jueves, 8 de diciembre de 2011

JOSEBA JAKA X. HERRI LASTERKETA

Larunbatean hartutako "txispa"-ri etekina atera nahian KKTeko Gurua eta Remerua Durangora hurbildu gara 7 km-ko lasterketan "dena ematera". Hasiera batean eta "sobre el papel" ibilbidea lau eta bizkorra zen, baina lehen bi buelta txikietan eta hirugarrenaren (luzea) hasieran aldapatxo bat zegoen eta hirugarren aldiz pasatu garenean denok ere nahiko "justu" ibili gara. Beraz, ongi sufritu dugu!! Nahiz eta lasai joateko proposamena egin, beti bezala (dorsala soinean transformatu egiten da) Gurua a tope irten da (nik uste dut Zuzendariaren agindua zuela Remeruari irabaztea, baina gaur taktikak fallatu die, "se han equivocado de caballo", nik uste nuen Guruak luzeetan irabazi behar zidala eta Jefeak laburretan). Nola ez, ni atzetik!! Lehen bualta txikia elkarrekin egin dugu. Bigarrena ere elkarrekin hasi dugu, baina aldapatzoan Guruari "txispa" bukatu zaio eta hortik aurrera bakoitza berera. Bigarren bualta txikia egin, berriro ikastolako aldatxoa igo, cafes Baquetik Orokieta aldera eta bualta. Nik badaezpada ez dut atzera begiratu Ezkurdiko helmuga zeharkatu arte. Azkenean 25 minutu eta 30 segundu inguru eta gpsaren arabera 6km eta 700m. Arnasa hartu eta pare bat minutura Gurua sartu da, 27 minutu eta 30 segundu inguru. Kamiseta hartu, cocacola eta akuariusa eta pozik etxera!! Ni pozik Guruari irabazita eta Gurua ere pozik Idesako txapelduna geratu delako!! Foto de amigos eta bakoitza bere etxera!!
Irteeraren unea!! 200 korrikalari inguru irten gara eta KKTeko koloreak oso ondo ikusten dira arkuaren azpitik pasatzerakoan.

Bigarren itzuli txikiaren hasieran. Gurua "txisparekin" taldetik tiraka!!

Hirugarren bueltaren hasiera!! Remerua pozik Gurua atzean utzita!!

Guruari larunbateko gasolina bukatu zaio eta motorra berotzen hasi zaio!!

Azken metroak eta sprinta!! Dena eman behar da!! Egia esanda askoz gehiago ez zegoen!!


Gurua azken metroetan!! 20 metro eta helmuga!! Behintzat Idesako lehena!! Ez dago gaizki!!



Hemen Iosuren laguna!! Idesako bigarrena!! Hau bai irten dela bizkor, lehen itzulian gure aurretik ibili da!! Baina hau ez da hasten den moduan bukatzen...

"Foto de amigos para el blog". Biok pozik!! Je, je!!

2 IRUZKIN · COMENTARIO:

n4tx:) dijo...

Bistan dago halako ekipazioarekin dena errazagoa dela, hala ere ikaragarri prestakuntza ari zrete erakusten.
Zorionak bioi!

Javi Aldai dijo...

Nabaria da KKtekoak edozein froga betetzeko eta emaitza egokiakin gai garela. Asfaltoan, bai motzak, bai luzeagoak. Mendian, bai igoera pikoak, bai bi orduko martxak, bai 25 kilometrotakoak. Zorionak lortu dituzuen markagatikan, ikusgarriak. Remerua, taktika perfektua izan du GURUak. "A rodar" irtetzeko agindu nion eta argazkiak ateratzen ziotenean sufrimendu aurpegia jarri zezala. Entrenamendu perfektoa, aiztoak zorrozten jarraitzen dugu, Zuzendariak dixit.
Txintxuak izan.