Urteko Trail helburuak gerturatzen ari dira eta pixkanaka kilometroak pilatzen hasteko hurrengo irteera proposatzen det:
Eguna: Larunbat 2017-04-29
Tokia: Eibarko Udaletxea
Ordua: 05.00 a.m.
Ibilbidea: Éibar-Urko- Akondia- Kalamua-Elgoibar- Karakate-Topin-... (egurldia, denbora eta gogoen arabera)-Eibar.
Erritmoa: Igoerak oinez eta lauak eta beheruntz trostin.
Denbora: 5 ordu bueltan espero
Irteera hontara denok zaudete ongi etorriak. Eskatzen den bakarra blogean esatea bazatoztela. Animatu!!
El Blog de una cuadrilla de "frikis" que quedan para correr por el monte. Si quieres experimentar nuevas sensaciones acompañad@ de buena gente o simplemente probar eso de correr por el monte solo tienes que apuntarte a una de nuestras kedadas. Eibarko Korrikalari Friki talde bat gara.Menditik korrika egitea zer den probatu nahi baduzu gure "kedadetako" batera etorri. Blog honetan gure abentura eta bizipenak kontatzen ditugu, baina dena ez sinestu...
jueves, 27 de abril de 2017
miércoles, 22 de marzo de 2017
IGANDERAKO IRTEERA PROPOSAMENA
Aspaldiko partez igande honetarako irteeratxo bat proposatzera nator.
Tokia eta ordua: Anbulategia, goizeko 5:00ak
Ibilbidearen iraupena: 4 ordu (luzatzeko aukerarekin)
Ibilbidea: Anbulategia, Arrajola, Urko, Trabakua, Zengotita-gaina, Trabakua, Urko...(denbora badago luzatzeko aukera egongo da)
Erritmoa: goruntz makilekin, lauan eta beheranzkoan korrika.
Badakizue, gonbidatuta zaudete!! Egurra ziurtatuta dago... ;);)
Tokia eta ordua: Anbulategia, goizeko 5:00ak
Ibilbidearen iraupena: 4 ordu (luzatzeko aukerarekin)
Ibilbidea: Anbulategia, Arrajola, Urko, Trabakua, Zengotita-gaina, Trabakua, Urko...(denbora badago luzatzeko aukera egongo da)
Erritmoa: goruntz makilekin, lauan eta beheranzkoan korrika.
Badakizue, gonbidatuta zaudete!! Egurra ziurtatuta dago... ;);)
lunes, 13 de marzo de 2017
NEGUTRAIL 2017: PARTAIDETZA ETA GIRO ONA!!
Irteerako argazkia
Eibarko Klub Deportiboak antolatutako 2017ko Mendi Jardunaldien barruan,
martxoaren 5ean trail irteera bat antolatu genuen klubeko mendi lasterketa
taldeak. 35 lagun elkartu ginen goizeko 8:30etan Deporren 17 km eta 800 metroko
goranzko desnibela zuen ibilbidea burutzeko. Ibilbidea ondorengoa izan zen:
Toribio Etxeberria, Urkizu, Azitain, Illordo, San Salbador, Azurtza,
Azkonabitza azpitik bira, Arraotz, Galdaramiño, Unbe, Untzag. Partaideak gustura bukatu zuten, askorentzat
aukera paregabea baita Eibar inguruko mendi eta ibilbide berriak korrika eginez
ezagutzeko. Horrez gain, Eibar eta inguruetako mendizale eta korrikalariak
elkar ezagutzeko balio izan zuen irteerak. Eta garrantzitsuena, iadanik badago
hurrengo irteerarako data ere, maiatzak 14. Ez galdu aukera eta animatu!!
San Salbadorreko ermita
"Abanzadilla" taldetxoa Galdaramiñotik Unbeko jeitsieran
Helmugan denok irrifartsu!!
Hemen daukazue irterako bideotxo bat. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta hurrengoan ere animatzea!!
miércoles, 22 de febrero de 2017
lunes, 13 de febrero de 2017
KOBAZ KOBA 2017
Hasi da 2017ko TRAIL denboraldia!! Hasteko lehen gizakiaren bideetatik Zestoako Kobaz Koba lasterketa, 25 km-ko ibilbide "exigentea". Korrika egiteko aukerarik izan ez nuenez, gutxienez animatu eta zerbait grabatzeko aukera izan nuen. Hementxe bideo labur bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)