Azkenik heldu da urteko zitarik garrantzitsuena: EHUN MILAK. Orain arte entrenamenduak ondo eginda eta sentsazio onak, ikutu batzuk hanketan baina ez dago aitzakiarik.
Aurreko astean ongi deskantsatuta eta aurrez beharreko guztia prestatuta, ezer ahaztu gabe.
Eguna helduta Beasainerako bidea hasten dugu eta Urkizuko autobús geltokian saltsatxoa sortzen dugu. Geltokioa autokarabanarekin okupatuta PESAko bi autobús, nerbioak tenplatzeko bozinazoak eta aurpegi txarrak, egoki hasi dugu eguna.
Beasainera heldu eta dortsalak hartzera, Igor hasi da karreran, dortsala lortzen bost minutu atera dizkit. Gero bazkaltzera eta siesta (edo sauna). Bostetarako denok prest, familia argazkia ateratzeko. Azken kafea hartu, camel backa izotzez bete eta irteerara. Sortea opa Natxo, Iñaki, Igor eta Iosuri eta irteera.
Beasainen zehar jendearen txaloekin martxa bizian abiatzen gara lehen aldapetara. Nerbioak alde batera bota eta ekin diogu lehen igoerari. Pultsometroak 155 markatzen du, azkarregi, beroa, urduritasuna. Lehen aldapa igo ondoren zati laua eta beruntzazkoa dator, bertan trotatzen baina nahiko ixilik goaz.
Lehenenego anoa puntoa Mandubia, mokadutxoa hartu eta aurrera, Iosuk aurpegi urduria du eta lehen antiinflamatorioa barneratzen du, seinale txarra. Izazpiko aldapa datorkigu, eta beti bezala, aldapan gora jendea aurreratzen. Beruntza Iosuk ezin trotatu eta hankako mina, behingoz, erabaki zuzena hartzen du: Zumarragan erretiratzea. Xuabe-xuabe aurrera goaz, Igor gogotsu somatzen dut eta aurrera bidaltzen dut. Lehenengoz ez du nahi, ni animatzea nahi du erritmora Joan gaitezen: beruntza trotatzen. Aurrera joateko esaten diot berriro ez dakidalako zeintzuk izango diren nire asmoak. Erabaki zuzena hartzen du eta aurrera doa. Bitartean Iosu eta biok lasai-lasai Zumarragara goaz. Ondo jan eta berriro nota emanten muxuka agurtuz (ematen ditugun ikuskizunekin ez dakit hurrengoan izena emateko aukera izango dugun).
Irimon gora beste lasterketa bat hasten dut, nire pausoa nire sentsazioak. Gustoko erritmoa hartu, eta beti bezala goruntza gustora, Irimora heldu eta frontala piztu. Hementxe dugu gaua ea motz ala luze suertatzen den. Poliki-poliki Gorlara heldu eta Pol-Poleko antenaruntza. Oraindikan erritmo goxoa eta trotatzeko gogoa. Irukurutzetara heltzen Amurrioko lagun zaharra, Borja, harrapatzen dut. Azkaratera heldu baino lehenago, soziedade baten parean trikitrixa jotzen ari dira eta flana eta ur freskoa eskeintzen, horiek bai sasoia! Halako gauzak ikustearren bakarrik izango balitz ere, mereziko luke ehun milak egitea.
Azkaratera heldu eta “un incondicional”, Eneko “MAHOIAK”, hantxe zai. Halakoak ere, poz galanta ematen dute. Urnobitza pasa eta Madarixara, trotatzeko gogoak jeisten ari dira. Berriro Eneko bertan, eskerrik asko! Xoxotera Borjakin abiatzen nahiz, elementu ederra, isiltzen ez den horietakoa! Eta benetan ezkertzen da, askotan hitz egiteko gogorik ez duzu eta aldamenean poza ata alaitasuna dariola norbait badaramazu bidea motzagoa suertatzen da. Eskerrak Azpeitirako harrizko jeitsiera lehorra zegoela, neke erdia Azpeitira heltzeko.
Gaua aurrera doa eta ez da izan gau txarra. Azpeitiko igoera datorkigu, igoera ederra, bukaera gabeko igoera. Gainditu dugu eta Zelatun aldera goaz, eguna argitzen ari da baina nekea handitzen. Aurten ez zait hain gogorra iruditu Gazumeko tartea baina gogobabetuta sentitzen naiz. Zelatunen ez naiz denbora larregi gelditzen bestela giharrak erdoilduta gelditzeko aukera. Ernioko mendikatea pasatu eta Tolosarako jeitsiera. Trotatzeko gogo gutxi, buruari buelta larregi, jarraitu ez jarraitu. Bueno erabakia dutxatu eta jan ondoren hartuko dut, gorputza garbi eta sabela ase.
Lasai eta denbora hartuz dutxa hartu, arropak jantzi eta arroz platerkara jan eta erabaki: hemen bukatzen dut! Nekatuta nago (78 kilometrok nekatzen dutena), 26 ordu falta zaizkit, eguraldi beroa, arratsaldeko lauetan Txindokin gora kaxkarra kiskaldu, belaunetan tendinitis apurra, orkatila ikututa,…. aitzakiak!! Ehun miletara joan ezkero hau eta askoz gehiago pasatu behar da. Guztiz konbentzitua egon behar da aurrera jarraitzeko indar apur bat gelditzen zaizun bitartean. Buruak kale egin zidan, gorputzak gehiago ahal zuen baina buruz makal nengoen. Tolosan helmugara begiratu beharrean Jazkuera (hurrengo kontrol gunea) begiratu behar nuen, askoz ere helburu xumeagoa zen eta lortzeko errezagoa baina ez nuen irakurketa egokia egin eta buruak kale egin zidan (arrazoia eman beharko diet Igor eta Iosuri konpetitiboa ez naizela esaten dutenean).
