lunes, 11 de julio de 2011

EIBAR-NATXITUA (EA)

Goizeko 6etan Eibartik irten naiz Natxitura bazkalordurako iristeko asmoz (8 bat ordu kalkulatzen nituen, zati bat ez bainuen ezagutzen). Eitzagatik Areitiora igo, handik Zengotitara eta Zengotita auzotik Zengotita-gainera. Eguraldia lainotuta dago (eskerrak, baina pena paisaias asko ez baitut disfrutatu) eta Oiz partean ez da ia-ia ezer ikusten, haizerroten soinuengatik orientatu behar izan naiz. 2 ordu eta 45 minututan Oiz tontorrera iritsi naiz, dena oinez eginda. Eguneko gailurra egin ondoren eguneko jeitsiera. Hor bai, suabe-suabe baina korrika San Kristobal ermitara jeitsi eta handik Bizkaiko Balkoira zementuzko pistatik. Jeisten nagoela eguraldiak piskat jaso eta Urdaibaiko itsasadarra ikusteko aukera daukat. Bizkaiko Balkoian GR98ko kartelak daude eta markak jarraituta ia-ia Natxiturarte eramango nautela pentsatzen dut. Baina, markak bakarrik hasieran ikusten dira eta bidegurutzeetan instintuaren esku geratzen da bide egokia aukeratzea edo ez. Bizkaiko Balkoitik Astorkigainera pasatu naiz basotik, eta suposatzen dut GRtik joan naizela, baina ez dut markarik ikusi bidean zehar. Hori bai, txakurkadarik ez dut nahi eta baserri bat basoan zehar bordeatu behar izan dut susto ederra eduki ondoren. Astorkigaienean berriro GRko kartelak, Arboliz (Ibarrangelua, Natxitu ondoko herri bat) 4 ordu jartzen du. Erlojua begiratu eta 4 ordu daramatzat, eta kalkulatu dut beste 3 ordutan erraz iritsiko naizela. Hasi naiz kartelaren norabidean oinez Kapona mendira igotzen eta beste bidegurutze bat. Instintuari kasu egin eta okerreko bidea hartu dudala konturatu naiz!! Eta buelta emateko baino burugogorragoa naizenez aurrera jarraitu dut!! Azkenean lortu dut bide zuzena aurkitzea!! Eskerrak, momentu baten Aulestin azaldu behar nintzela pentsatzen bainuen. Poliki-poliki, bide polit batetik Arrola azpira iritsi naiz eta handik Nabarnizera. Ordurako berotzen hasi da eta iturri baten zerbait jan eta edan ondoren Busteriganaruntz doan igoera hartu dut. Tontorrera iritsi aurretik (eta zati hau ezgautzen nuen) ezkerrera hartzen da eta 6km-ko pista lau batetik Ereñora iritsi naiz. Bertan berriro zerbait jan, ura edan eta iadanik begi bistan daukat Natxitu!! Txarrena geratzen dena asfaltoz egin behar dela. Baina bueno, indarrez ondo iritsi naizenez lauan eta aldapa behera korrika eta igoerak oinez eginez 45'tan iritsi naiz. Azkenean 44km eta 6 ordu eta laurden (denbora erreala) behar izan ditut. Amaren etxean ondo bazkaldu eta buelta!!! Baina kotxez!!!


Jarduera: mendi lasterketak
Luzera: 44,55 kilometroak
Altitudea min: 97 metroak, max: 1.034 metroak
Metatutako alt. igoera: 2.157 metroak, jeitsiera: 2.004 metroak
Zailtasun maila: skill Erraza
Denbora: 6 ordu 49 minutu
Data: julio 11, 2011
Irteeran amaitzen da: Ez


1 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

Zorionak pentsatutako entrenoak betetzeagatik eta irakurri dudan bezela oso ongi bukatu duzu, nire pena jai eguna ez izatea elkar joateko baña hori asteburu honetan konponduko dogu Zuzendari jaunari presioa sartzen Ehun Milletan
Egongo gara tatika prestatzeko
Onak Izan