miércoles, 30 de enero de 2013

IGANDERAKO PLANA

Nahiz eta iganderako eguraldi txarra iragarrita egon, me voy a mojar!! Pare bat aste out egon ondoren probatzeko gogoa daukat!!
Hemen nire proposamena:
IRTEERA: UNTZAGA PLAZA, UDALETXEKO ARKUPEA
IRTEERA ORDUA: 7:00 (frontal and raining camp) HELMUGA ORDUA: depende del día y biotipo de cada uno (+-12:00rako etxean).
IBILBIDEA: Untzaga-Eitzaga-Mariñazar-Erdella-Intxorta-Elgeta-Karabieta-Eibar
ERRITMOA: xuabe-xuabe, igoeretan "tecnica de bastones" landuko dugu eta lauan eta jeitsieretan "trote ritmo ehunmilak" (gero eta gutxiago falta da eta erritmoa hartzen hasi behar gara).
Hala, txintxuak izan!! Han IE

lunes, 28 de enero de 2013

BUSCANDO EN EL BAUL DE LOS RECUERDOS...

Gaur goizean eskolako nere armairuko paper artean "altxor" hau aurkitu dut. Algunos tienen biotipo y otros se llevan la fama!!! Jeje...


BILERA C.D. EIBAR-EN

Kaixo guztioi
Otsialaren 5ean (hurrengo asteartea) arratsaldeko 7:30etan C.D.EIBAR-ko Mendi Taldeko lehendakaria den Egoitzekin geratu gara TALDEAri buruz gauzak zehazten joateko. Bilera honetara ahalik eta jende gehien azaltzea komeni da, batez ere oinarrizko hainbat aspektu zehazteko. Animatu zaitezte!!

sábado, 26 de enero de 2013

ENTRENAMENDUA 2013-01-26


Goizeko zazpiak: Kriston gautxarra izan ondoren, haizea, zaparradak, esperantza gutxikin agertzen naiz Eskola Armerian. Irteera bertan-behera geratuko zenaren itxaropenarekin eta berriro ohe epelera joateko asmoarekin, baina ez, mordoa agertu eta irtetzeko asmoarekin. 7:05ean martxa ibilbidea aldatuz. Bertan Matxinsalto, Aitor, Zigor, Natxo, Iñaki, Ivan Arriola, Lameiras eta Javi. Zaparrada ederrarekin Eizaga aldera, frontalak piztu eta Areitiora. Areitiotik presara haizea saieztuz. Esan bezala entrenamendua bikain hasi dugu, oinez eta bastoiekin, igartzen da "los de Alli" entrenamenduak adierazi bezala betetzen ditugula haizea egon, euria egon. Jarraian fundamentuzko lehen aldapa: Egoarbitza aldera, taldea oraindik osorik eta hotza barruraina sartuta. Egotxeagan eguneko desertzioak: Aitor, Lameiras, Asier eta Zigor hotzez etxera, besteok Elgetatik Asentziora. Hemen erabakia hartu behar: Tartufora (punto de no retorno) edo buelta eta jakina erabakia Tartufora.
Fundamento gutxikin gabiltza. Aspaldi orduro zerbait jateko 5 minutu gelditzen ginen. Gero, gutxienez argazkiak ateratzeko, gur egun ea txixa egiteko ere ez. 2 odu eta 40 minutu pasa ondoren ia ia lepotik hartu behar izan ditut  zerbait jateko geratu gintezen.
Mokadotxua egin ondoren, minutu erdi, aurrera. Tartufo pasa eta berriro gora Arraoz aldera. Iñaki erakustaldia egiten, Natxo juxtu xamar baina bigarren eta Markinako Ivan ixil-ixilik Natxongandik metro erdira eta bastoi gabe eta ni mixeriak pasatzen, biotipoa gaur ez nuen fin. 12etarako etxean, irriparrea aurpegian halako eguraldiarekin ia 5 ordu dantzan ibili ondoren eta naiz eta gora-behera handirik ez egin 6,8 km/orduko bataz-bestekoarekin ibili izan garelako.

jueves, 24 de enero de 2013

URTARRILAREN 26KO IRTEERA

Arratsaldeon:
Eguraldiak edurretara joateko aukera ematen ez digunez larunbaterako proposamena luzatzen dizuet:


  • ORDUA: 7:00etan
  • NON: Eskola Armerian.
  • JARDUNA: 5-6 ordu +35- kilometro.
  • IIBILBIDEA. Eibar-Kalamua-San Pedro-Eibar-Topinburu-Galdaramino-Aixola-Eibar. 
  • TEKNIKA: Oinez bastoiekin, eta aldizka trote pixka bat.
Etortzeko asmoa duenak adierazi dezala hemen, larunbatean alperrik ez jaikitzeko.