lunes, 3 de octubre de 2011

SAN MIGUEL IGOERA



Igon Mamzisidor Debako antxitxikariak 20 minutu eta 45 segundotan egin du Plaza Handitik Murkaikupe frontoirainoko bost kilometroko ibilbidea. Minutu eta erdi baino gehiago atera dizkio helmugan bigarren sailkatuari, Igor Fernandez eibartarrari. Dena dela, Asier Cuevas eibartarrak iaz ezarri zuen errekorretik (18:45) urrun geratu da Manzisidor. Parte hartzaileek malda pikoez gain bero sargoria izan dute korrika egiteko arerio nagusia eta igarri da egin dituzten denboretan. Mendaron bizi den Jon Revert elgoibartarra sailkatu da hirugarren postuan, 23:03 denborarekin. Lehen auzotarra, berriz, Fernando Loiola izan da.
Emakumezkoei dagokionez, laugarren garaipena lortu du Nerea Amilibiak (24:28). Alabaina, Ezin izan du iaz ezarri zuen errekorra (24:09) ondu. Ainhoa eta Nerea Lendinez ahizpak sailkatu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan.
•Gizonezkoak:
1. Igon Manzisidor (20.45)
2. Igor Fernandez (22:16)
3. Jon Revert (23:03)
•Emakumezkoak:
1. Nerea Amilibia (24:28)
2. Ainhoa Lendinez (25:02)
3. Nerea Lendinez (28:08)

7 IRUZKIN · COMENTARIO:

Aitor dijo...

Zorionak, Don Kolonbiano. Estás que te sales. De aqui en adelante me voy a pensar mucho eso de ir a entrenar contigo. Ya eres de otra liga. Los de la élite.

KALAMUA KORRIKALARI TALDEA dijo...

Zorionak, itxura denez ohitura onak hartzen hasia zera, lasterketa bakoitzan podium hori bai marka
Jarraitu horrela eta norbait behar baduzu poltza eramateko deitu
Zorionak Txapeldun

iosu dijo...

Kaixo, berriro goiko sarrera nirea da

IGOR AZURMENDI dijo...

Zorionak Amañako Kolonbianua!! Como anillo al dedo te viene el "ezizen". El sábado levantar el pie y el domingo a tope!! Parece que estas aprendiendo demasiado!! Como dice el Guru, tendremos que empezar a poner "clausulas". Creo que los Bokatas están pensando en fichar a Cuevas para subir un poco su nivel!!

Mikelena dijo...

Zorionak!

Alberto dijo...

Kaixo;
Norbaitek ezagutzen al du antolakuntzako norbait?
Aurten konturatu gabe igaro da lasterketaren data gure egutegian jarri gabe....pena bat.
Mila esker,
www.lasterketak.com taldea.

Javi Aldai dijo...

Zer Igor? KKTeko irteeretara ez joaten hasi zara ohorezko postuak egiteko? Eskerrak norbaitek KKTeko irteeretan zerbait ikasi duela eta horra hor emaitzak.
Zorionak eta egurra, Igor!