Erabakia hartu ondoren Beasainera bueltatu eta nire lagun Borjarekin (bera ere erretiratu egin zen) Batzokian eta Gohierriko Bi Handiko lehenak heltzen ziren bitartean gosari eder bat gozatu genuen.
Geroago Natxokin eta Santikin elkartu eta autokarabanaren toldopean ordurarte gertatututakoari errepasoa eman genion.
Arratsaldeko 3etan eta Ana etorri ondoren Lizarrustira abiatu ginen Igor animatzera. Ikututa heldu zen baina atsedentxo eta arnasa hartu ondoren Etxegaratera abiatu zen Edu eta bere beste lagun batekin ( zein garrantzitsua den ondo lagunduta joatea).
Konturatu orduko Etxegaratera heldu da Igor, aurpegi hobeagoarekin eta beste alaitasun batekin. Eskuan ditu Ehunmilak! Orain Santi prestatu da azken kilometroak berakin egiteko, hórrela kilometroak motzagoak suertatzen dira.
Otzaurten humoreko eta txiste kontari pasatzen da Igor, seinale ona!
Goizeko 2.30etan telefonoak sutan hasten dira, Igor Mutiloara heldu da, pare bat ordu barru helmugan izango da. KKTko sarean martxan hasten da eta merezi duen bezalako harrrera egiteko prestatzen gara. Helmugan, goizeko bostetan, inor ez, beste partehartzaileen bi neska lagun eta KKTekoak 10 lagun, hau da KKT!!! Txalo, besarkada eta denon pozaren artean (eta batzuen inbidi puntu batekin) gure Igor 35 ordutan helmura heltzen da.
ZORIONAK IGOR !!!
Kronika egin ondoren hainbat zoriondu nahi nituzke:
Iosu: lehena erretiratzen, baina jarraitzeko inork baino ahalegin gehiago egin zuena eta erretiratzeak ziatikak baino sufrimendu gehiago eragin ziolako.
Natxo: 55 kilometro egin ondoren erabaki zuzena hartu zuelako, denboraldi bikaina burutu duelako eta azken ordurarte “al pie del cañón” egon zelako.
Iñaki: Natxori eman zion laguntzagatik eta lasterketa osoa bikain burutu zuelako (laga zioten arte).
Igor: Dena esanda dago.
Juanra, Raul, Asier: Ez genuen beraien berri handirik izan baina hirurak Gohierriko Bi Handiak poltsikora.
Beste batzuei nire eskerrik beroenak:
Santi: Beti dispuestu, lasterketa hasieran, erdian, ibilbidean laguntzeko,…. Eta hori egin ondoren “esto es KKT” esatearren.
Edu eta Jose Mari: Nire lagunei laguntzen dionak niri laguntzen didate.
Igorren laguna: Ez dakit nola duen izena baina KKTekoa bihurtu behar dugu.
Orbaiz, Marta, Ana, Maika, Malen,...: Egun guztian adi eta edozertarako prest egon zaretelako.
KKTeko beste guztiak: dakidalako bakoitzak bere neurrian hor (whatsapp, internet,…) egon zaretelako.
Benetan hunkigarria izan zen Igorren helmugaratzea, baina hain hunkigarria eta harrotasunez betetzen nauena goizeko bostetan gure taldekide bat harreratzeko hamar pertsona zai egotea da. KKT dixit.
Han IE!!! Txintxuak izan!.
6 IRUZKIN · COMENTARIO:
Gustokoa bezain borobildua lkronika ieta ezer ere ez edo gutxi gehiago esan daiteke: eskerrik asko zuzendariari.
Kaixo, eta Zorionak Zuzendari jauna a zer nolako kronika pozten naiz arlo batean behintzat saitzaren zarela honenen parean egotea berdin egingo bazenu lasterketan zer nolako emaitzak lortuko zenuen.
Bukatzeko idatzitako guztia 100% ados
Han Ie
Una cronica increible y muy completa . ZORIONAK
Zorionak Jabi!! Oraingoan (behintzat) aurrea hartu didazu!! Kronika bikaina. Espero dut ez izatea zure azken Ehunmilak!! Guruari ere esan nion aurreko baten, hau ezin da horrela geratu!!!
ZORIONAK JABI !
Kronika itzela,paregabea,irakurtzen nenbilen bitartean, nire ihazko oroitzapen berdiñak etorri zaizkit gogora.
Animo proba etzenuten bukatu denei,eta zuri IGOR ZORIONAK egin dezun marka izugarria izan da, bero itzelarekin marka hori egitea, ZORIONAK.
Nire kronikak idastea ez zaizdanes gustatzen, aipatu behar det, gaba tripako arazo tziki batzues ibili ostean, San Adrian aldetik Beasaina hanka azpiak zearo berotu eta kriston baba atera zitzaidan ezker eta eskuin hanketan.
ONDO PASA OPORRAK.
Jabi, esan bezala kronika bikaina. Lastima proba ezin bukatu izana, baina ez da erraza izango aurrez egindako plana aldatu behar izatea.
Hurrengo urtean egurra!
Publicar un comentario