martes, 22 de febrero de 2011

EIBAR-SAN PEDRO-KALAMUA-AKONDIA-EIBAR-SAN SALBADOR-EIBAR

Eibar-San Pedro-Kalamua-Akondia-Eibar ibilbidearen aldaera:

Luzera: 20.06 kilómetro+5 kilometro
Altitutedea min: 91 metro, max: 771 metro
Metatutako alt. igoera: 1,372 metro, jeitsiera: 1,600 metro
Zailtasun maila: skill Erreza
Denbora: 3 ordu 20 minutu+50 minutu
Data: 2011-02-20
Irteeran amaitzen da: Bai
Koordenatuak: 2141

Perfila:
Ibilbidea
Eguardion!
Hemen eskegitzen dut igande goizean benetako raiderrak egin genuen ibilbidea. Guri motz suertatu zitzaigun "REMERUAK" markatutako ibilbidea eta luzatu egin behar. Behingoz, Usartzatik Eibarrera "MONTE PEDRITO"tik jeitsi ginan , bide garbia eta markatuta, lehengo Gaztetxera, Barakaldo kalera ateratzen dena. Juanjo goxo-goxo etxean utzi eta "GURUA" eta biok Azitaindik Topinburu aldera abiatu ginen. "GURUAK" aho bete hortz utzi ninduen, bide ezaguna utzi eta eta kamiño ezezagunetin abia gintezela proposatu zidan. Oi oi oi, zuzendari teknico postua berarentzat nahi duela uste dut. Beno aurrera jo genuen eta San Salbadorrerako beste bi bide aurkitu genituen, bat Sautxitk gora, eta bestea Txonta hasieratik gora, asfalto gabeko ibilbideak.
REMERUAK Garmina txinuan erosi zidala geroz eta konbentzituago nago. Sateliteak hartu orduko San Pedron geunden horregatik ibilbideak 5 kilometro gutxiago markatzen ditu.
Gorantzi bereziak Iñaki eta Santirentzat, ez dakit lesionatuta edo alpertuta dauden.
Txintxuak izan.

2 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Bueno Jabi. Zuri gertatzeko ez da asko. bakarrik 5km joan zinen GPSa piztu gabe, zenbat aldiz egin dituzu KMak eta KMak GPSa bateriarik gabe eramanda?? Beste gauza bat, gureak bateriekin funtzionatzen dute, agian zurea solarra izango da? A, klaro, 7:00etan geratu eta frontalik gabe azaltzen bazara nola nahi duzu funtzionatzea!! :) :) :)

IGOR AZURMENDI dijo...

Ah, eta beste gauza bat, http://www.corredordemontana.com -en ¿C´omo elegir un GPS? artikulko interesgarria daukazu eta aukera mordua berri bat erosteko. Bestela http://sendallarga1.blogspot.com/ helbidean manual pila bat dituzu nola erabiltzen den ikasteko. Ongi izan!!