sábado, 19 de noviembre de 2011

Karakateko igoera


Hasi da KKTen mendi lasterketen tenporada. Gaur KKTeko partaide batzuk, Eibarko beste korrikalari batzuekin, Karakateko mendi lasterketan parte hartu dugu. Giro bikaina eta neurriko lasterketa.
Hamaikak puntu-puntuan, elizako kanpai hotsekin hasi dugu lasterketa. Hasieran bizi-bizi asfaltoa eta zementoa zegoen bitartean, ondoren maldak baretu gaitu eta zegokigun tokian jarri. Amaña Kolonbianua ziztu bizian, besteok ahal genuen bezala. Lehen kilometroa pasa ondoren aldapak ez du atsedenik ematen eta neurri egokia hartzea komeni. Poliki-poliki goruntza eta jendea harrapatzen. Erdialdea gogorra egiten da, oso aldapatsua suertatzen da, zati guztia
oinez egin behar. Azken partea zertxobait goxotzen da eta erritmotxoa hartu daiteke. Aurrera goaz eta ez zaigu asko falta. Azken zatiari gogotsu ekiten diogu. Pentsatuz antenan bukatuko g
enuela, postretxoa, tontorrera heldu behar. Bueno bukatu dugu 2011-12 denboraldiko lehen lasterketa, etorriko dira segidakoak.


.


Arrapa ikusi ez duzuenok hemen ikusi dezakezue, eta gainera nola luzituta! Lasterketetan ez dut uste etorkizun handirik duenik, baina Cibeles pasarelan lekutxo bat lortzeko moduan dagoela nabarmena da.
Txintxuak izan.





0 IRUZKIN · COMENTARIO: