lunes, 7 de febrero de 2011

Eibar-Azurza-Bergara-Gorla-Elosu-Karakate-Elgoibar



Luzera: 37.49 kilometroak
Altitudea min: 39 metroak, max: 883 metroak
Metatutako alt. igoera: 2,050 metroak, jeitsiera: 2,183 metroak
Zailtasun maila: skill Erraza
Denbora: 5 ordu 27 minutu
Data: February 08, 2011
Irteeran amaitzen da: Ez
Koordenatuak: 3050

Hona hemen otsailak 6ko irterako partaideak:
Iosu el "Roto", Fran "22-48", Igor "Remerua", Jose Mari "Arin-Arin", Zigor "Kiribil", Ibon el "Cumbres", Juanjo "Bizarras", Iñaki el "Dónde estás" Aitor "Berri-berria", Natxo "L5" eta Javi "GPS".

Gehienak puntual puntual (hurrengoan berandu heltzen dena bazkaria Txaltxan guztiontzat) Aurreran geunden ekitaldiari hasiera emateko. Bertan lehen eztabaida: ibilbidea. Blogean proposamen bakarra egon eta irteera bertan, pikutara bota. Hau desastrea!
Beno Azitainetiko bidea hartu eta Topinburuko lehen aldapetan egurra, ez dugu erremediorik! Lehenengo beroaldiak pasa ondoren egoera bere onera etorri zen eta hortik aurrera, elkarrekin joan ginen tartean behintzat, pakea izan genuen. Auskalo bakoitzak bere bidea hartu zuenean (adierazi iruzkinetan).
Batzuk, Azurzan etxerako bidea, beste zeregin batzuk daude eta. Beesteok aurrera egun zoragarria aprobetxatuz.
Ondoren Krabelinatzerako bidean beste zatiketa bat, batzuk gaina egitera, asma dezaket zelako egurra egongo zen tontorrerako bidean eta baita ere bueltan (ez egurra gustatzen zaielako, baizik eta berandu zihoztelako, ejem, ejem) besteok, Natxo eta biok, xuabe, xuabe, Bergara aldera abiatu ginen. Hortik aurrera lasai lasai eta egunaz disfrutatuz Gorla (mendiko bidea), Elosua, Pol-Poleko antenak, Irukurutzeta, Kurutze bakar, Karakate eta Elgoibar. Guztira 38-40 kilometro. Ezin dut zehatz jakin, Remeruak GPSa erosi zidan, baina ez dakit non hartu zuen Garminen ala Txinuan.
Bueno txintxuak izan eta hurrengoan egur gehiago!

3 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Zelako makina zaren, ia-ia perfektua! Korrika bezain ona zara erreportaiak egiten!! Eta ezizenak asmatzen bikaina!! Nik pentsatzen nuen zu "EL JEFE" zinela eta Iosu "EL GURU". Eta GPSarena ez da nire errua, badakizu korrika egiten hasi aurretik PIZTU egin behar dela eta ez Topinburu tontorrian gaudenian. Lasai, ea Youtuben tutorial bat aurkitzen dudan "aprendiendo a usar GPS" eta blogean jartzen dudan. Ah!! Eta gauzatxo bat!! Erreportaia konpletua izateko ibilbidearen irudia eta perfila falta dira!! Hori bai, hay que reconocer diapositiba aurkezpenarena OSO OSO ONA DELA!!

n4tx:) dijo...

Joder Javi, aurkezpena zoragarria!! ibilbidea bezain ederra ... gainera argazkietara linkatuta, literaturan ere ez haiz makala, ezizenak hobezinak eta benetan bikaina.

(baina osti, hurrengoan afeitatuta joango naiz!!)

jose dijo...

BIOMAN (JOXE): Saludos desde el foro bokatxanklas (el grupo de asfalto de los domingos a las 08:00). Bonita vuelta y bonitas fotos, supongo que os da tiempo a sacar fotos esperando a Juanjo e Iñaki, miembros ahora esporádicos de nuestro grupo. Sin más, os animo a seguir así para que los que no estamos preparados para esas vueltas, por lo menos podamos disfrutar del documento gráfico, gracias por ello.