martes, 15 de mayo de 2012

ZEGAMA-AIZKORRI: LARUNBATERAKO PLANA

Asteburu honetan atseden hartu ondoren pilak kargatuta ditut. Beraz, "Hiru haundien" prestaketako azken ukituak ematen hasi beharra dago. Horretarako larunbat honetan Zegama-Aizkorri maratoiko ibilbidea egitea proposatzen dut. Eibarren goiz-goiz irten (5:00ak edo 5:30ak inguruan, Aurreran adibidez) eta 6:00ak edo 6:30etan Zegaman martxan egoteko. Horrela 14:00/14:30tarako bukatuko genuke. Nire proposamena enbutido piska bat, ogia, fruta eta coca eta garagardo batzuk eramatea (nahi baduzue ni arduratuko naiz erosketetaz) eta lasterketa bukatutakoan pikatu, kafetxo bat hartu eta 16:00ak/16:30ak aldera Eibarrera bueltatzea. Ordua eta kotxea nork eraman joango gara zehazten. Eguraldia zalantzazkoa da, baina nire asmoa nahiz eta eskasa egin joatea da!!
Hemen perfila eta ibilbidea 3D:


7 IRUZKIN · COMENTARIO:

Javi Aldai dijo...

Besteok ere entrenamendu planak jarraituz Zegama aldera joateko asmoa dugu. Nik beste ibilbide bat egiteko asmoa dut. Hasi zuekin Zegaman eta Urbiara heldutakoan, Minas, Udana, Lakiolamendi, Deskarga, Gorla, Karakate, Elgoibar, Eibar egiteko asmoa dut; 80 km inguru. Esandakoa, eguraldi ez oso okerra eta kotxerik balego.
Ni goizeko 5etan Aurreran aterako nintzateke.
Txintxuak izan.

IGOR AZURMENDI dijo...

Ados, 5etan Aurreran orduan!! Eguraldia ona edo txarra izan nik joateko asmoa daukat. Beste gauzatxo bat, ez zara labur geratzen 80km bakarrik eginda!! Agian Udalaitx eta Anboto ere sartu behar dituzu!! Erreflexiorako puntua: batzuk Apuko eta 3 haundiak eginda pasatuta helduko gara Ehunmiletara, baina beste batzuk nik uste dut dagoeneko pasatuta daudela (buruz behintzat). Ez da hobeto larunbatean gurekin egitea maratoia eta 3 haundietan ateratzea (nik uste dut dorsalen bat lortu daitekeela) eta zure mutilari laguntzea? Nik uste dut ez zaiola gaizki etorriko bere trainerraren laguntza (batez ere kafea eta bolloak eramateko "pik-nik kit"-arekin batera!!!
Onak izan eta larunbateak 5etan Aurreran!!

iosu dijo...

Ni ere Aurreran agertuko naiz eta nire helburua iazko denbora hobetzea edo behintzat 6 ordutik jeiztea nik uzte dut nire mutillaren laguntzarekin lortuko dudala
HAN IE

Javi Aldai dijo...

Eskerrik asko aholkuengatik. Baina Anboto eta Udalaitzen ordez, ze iruditzen zaizu Erlo sartzen badut? Uste nuen, hain profesionalak zaretenok, lasterketa eta entrenamendua bereizten zenutela Baina agian, Apukon eta Hiru Handieetan paseatzen ibili zarete eta ibiliko zarete, Horregatik, XTREM sprintak egin behar dituzue. Horrela izanda, Ehun Miletan egongo zarete nire zai, ez? Nire mutila, aspalditik, primeran dabil eta kontuz berarekin hiru handietan. Lasi Igor, kafea eta bolloak denontzat egongo dira, eta zurea natarekin. Mesedez, Zegamara zoaztenok KKT jantziak eraman argazki dotorea ataratzeko, Enekori pasatu behar diot eta.
Txintxuak izan.

ntxgarai dijo...

Dagoen saltsarekin nik ere ene larunbaterako helburuak azaldu nahi nituzke; hau da iosuri irabaztea eta jarraian zuzendariari laguntzea eibarreraino heltzen, kroisanak natakiin jan eta gero noski! :D
... Baina 'va a ser que no', eta ez da kapaza ez naizela izango, baina bastante 'ikutua' daukat orkatila eta oraintxe bertan fisiorengana joan behar dut ikusteko ea astebururako konpontzen didan ;(( (gainera semeak badu partidua zubietan; hala ere seguruenik bera bakarrik joan daitekela hara)
Bueno, tontakeriak aparte, zaila daukat baina joatekotan luzea egin nahi nuke pik-nika ez galtzeko...
Bihar edo etzi zehaztatuko dut kotxearena kontuan izateko. onak izan larunbatera arte!

IÑAKI dijo...

ni ere joango naiz lasterketako ibilbidea egitera, baina momentuz ez dizuet gordeta daukan guztia erakutziko.

Raul dijo...

Cada dia dais mas miedo,menudo plan.Disfrutenlo,y que no haya victimas colaterales.Me piro con Cumbres pal Soplao mano a mano.Tendreis noticias.