miércoles, 24 de julio de 2019

EHUNMILAK 2019

Ehunmilak 2019.

 

2018ko otsailean hasi zen niretzako. Gogoan dut oraindik, 3handietarako zozketa suertatu zitzaidanean. Argi neukan zein izango zen helburua.....3haundiak ondo bukatu eta  ehunmilak egiten jarraitu, bukatu arte. Distantzia luzeko ziklo bat izten dut honekin, baina ez Beasainekin zeren eta 2020rako helburua jarria dago ..........Mariburumendirekin, Beasaingo zikloa izten saiatuko naiz.

Ikusten duzuenez, argi daukat bueltatuko naizela 3garren aldiz, beraz antolakuntzak badu garrantzia. Probatu ez duenarentzat esan, inon baino hobeto tratatuko zaituztela, bolondresen kopurua gauza bat da baina horien laguntzeko gogoak oraindik eta haundiagoak. Beasain herria eta herrialde osoak lasterketarekin bat egiten dute eta Txindokiko txalapartak eta baster guztietako animoak berritu egiten zaituzte. Ez dezagun ahaztu ehunmilak oso luze egiten dela eta naiz eta marka  guztiak hautsi, pelotoi erdiak 2gau behar izaten dituela lasterketa hau burutzeko. Hona hemen nere lehenengo eskertza: eskerrik asko antolakuntzari eta bolondres guztiei, beti ere irrifarre eta aurpegi onez atenditzeagaitik. Zorionak antolatzen duzuen lasterketarengaitik.

Lasterketa(abentura) honen kronika!!!

"Suelta y confia" hau izan zen lasterketa osoan leloa.

Ostiral hura iritxi zen. Urte osoan konforme nintzen irteerara iritxiz gero, ondoren ikusiko zen beste guztia  nola ateratzen zen. Eta horrela, bapatean han ginen Jesus eta biok, betiko tabernan kafetxoa hartzen taldeko esperientziduden zai azken aholkuak eta animoak entzuteko. Derrigorrezko argazkia eta korralito barrura. 

Eguzkiak ederki berotzen zuen baina han ginen 500 adoretsu irteeran, bertso eta aurrezkuaren zai. Momentu hunkigarriak, musika eta 6rak puntuan, tipi- tapa abiatu ginen Beasaingo kaleetatik. Alde batera eta bestera begiratzen ia nun topatu aurpegi ezagunen bat azken animoak jasotzeko. Ikaragarria zenbat jende pilatzen den herriko bazter guztietan.Eta hasi ginen lehenengo km-ak bero zakarrarekin eta hezetasun haundiarekin.

Berehala konturatu nintzen lan haundia egin beharko nuela gorputzarekin ezbeharrik gerta ez zedin. 15 minutu ondoren, lehenengo tapoia.Hormigotik mendira  pasatzen den momentuan denak geldi......hura zen beroa!!!! Hortik aurrera hasi zen festa.Lehenengo igoerak argi uzten   du hau ez dela paseotxo bat izango eta konturatu orduko Mandubiara iritxi ginen. Hemen lehenengo aldiz utillero/motxilero egiteko prest familia, hauekin elkartu nintzen.Aurten ondo prestatuta etorri ziren hauek ere, gero eta esperientzia haundiagoa dute!!! Koinatak (Maider 1) azkenean lortu zuen etxeko laurak osaba animatzera hurbiltzea. Hauekin eta KKTkoekin bi hitz, sandia pixkat jan eta martxa Zumarraga aldera. Goruntz fuerte eta trotean egin nuen zati hau eta Zumarragara iritxi eta hori da festa!!!! Txikiteo ordua zen herrian eta horiek dira animoak!!! Motxilero/utillero eta kkteroak agurtu hurrengo egunerarte eta martxa....

Bero zakarrarekin jarraitzen genuen eta ondoriak nabaritzen hasi nintzen.Pixik egiten ez nuela konturatzen nintzen  eta momentu kritiko baten sartu nintzen. Pausoa mantxotu, asko edan eta sandia jan......buruak lanean jarraitzen zuen eta hemen hasten da esaldi famatu :"suelta y confia". Gaueko ordu dexente pasa nituen esaldi hau behin eta berriz errepikatzen!!! Ondo gestionatu beharreko momentuak......eta tipi-tapa Hirukurutzetara iriztxi nintzen!!! Jesus,pixkat  aurrerago zioan eta ahots ezagun bat iruditu zitzaidan animoak ematen eta gora Eibar!! Entzun nuen. Aupa Edu!!! Madarixaruntz nindoan eta bidean beste ezagun bat ...metro batzuk egin zituen nerekin eta goruntz jarraitu zuen berak, aupa Piru!! eta halako batean askotan entzun nuen ano postura irizten gera.....haundia festa, flana, sandia, ura, kafea!!!!! Top!! Eta aurrera noala  konturatzen naiz, aurreko urteetan ikusle moduan egon izan nintzen puntura gerturatzen ari nintzela....lehenengo emozioak Azkarateko bidegurutzean....frontalarekin disdira egiten zuen “tupe” ori bat antzeman nuen eta sorpresa!!!!! Paul, Maider, Luisa eta Joxe. Azpeitira joatekoak zirela banekin baina Azkaraten egongo zirenik ez, agurtu eta Madarixako kontroleruntz jarraitzen det.

