilen, lainotu eta beste modu batera igaro zen larunbata.
Amezketan utileroak-motxileroak berriro ere prest.... Hobeto ikusi ninduten eta egia esan Tolosako mala- letxe punto hori pasa zela onartzen det.Larraitzen azken animoak eta Txindoki, Aralar eta terreno ezaguna, g2h-ak eginak dauzkanez.
Txindokiko iturriraino fuerte eta hemen ere Eibartarren animok eta leporuntz nindoala gaztetako ezagun bat....Jurdan!!!! Argazki ederrak.....eskerrik asko!!!!
Lepoa pasa, Ganbo igo eta Urriarain bidean...........Lisarruztin lasterketa utziko nuenaren idea etortzen zait burura. Maiderri idatzi esanez eta inor ez etortzeko komentatu nion. .Telefonoa itzali eta aurrera.Urriarenetik Lisarruztira bidetxoa dago eta nere buruari behin da berriz esaten nion ez lasaitzeko ze bestela ,akabo.
Beste sorpresa bat topatu nuen bidean:Urriaraineko kontrolean beste eibartar bat....Santi, azpaldiko ezaguna.Berarekin hitzegin, animoak jaso eta beheruntz hasi nintzen.....sekulako amorrua ematen zidan erabakiak eta korrika bajatzen det tramo guztia. Lasterketan korrika egin nuen tramo bakarra izan zen, beste guztia trotean egin nuela esan bait dezaket. Bide ezaguna, oroitzapen ederrak eta gero eta bizkorrago noa....eta sentsazio hauek edukita, lasterketa nola utziko nuenaren pentsamenduak ere etortzen zitzaizkidan burura.
Dudak berriro.....halako batean Lisarruztiko anoa ikusten det, oraindik eta azkarrago noa...eta guardaetxea eta dena ikusten dedanean konturatzen naiz Maiderrek eta kkt-eroak ez didatela kasurik egin!!!!!! Profesionalak ere ez dute horrelako asistentzia!!!! Kontrola pasatzen det eta hor dator emaztea ardura aurpegiarekin!!! Zer moduz galdetu zidan, ia minik nuen eta lasterketa ustearen zergaitia ere galdetu zidan.Gorputzez ondo nengoela erantzun nion, dena buruaren asuntua zela . Elkarrizketa motx bat izan genuen Iosu eta Jabi hurbildu aurretik, erabakia hartu nuen: jarraitu eta bukatzea.
Iosuren aholkuak latzak izan ziren!!! 23 ordu nindoala eta 25 nituela ordu toperarte!! Errealitate dosi itzela. Jabik berriz, ia inungo gora beherarik gabe egitea pentzatzen ote nuen!!! Zaska!!!! Eta azkenik Igorren papel garrantzitsua, galtzerdi pare bat eta kamiseta bat lagatzen dizkit urratuak hobeto babesteko eta nerekin abiatzen da Lizarrustitik aurrera.
Burua bere tokian jarrita eta ezbehar potolorik gertatu ezean, bukatuko nuenaren konbentzimentuarekin,denak agurtu eta hurrengo etapa Etxegarate. Aitortu behar det momenturik hunkigarrienak hauek izan zirela, familiaren babesa, emaztearen indarrak eta lagunen txorakeriek berriro piztu ninduten.
Igor eta biok ateratzen gera tipi-tapa Etxegarate aldera eta horrelako baten Etxegarate!!!! Berriro pilak kargatu: familia, emazte eta lagunekin, aldatu eta Etxegaratetik atera eta falta denak ere bere hondar pixkat jarri zuen, euri tanta batzuk hasi ziren.
Gaba ederra tokatu zitzaigun San Adrian- Aizkorri eta Urbia aldean, piloto automatikoa ipinita joan ginen Igor eta biok.Zerainera iriztea luze egin zitzaidan, logureak jota nengoen baina anoko kafe ederrek berpizten ninduten eta bai, azkenean egunsentiarekin batera Mutiloa!!!!!!!
Talde osoa zai!!! Hau da pribilegioa, hemendik eta helmugara Natxo ere badago!! A ze plazerra!!! Barre pixkat egin,azken animoak eta azken txanpa: Mutiloa- Beasain!!
Lierni martxa onean igo eta berriro ere logure.....Igorren motibazio hitzei kasu egin....trote pixkat ez lokartzeko eta halakoan hormigoizko azken aldapa ikusten degu!!! Besarkada hunkigarria bat,emozioak pil-pilean eta herriruntz!!! Tunela pasa eta azken km-ak herritik, trotean egin genituen.Iosurekin besarkada...Natxoren bideok.. herriko jendearen animoak eta bai azkenean bai, azken aldapa. Baina lehenengo anaiari besarkada, koinata eta ilobei bostekoa eta azkenik emaztea helmugan !!!
Hau izan zen nere abentura Beasain aldean!!!!
Eskerrak eman astebukaera osoan jarraitzen ibili zineten guztioi!!!
Utillero/Motxileroi esan, oraindik sasoiko nagoela, beste famili aste bukaera bat oparitzeko prest nagoela (jajajaja)
Zuzenean jarraitzen ibili zineten kktroiei eskerrak eman, emazteari aste bukaera errazteagatik!!!!
Igor....mila aldiz eskertuta ere, ez da nahikoa izango.
Ama...... hemendik aurrera, pastelak lasterketa guztietarako egin beharko dituzu!!!
Maider....urtea nola joan den ikusita, talde bikaina osatzen degula argi dago!!! Lehenengo zu txapeldun hizkuntz eskolan eta errematea, nik Beasainen!!! Gora gu!!!
Orain udaz gozatzea tokatzen da!!!!!