martes, 15 de noviembre de 2011

Arratsaldeon guztioi:
Beno, berri onak, arropa martxan da, ia jasotzeko garaia heldu zaigu.
Baina aurrez hainbat gauza aditzera eman nahi nituzke:


  • Ekaina-uztailean arropa probatu genuenean, batzuk zalantza genuen tallarekin eta ez genuen aukera izan uste genuen zegokigun talla probatzeko, orduan dendan ez zituelako (batez ere, praka luzeetan, M eta S tallaren artean zegoen zalantza). Horregatik pasa zaitezte berriro MAHOIAKtik talla zehazteko eta konfirmatzeko. Zihur dagoena telefonoz konfirmatu diezaioke (943 820727).

  • Arropa eta serigrafiak eginak daude, hauek itsastea bakarrik falta da. Batzuk guztiz bukatuak daude. Frogatu ahala, dagokizuen talla bertan egina balego emango dizue, bestela pare bat egunetan.

  • Prezioak aldaketa bat dute. Hasieran ez zigun BEZ edo IVA kobratu behar. Pentsatu genuen ekipamendu gutxi izango zirala baina azkenean mordoxkaria izan da, 30etik gora. Gure erabakia, hau astintzen ari garenona, izan da BEZ edo IVA kobratu dezala, nahiz eta berak ez du eskatu, zeren eta hainbeste izanda MAHOIAKek diru dexente galduko luke eta ez zaigu bidezkoa iruditzen. Gogoratu prezioak berari kostatzen zaionak dirala.

  • Serigrafia bakoitza 3euro kastatzen du. Prakak bat dute eta kamiseta, sudaderak bi.
MUTILAK:
PRAKA: Infiniti Notch Short II 24,83€
MALLA 3/4: Infiniti 3/4 Tigh 31,32€
KAMISETA: Nightlife Versatile SS 21,12€
SUDADERA: Nightlife Infiniti 1/2 Zip 39,04€
NESKAK:
MALLA: Infiniti Capri 31,32€
KAMISETA: Nightlife Equilibrium SS 26,06€
SUDADERA: Nightlife Infiniti 1/2 Zip 39,04€


  • Ordainketa arropa jasotzen denean eta dirutan egin behar da, KUTXAk portzentai bat eraman ez dezan.
Beno asuntoa horrela dago. Komentatu arropa eskatu duten gertukoei hau martxan dagoela. Norbaitek zalantza edo zerbait esateko badu orain da komentatzeko momentua.
Txintxuak izan.

1 IRUZKIN · COMENTARIO:

IGOR AZURMENDI dijo...

Atzo egon nintzen arropak probatzen eta gero eta gehiago gustatzen zait aukeratutako kolorea!! Eta logoak mundialak, oso politak geratzen dira!! Zorionak L5!! Bueno, orain estreinaldi ona ematea falta da bakarrik!! Behintzat arropan aitzakiarik ezin dugu jarri!!