Madarixara iritxi eta utillero/motxilero talde erdia ikusi nuen. Besteak, furgonetaren ohe ederrean lo!!!! Madarixako sozidadekoei, eskerrak eman kumuna zabalik eta erabilgarri uzteagatik!!

Hurrengo etapa Azpeitiraino planteatu nuen, jakinda familia han egongo dela. Xoxoten, gora fuerte eta beheruntz sorpresa: ondo ezagutzen ez deten bidea, harrizko galtzada bat beheraino. Oinak erretzen egongo balira moduan lortu nuen iriztea.Han, Maider eta Paul bidegurutzean eta plazan Joxe eta Luisa. 

Kontrolean sartu eta bizkor atera nintzen, Paulek  gatorade nahi zuen.Bitartean argazkitxo bat eta beraiekin berriketaldi bat egiteko denboratxo bat hartu nuen. Zelako umorea, goizeko ordu txikitan aitatxo eta zuin zoro honen atzetik ibiltzeko beti prest egotea. Nola  eskertzen den etxekoen irrifarre eta animoak!!!

Hurrengo puntua, Tolosa. “Jakintsuak” diote lasterketa hemen hasten dela, ez dut ezetz esango baina gauzak ondo eginez gero noski. Azpeititik eta Tolosa bitarteko tartea gogorra egin zitzaidan, baina lehenengo eguzki izpiekin eta Beasaindik atera ginenetik, lehenengo freskura momentu sentitu nuen!!!! Ernio igo eta tipi-tapa Tolosara iritxi nintzen. Bertan motxilero-utileroak, laurak zai. Kontrola pasa, aldatzeko poltsa hartu, kafe bat eta kiroldegian zegoen beroarekin konpoan gosaltzea eta aldatzea erabaki nuen. Animoz ikututa eta zapatilak aldatzeko gogoz iritxi nintzen. Anaiak eta koinatak nabaritu zuten ez nengoela beste batzuetan bezain umoretsu. Baina nik ikusten nuen gorputzaldi ona nuela. 35 minutu hartu nituen ganoraz gosaldu, aldatu eta pixkat bat lasaitzeko. Kantuan ere aritu nintzen burua argitzeko. 

Amak egindako 3 edo 4 arrozezko pastel jan nituenean, hori da animoa eta gogoa!!!

Ama hontan ere hainbeste gustatzen zaizkizun eskerrak bidaltzen dizkizut, pastelekin lasterketako parte izan zinelako eta mezuak, izarra jarraitzen,(jajajaja)  ......baino hori beste batzuk sufritu zuten

Bueno denak agurtu eta buru belarri Amezketa aldera....gustora nenbilen, lainotu eta beste modu batera igaro zen larunbata.

Amezketan utileroak-motxileroak berriro ere prest.... Hobeto ikusi ninduten eta egia esan Tolosako mala- letxe punto hori pasa zela onartzen det.Larraitzen azken animoak eta Txindoki, Aralar eta terreno ezaguna, g2h-ak eginak dauzkanez.

Txindokiko iturriraino fuerte eta hemen ere Eibartarren animok eta leporuntz nindoala gaztetako ezagun bat....Jurdan!!!! Argazki ederrak.....eskerrik asko!!!!

Lepoa pasa, Ganbo igo eta Urriarain bidean...........Lisarruztin lasterketa utziko nuenaren idea etortzen zait burura. Maiderri idatzi esanez eta inor ez etortzeko komentatu nion. .Telefonoa  itzali eta aurrera.Urriarenetik Lisarruztira bidetxoa dago eta nere buruari behin da berriz esaten nion ez lasaitzeko ze bestela ,akabo.

Beste sorpresa bat topatu nuen bidean:Urriaraineko kontrolean beste eibartar bat....Santi, azpaldiko ezaguna.Berarekin hitzegin, animoak jaso eta beheruntz hasi nintzen.....sekulako amorrua ematen zidan erabakiak eta korrika bajatzen det tramo guztia. Lasterketan korrika egin nuen tramo bakarra izan zen, beste guztia trotean egin nuela esan bait dezaket. Bide ezaguna, oroitzapen ederrak eta gero eta bizkorrago noa....eta sentsazio hauek edukita,  lasterketa nola utziko nuenaren pentsamenduak ere etortzen zitzaizkidan burura.

Dudak berriro.....halako batean Lisarruztiko anoa ikusten det, oraindik eta azkarrago noa...eta  guardaetxea eta dena ikusten dedanean konturatzen naiz Maiderrek eta kkt-eroak ez didatela kasurik egin!!!!!! Profesionalak ere ez dute horrelako asistentzia!!!! Kontrola pasatzen det eta hor dator emaztea ardura aurpegiarekin!!! Zer moduz galdetu zidan, ia minik nuen eta lasterketa ustearen zergaitia ere galdetu zidan.Gorputzez ondo nengoela erantzun nion, dena  buruaren asuntua zela . Elkarrizketa motx bat izan genuen Iosu eta Jabi hurbildu aurretik, erabakia hartu nuen: jarraitu eta bukatzea.

