jueves, 10 de abril de 2014

Txirrindulari arropa

Kaixo, hoy he ido a ixua a ver la carrera y despues de ver infinidad de ekipaciones , me he acordado de nuestra  idea de ropa.
Podrian los encargados del tema darnos alguna noticia o pista como esta el tema ahora que llega el verano
Onak Izan

martes, 8 de abril de 2014

EIBAR-UDALAITZ (BIS)-EIBAR


Beti bezala plan zoragarria larunbaterako eta, ohi denez, goizeko 6etan ibilbide aldaketa. Larunbatak sorpresaren xarma dute, ez da jakiten zein izango den ibilbidea. Badaezpada  fraka luzeekin etortzea komeni.
Irteeran Aitzol, Natxo, Santi, Iñaki, Asier eta ni. Eguraldi balekoa zirudienez gogoko genuen Udalaitzeko buelta egitera abiatu gara. Hasi gara martxan eta Marinazarren Aitzolek bere martxara doala esaten digu. Guk ere bere martxan jutea nahi baina bakoiza bere lekuan. Erdella pasa eta goxo-goxo Intxorta azpitik Kanpazarrera, begi bistan Udalaitz. Goruntza ekiten diogu 150 taupadetatik pasatzea nahi ez baina Ligamentos katxondo dago eta 160era igo behar arrastoa jarraitzeko. Goian Aitzol fresko-fresko. Guztiok helduta Txurrukilotik beruntza, Asier etxera bueltan. Bigarren igoeran Ligamentosek katxondo jarraitzen du, Garminak 165 taupada markatzen ditu, hasi da lasterketa. Euri pixka bat hasten da eta jeitsiera xuabe-xuabe arriskutsu dago eta. Kanpazarren "Hoy no es mi día Txaro", Santi eta Natxo (belauna zainduz) salda ederra hartu ondoren kotxean Elgetara.
Oraindik bizirik geundenak egurra, Intxorta Txiki, Elgeta, eta Karakietan esprintatzen. Gutxi ez balitz Iburrera jetsiera bizi-bizi eta ordubietan  pastelak erosi eta kuadrizpsak belarrietan etxera.


domingo, 6 de abril de 2014

1º kktbike en el Memorial Valenciaga

Despues de muchos entrenos de kktrostin, sprint, guruIE, etc tocaba sacar la bicicleta de paseo y aprovechando un dia esplendido y que se celebraba el memorial valenciaga preparamos una toma de contacto.
Sasoia, Ligamentos, Matxinsalto y yo. esperemos que sea la primera de muchas y que la proxima seamos mas.








miércoles, 2 de abril de 2014

LARUNBATEKO IRTEERA 2014-04-05

Larunbat honetarako asmoa Udalaitzera joatea zen baina eguraldiaren iragarpena oso ona ez delako asmoak aldatzen ditugu.
IBILBIDEA: Eibar-Soraluze-Irukurutzeta-Azkarate-Urnobtza-Mendaro-Arnoate-Kalamua-...........-Eibar.
DENBORA: 6-7 ordu.
LUZEERA: 50 Km.
TOKIA: Untzaga Plaza.
ORDUA: 6.00
ESTILOA: Beti bezala.

Edonor gonbidatuta dago.

ORIOKO 4. MENDI LASTERKETA: ARGAZKIAK

Hemen dituzue Orioko 4. mendi lasterketako argazki batzuk. L.Mª Lizarralde-ren picassako albuma.














Eta hona hemen Lasterketaren osteko argazkiak, esfortzuaren dominak jasotzen  ;))