Iosuren aholkuak latzak izan ziren!!! 23 ordu nindoala eta 25 nituela ordu toperarte!! Errealitate dosi itzela. Jabik berriz, ia inungo gora beherarik gabe egitea pentzatzen ote nuen!!! Zaska!!!! Eta azkenik Igorren papel garrantzitsua, galtzerdi pare bat eta kamiseta bat lagatzen dizkit urratuak hobeto babesteko eta nerekin abiatzen da Lizarrustitik aurrera.

Burua bere tokian jarrita eta ezbehar potolorik gertatu ezean, bukatuko nuenaren konbentzimentuarekin,denak agurtu eta hurrengo etapa Etxegarate. Aitortu behar det momenturik hunkigarrienak hauek izan zirela, familiaren babesa, emaztearen indarrak eta lagunen txorakeriek berriro piztu ninduten.

Igor eta biok ateratzen gera tipi-tapa Etxegarate aldera eta horrelako baten Etxegarate!!!! Berriro pilak kargatu: familia, emazte eta lagunekin, aldatu eta Etxegaratetik atera eta falta denak ere bere hondar pixkat jarri zuen, euri tanta batzuk hasi ziren. 

Gaba ederra tokatu zitzaigun San Adrian- Aizkorri eta Urbia aldean, piloto automatikoa ipinita joan ginen Igor eta biok.Zerainera iriztea luze egin zitzaidan, logureak jota nengoen baina anoko kafe ederrek berpizten ninduten eta bai, azkenean egunsentiarekin batera Mutiloa!!!!!!! 

Talde osoa zai!!! Hau da pribilegioa, hemendik eta helmugara Natxo ere badago!! A ze plazerra!!! Barre pixkat egin,azken animoak eta azken txanpa: Mutiloa- Beasain!!

Lierni martxa onean igo eta berriro ere logure.....Igorren motibazio hitzei kasu egin....trote pixkat ez lokartzeko eta halakoan hormigoizko azken aldapa ikusten degu!!! Besarkada hunkigarria bat,emozioak pil-pilean eta herriruntz!!! Tunela pasa eta azken km-ak herritik, trotean egin genituen.Iosurekin besarkada...Natxoren bideok.. herriko jendearen animoak eta bai azkenean bai, azken aldapa. Baina lehenengo anaiari besarkada, koinata eta ilobei bostekoa eta azkenik emaztea helmugan !!! 

Hau izan zen nere abentura Beasain aldean!!!!

Eskerrak eman astebukaera osoan jarraitzen ibili zineten guztioi!!!

Utillero/Motxileroi esan, oraindik sasoiko nagoela, beste famili aste bukaera bat oparitzeko prest nagoela (jajajaja)

Zuzenean jarraitzen ibili zineten kktroiei eskerrak eman, emazteari aste bukaera errazteagatik!!!!

Igor....mila aldiz eskertuta ere, ez da nahikoa izango. 

Ama...... hemendik aurrera, pastelak  lasterketa guztietarako egin beharko dituzu!!!

Maider....urtea nola joan den ikusita, talde bikaina osatzen degula argi dago!!! Lehenengo zu txapeldun hizkuntz eskolan eta errematea, nik Beasainen!!! Gora gu!!!

Orain udaz gozatzea tokatzen da!!!!!

8 IRUZKIN · COMENTARIO:

PilareMB dijo...

Ze handia Iker, mundiala, ladterketan eta idazketan. Ice malkuk be ata.

Unknown dijo...

Hurrengo urtean beste bat??? Nik ere helburu bezela jarri beharko det eta prestatzen hasi jajajaja.zu sasoiko zaudela badakit, baina .....

Iker iriondo dijo...

Jajajjaajaj!!!hurrengokoa motz egingo zaizu!!!

Iker iriondo dijo...

Kasta dun familia izan gara beti!!!

Javi Aldai dijo...

Bikaina!!! Ze gozamen berriro bizi izatea Ehunmilak!!! Ederto islatzen duzu ze abentura den Ehunmilak!
Eskerrak nik eman behar dizkizuet asteburu zoragarria pasa arazi zenidatelako, gainera nekatu gabe!! eskerrik asko kronikagatik eta berriro Zorionak eta disfrutatu!

Borja dijo...

Zoragarria iker!! Lana eta harrerarekin iha dena lortu daiteke, eta zuk bai ejemplu bikaina. Mila zorion eta mantentzen dozu nere errespeto osoarekin :), izan zenuen `ekipo de apoyo` partaide guztiak bezala. Hori bai kalitateko laguntza! Gora kkt!! Kronika ederra!

Iker iriondo dijo...

Aupa ekipo!! Eskerrik asko eta jarrai dezagun horrelako ezperentziak pilatzen!!!

IGOR AZURMENDI dijo...

Zoriona Iker!! Urteetan egindako lanari ginda ipini diozu!! Orain rekuperatu eta hurrengo erronken bila!!!